Publizitate beherakada dela-eta, bilera eskatu dute euskal hedabideek Gipuzkoako Aldundian

  • Hedabide euskaldunak biltzen dituen Hekimen elkarteak bilera eskatu dio Gipuzkoako Foru Aldundiari, erakunde horrek iragarritako publizitate instituzionalaren beherakada aztertzeko. 2015eko aurrekontuarekin alderatuta, erdira jaitsiko du euskarazko hedabideetako publizitatea Gipuzkoak, 568.702 eurotik 235.000ra.


2016ko apirilaren 27an - 16:16
Hekimen elkartearen batzar baten artxiboko irudia (argazkia: Andoni Canellada / Argazki Press).

Berria egunkarian eman du albistea Hekimeneko zuzendari Alberto Barandiaranek. Bere esanetan, "informazio zehatza" jaso nahi du Hekimenek Aldundiaren erabakiaz eta horretarako eskatu dute bilera.

Barandiaranen esanetan, "badirudi iritzi aldaketa izan dela aurreko Diputazioarekin alderatuta. Azken legealdian, garrantzi nabarmena izan zuen euskarak publizitate instituzionalaren esparruan". Diru-partida hori publizitatea eta ez diru-laguntza izatea kontuan hartzeko modukoa dela nabarmendu du Barandiaranek.

"Instituzio publiko batek euskara hautatzen duenean bere irudi publikoaren hizkuntza nagusi gisa, mezu bikoitza bidaltzen dio gizarteari: alde batetik, informazio publikoa euskaraz emateko borondatea adierazten du; eta bestetik, nabarmentzen du euskarazko hedabideak egokiak direla informazio hori zabaltzeko".

Hedabide euskaldunak Gipuzkoa osoan hedatuta

Erdarazkoen aldean euskal medioak jende gutxiagok kontsumitzen dituztela arrazoitzen dute erakundeek publizitate gehiena gaztelaniazko hedabideetan egiteko. Horri buruz galdetuta, Hekimeneko zuzendariak azpimarratu du probintziako herritar gehienak euskaldunak edo ia euskaldunak izateak baduela garrantzia publizitate-politiketan.

Hedabideen irismenari garrantzirik kendu gabe, "beste faktore batzuk ere aintzat hartu beharko liratekeela" uste du, besteak beste, euskarazko hedabideak Gipuzkoako lurralde guztietara iristen direla, eta harrera ona dutela.

"Gainera, apustu sendoa eginez gero, beste ondorio bat ere izan dezake: kanpainak euskaraz propio sortzeko aukera ematearena, alegia. Hizkuntza prestigiatzeko eta normaltzeko puntu gehigarri bat izan daiteke hori; gaur egun, euskaraz argitaratzen den publizitate guztia, berez, gaztelaniaz sortua baita".

Jaurlaritzaren finantzazioaz: "Hau ez da espero genuena"

Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak euskal hedabideak finantzatzeko irizpideetan egindako aldaketez galdetu dio Ion Orzaiz kazetariak azken galderan. 

Diru-laguntzak urte anitzekoak izatea euskarazko komunikabideen aspaldiko eskakizuna izan den arren, Jaurlaritzak "adostu gabeko proposamen itxia" egin duela dio Barandiaranek, urte guztietarako diru kopuru bera mantenduz. Hekimeneko zuzendariak baieztatu du "izoztuta" egongo dela datozen hiru urteetako finantzazioa. "Hau ez da espero genuena".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Publizitate instituzionalaren banaketa
2024-05-17 | Sustatu
2023ko Jaurlaritzaren publizitate gastua, Gobiernovasco.marketing webgune praktikoan

2023an ireki zuen Jaime Gómez-Obregon programatzaile espainiarrak Gobiernovasco.marketing tresna; Eusko Jaurlaritzak egindako publizitate kanpainen datuak modu ulergarrian azaltzeko, 2018-2022 urte tartekoak. Iazko datuak prozesatu ditu orain, eta berrikus... [+]


2023-12-11 | Axier Lopez
Jaurlaritzaren publizitate banaketa
Botere mediatikoak eskuindarra eta erdalduna izaten jarrai dezan

Euskal Herriko erakunde publikoek urtero milioiak banatzen dituzte hedabideen artean, instituzioen publizitatea zabaltzearen edo hedabideen ekimenak babestearen truke. Oro har, datu publiko horien gardentasun ezak zaildu egiten du argazki osoaren jabe egitea, baina zorionez,... [+]


2023-12-11 | Axier Lopez
Jaime Gómez-Obregón
“Datuak zabaltzen dituzte aho txikiarekin, gardena izatea beste gauza bat da”

