Hitzarmena sinatu eta bost hilabetera errekurtsoak jarrita jarraitzen du Auzitegian. Nafarroako Gobernu berriak prozesua ixtea eskatu du abenduaren 20a baino lehen.
Volkswagenen BEZaren auziarekin bueltaka segitzen dute Nafarroako Gobernuak eta Espainiak. Hitzarmena sinatu duela bost hilabete sinatu bazuten ere Auzitegi Gorenean segitzen du Estatuaren helegiteak. Nafarroari 1.513 milioi euro erreklamatzen dizkio, nahiz eta, adostasun batera iritsiak ziren gai horretan. Duela urtebete auzia etenda dagoen arren, Nafarroako Gobernuari kezka sortu zaio. Errekurtsoa erretiratzeko akta sinatu gabe dago egun, nahiz eta, ardura hartua zeukan Espainiak joan den uztailean sinatzeko.
Bi Gobernuek adostutako akordioko aktak jasotzen duena da, Administrazioak konpromisoa hartu duela prozesu judizialean atzera pausoa emateko. Hitzarmen hura ontzat eman du Gobernuak baina zalantzak agertu zaizkio hauteskundeen ostean ez ote diren jarriko hitzarmena errebisatzera. Garrantzitsu jo du Nafarroako Gobernuak hitzarmena Auzitegietatik erretiratzea.
Auto elektrikorako bidean egokitu beharra duela iragarri du multinazional alemanaren Nafarroako lantegiak, eta horren ondorioz, datozen bi urteetan 400 lanpostu murriztuko dituela jakinarazi die langileei.
Iruñean 40 urtez Polo autoa egiten aritu ondoren, 2024an Volkswagenek autoa ekoizteari utziko dio. 2026an ekingo dio auto elektrikoa egiteari Nafarroako hiriburuan, baina trantsizio tarte horretan auto produkzioa asko jaitsiko da Landabeneko plantan, eta horrek lanpostu... [+]
Multinazionalak iragarria zuen Valentzian (Herrialde Katalanak) bateria elektrikoak egiteko lantegi berri bat egin behar zuela, baina orain zalantzan jarri du proiektua, eta kirioak dantzan jarri dira, bestek beste Nafarroan, non 4.600 pertsonak egiten duen lan Iruñeko... [+]
Produkzioaren beherakada horren ondorioz, 200 behin-behineko langile kaleratuko dituzte urtarrilean
Espainiar Estatuan Madril baino ez dago (%44,9) Nafarroaren aurretik. Nafarroako enpleguaren %17,5 sortzen dute erkidegoan dauden multinazionalen 154 enpresa filialek.
Europak arau berria zabaldu du autoentzako motorren emisioa eta kontsumoa zorrotzago neurtzeko. Landabenekora ez dira heldu homologazio berrira egokitutako motorrak. Horregatik dago lan gutxiago.
Diesel motorrek igortzen dituzten gasak ez direla osasunarentzat “uste bezain kaltegarriak” frogatu nahi zuten autogintzako hainbat enpresak. Horretarako hainbat herritar gela batean sartu zituzten diesel motorraren gasak arnasten zituzten bitartean telebista... [+]
Protesta deialdia egin du LABek Volskwagen kanpoan 16:00etan, Espainiako errege-erreginak Iruñeara egin behar duten bisita dela eta.
Badirudi aurrekanpaina hasi dela Nafarroan eta UPNk eskaparatea goxokiz bete du. Hau ari da eskaintzen Esparza buru izango duen hautagaitza: erosiko ote dute hautesleek?
Espainiako Gobernuak ez du Volkswageneko BEZaren afera Auzitegi Gorenera eramango. Hori izan zen Espainiako eta Nafarroako Gobernuen artean atzo Iruñean adostutakoa. Neurria, alabaina, behin-behinekoa da.
Nafarroako eta Espainiako Gobernuek gaur 13:00etan zuten bilera bertan behera utzi du Espainiako Gobernuak. Hitzarmen Ekonomikoa eta zergen esparruan dauzkaten hainbat gai jorratzeko bildu behar zuten. Orain bilera egin egingo da, baina teknikarien artean izango dela adierazi... [+]
Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko lehendakaria Cristobal Montoro Espainiako Gobernuko Ogasun ministroarekin bildu zen asteartean Madrilen eta bileraren ondorioak lurrikara ekarri du Nafarroara. Madrilgo Gobernuak Nafarroako hainbat legeren aurka jarritako helegiteak... [+]