Datozen eraldaketa sakonen aurrean euskarazko hedabideek iraungo badute, erakunde publikoei prozesuak azkartzeko laguntza eta konpromisoak eskatu dizkie Hekimenek, herri ekimeneko euskarazko hedabideen elkarteak.
Martxoaren 1ean egindako urteko batzarra baliatu du Hekimenek herri ekimeneko euskarazko komunikabideen egoerari buruzko hausnarketa egiteko, eta prentsa-oharrean partekatu du gogoeta.
Aldaketa teknologiko, sozial eta generazionalen testuinguruan kokatu ditu euskarazko hedabideak eta azpimarratu du “garai berrietara egokitu beharra” dagoela. Iraun ahal izateko hedabideok nolakoak izan beharko duten aletu dute oharrean: “Eraginkorrak, kalitatezkoak, anitzak, modernoak, herritarrekin harreman estua dutenak, gure kulturan ongi errotuak, euskara ardatz dutenak, teknologikoki ongi garatuak, berritzaileak”.
Eraldaketa sakonetara egokitzeko prozesuak azkartu beharko direla adierazi du, eta bide horretan, Hekimenek berak hartuak dituen konpromisoak zerrendatu ditu. Hedabideen ahaleginaz gain, administrazioaren laguntza beharko dela azpimarratu du.
Erakunde publikoei konpromisoak hartzea eskatu die, “izan ere, administrazioen zeregin nagusietako bat Euskal Herriaren izana eraikitzen duten elementuak babestu eta garatzen laguntzea da. Gure kultura bere adierarik zabalenean, berezko hizkuntza, pentsamendua eta izateko modua babesteari eta zuzentzeari begirako politikak egitea”.
Hekimenek gehitu du administrazioarentzat “iritzi aniztasuna eta informazio eskubidea bermatzea oinarrizko zeregina” dela, baita “komunikabide libreen sustapena ez baztertzea” eta “monopolio informatiboei mugak ezartzea”. Azkenik, gehitu du administrazioaren zeregina dela “tokiko proiektu mediatiko indartsuak eta eraginkorrak sustatzea”.
Sei eskakizun zehatz egin dizkie Hekimenek erakunde publikoei:
1.- Euskarazko komunikabideen sektorearentzat ezinbestekoa den egonkortasuna bermatzeko konpromisoa, euskarazko ekosistema mediatikoak iraun dezan. Horretarako, digitalizazioak dakarren egokitzea burutzeko baliabide nahikoak eskainiz.
2.- Kalitatezko kazetaritzak eskatzen dituen lantaldeak eta haien soldata duinak bermatzeko konpromisoa.
3.- Egokitzeak eskatzen duen malgutasunaz jokatzeko konpromisoa, inongo kanpo faktorek eraldaketa prozesua zapuztu ez dezan.
4.- Euskal komunikabideen sektorea hitzez eta ekintzez prestigiatzeko konpromisoa.
5.- Euskarazko komunikabideen eraldaketan funtsezkoak izan daitezkeen aldaketa teknologikoetara egokitzeko bideak errazteko konpromisoa.
6.- Euskarazko komunikabideen egungo hutsune geografiko zein tematikoak betetzera etor daitezkeen egitasmo berriak sustatzeko konpromisoa.
Eraldaketa prozesua elkarrekin egitea, euskarazko hedabideek eta administrazioak, ezinbestekotzat jo du Hekimenek.
Euskarazko hedabideen elkarteak EAEko hauteskundeetarako lehendakarigaiei hausnarketaren berri emango die eta haien iritziak eta proposamenak jasoko ditu.
Trantsizio digitalarengatik eta lehengaien garestitzeagatik, 2023 urtea zaila izan dela nabarmendu du Hekimeneko zuzendari Igor Astibiak
Iazko urteak eman duenaren azterketa eta 2023an dauden erronka nagusiak jasotzen ditu Behategiaren urteroko argitalpenak. Azken horien artean dago digitalizazioaren eta adimen artifizialaren garapena baliatzeko urrats sendoak eman beharra; dela eleaniztasuna, ikus-entzunezkoak,... [+]
Hedabideak laguntzeko Eusko Jaurlaritzak aurten egindako bi dirulaguntza deialdi aztertu ditu herri ekimeneko euskal hedabideen elkarteak, eta ondorioztatu du “baliabide handitze nabarmena” behar dela sektorea egonkortzeko, berrikuntza prozesuak sustatzeko eta... [+]
Jabetza intelektuala beti da garrantzitsua, sarri arazo iturri ere bai, eta horregatik mundu osoan ondo araututa dagoen esparrua da. Merkatua jaun eta jabe, eta salerostea eta lehia horren garrantzitsua den kapitalismoan, jabetza intelektuala batez ere copyright zigiluarekin... [+]
Ikus-entzunezkoen Espainiako legea onartzeko prozedura azken txanpan dela, une erabakigarria dela eta “gure hizkuntzaren presentzia duina bermatzeko” legeak hainbat puntu jaso beharko lituzkeela gogoratu dute Euskalgintzaren Kontseiluak, Euskaltzaleen Topaguneak,... [+]
Bingen Zupiria sailburuak Legebiltzarrean eman dituen azalpenak entzun ondoren, Hekimen elkarteko zuzendariaren arabera ezinbestekoa da COVID-19aren ondorioei aurre egiteko Jaurlaritzak emandako laguntzak gainerako euskarazko komunikabideei zabaltzea.
Eusko Jaurlaritzak COVID-19ak eragindako kalteak arintzeko asmoz zenbait komunikabideri emango dien laguntza gainerako euskarazko komunikabideei zabaltzeko eskatzen du Hekimen Euskarazko Hedabideen Elkarteak.
Donostia, irailak 14, Bingen Zupiria Kultura sailburua Euskarazko Komunikazioaren EHUko ikastaroetan: “Euskarazko hedabideak lerratuegiak daude posizio politiko-ideologiko batzuetara”. Ez da egokia argia izan behar duena ilun agertzea. Sikiera aukera izan bagenu... [+]
Euskarazko komunikazioa 2020ko hamarkadan, horixe izan zen EHUko Udako Ikastaroetan irailaren 14an eta 15ean Donostian landu zen gaia. Euskal Hedabideen Behatokiak antolatu zuen gogoeta, Hekimen herri ekimeneko hedabideen elkartea eta EHUko Nor ikerketa taldearekin batera... [+]
Dirulaguntza eredu berria adostu dute Eusko Jaurlaritzak, EAEko hiru foru aldundiek eta herri ekimeneko hedabideen Hekimen elkarteak. Itunak 2019-2021 urteetarako balio du.