Jaime Gómez-Obregón ingeniariak oso tresna baliagarria sortu du Jaurlaritzaren diru publikoaren erabileraz gehiago jakiteko. 2018tik 2022ra erakunde horrek hedabideen artean banatu dituen publizitate kanpaina guztien datuak prozesatu, aletu eta era ulergarrian... [+]


Daniel Grabner, ikerlaria
“Egunkari nagusi gehienak erabat menpeko dira publizitate instituzionalarekiko, desagertu egingo lirateke gabe”

Hitzarmena iragarkien truke - hedabideen eta Austriako Estatuaren arteko menpekotasunak. Izenburu hori dauka Daniel Grabner ikerlariak (Austria, 1990) KriKoWi konferentzian egindako aurkezpenak. Bertan xehe azaldu du publizitate instituzionala nola banatzen den herrialde... [+]


2021eko datuak
Donostiako Udalak ia milioi erdi bat euro banatu dizkie gaztelaniazko hedabideei, publizitate instituzional kontzeptuan

Ia milioi erdi bat euro ordaindu zizkien gaztelania hutsez edo nagusiki hala diren hedabideei Donostiako Udalak publizitate instituzionalaren bidez, eta euskarazkoei, kontrara, 32.000 euro. El Diario Vasco eta Ser Irrati kateak diru-poltsaren ia erdia jaso dute, eta euskarazko... [+]


2021-04-13 | ARGIA
Iruñeko Udalak euskarazko hedabideak publizitate instituzionaletik kanpo utzi ditu

Administrazioan Euskaraz Taldeak salatu duenez, Iruñeko Udalak 2020. urtetik publizitate instituzionaletik kanpo utzi ditu euskarazko hedabideak, ez dutelako audientzia osoaren %10. Euskararen aldeko taldeak oroitarazi du 2016ko inkesta soziologikoaren arabera,... [+]


2020-07-15 | ARGIA
Nafarroako Gobernuak gaztelaniazko hedabideak bultzatzen ditu publizitate instituzionalarekin

2019an publizitate instituzionaleko gastuak zein hedabidetan egin dituen argitara eman du Nafarroako Gobernuak: Diario de Navarra eta Diario de Noticias dira Chiviteren Gobernuaren iragarkien onuradun nagusiak. Euskarazko hedabideek bide horretatik jasotzen duten dirua ere... [+]


Zortzi milioi euroren banaketa politikoa
Zein hedabide gizentzen du Jaurlaritzaren publizitateak?

Zortzi milioi euro banatu zituen iaz Eusko Jaurlaritzak hedabideen artean publizitate instituzional eta edukien babesletza kontzeptuetan. Ondorio ugari atera daiteke. Bat: diru publikoz gehien subentzionatutako hedabideak Vocento taldekoak dira eta urtero milioika euro ematen... [+]


2018-03-15 | Hala Bedi
Arabako Aldundiaren publizitatea: nora doa diru publikoa?

Zein dira publizitate bidez diru publiko gehien jasotzen duten hedabideak? Arabako Aldundiak publizitatea zein mediotan inbertitzen duen aztertu du Hala Bedik. El Correo de Álava da jaun eta jabe, publizitatearen %31,8a jasotzen baitu; nagusiki euskaraz aritzen diren... [+]


Publizitate eta babesletza instituzionala Gipuzkoako Aldundian
Hedabideetan eragiteko tresna politikoa

Publizitate instituzionalen eta babesletzen bidez, zein komunikabidek jasotzen du diru gehien eta zein dira bazterrean geratzen direnak? Zein dira banaketarako irizpideak? Gipuzkoako Aldundiaren kasua aztertu du ARGIAk, datu publikoak ematen hasi baita –bera da... [+]


2017-06-05 | Xalba Ramirez
Espainiako gobernuko zortzi ministeriok ez dute publizitatean gastatutakoaren daturik eman nahi

Espainiako Gardentasun Kontseiluak zortzi ministeriori iragarkien datuak publiko egin behar dituztela exijitu ostean, salaketa jarri dute Auzitegi Nazionalean erabakia ez betetzeko.

 


Publizitate instituzionala
Gaztelaniazkoei %97, euskarazkoei %3

Erakunde publikoek milaka euro bideratzen dituzte publizitate instituzionalera. Euskal Autonomia Erkidegoan, foru aldundiek eta Eusko Jaurlaritzak hainbat publizitate eta informazio ekintza mota bideratzen dituzte hedabideetara, hala nola, kanpainak, iragarki ofizialak eta... [+]


Eguneraketa berriak daude