Hekimen: “Jaurlaritza eta hiru Aldundien proposamena diru-laguntza eredu berri baterako abiapuntutzat dugu”


2018ko azaroaren 09an - 09:15

Hona hemen Hekimenek azaroaren 8an idatzitako balorazioa, osorik:

"Herri ekimeneko euskal hedabideok urte asko daramagu euskararen normalizazioari, euskal komunikazio sistemari eta, oro har, Euskal Herriari ekarpena egiten. Bete izan dugun eta egun betetzen dugun funtzio soziala garrantzitsua da. Urte hauetan guztietan, egindako lanaren aitortza zein eskertza nagusiki herritarrengandik etorri zaizkigu eta, hein handi batean, herritarrei esker egin ahal izan dugu aurrera. Mota guztietako krisiei, ekonomikoei zein bestelakoei, herritarren laguntza eta ekarpenari esker aurre egin ahal izan diegu.

Administrazio desberdinen ekarpenak ere jaso izan ditugu, noski, baina ekarpen horiek ez dira sektorearen beharren araberakoak izan eta ez dute sektorearen egonkortasuna bermatzea helburu izan. Oro har, unean uneko aurrekontuen edota lehentasunen araberakoak izan dira eta ondorioz oso gorabeheratsuak.

Egoera horri irtenbidea bilatu asmoz, azken aldian, administrazio desberdinekin sektorearen beharretan oinarritutako diru-laguntza eredu berria eraikitzeko lanean ari gara eta prozesua, bere gorabeherekin, emankorra izaten hasteko puntuan da. Administrazio desberdinek sektorearen zenbait eskari historiko aintzat hartu (egindako lanaren eta sektorearen beraren izaera estrategikoa aitortzea, euskal hedabideen sistema babesteko eta duintzeko beharra, kostuen azterketan oinarritutako diru-laguntza sistema, egonkortasuna bermatzeko baliabide gehiagoren beharra...) eta eskari horietako batzuei erantzungo dien eredu berria osatzeko lehen pausoak eman dituzte jada. Orokorrean eta sektoreko zenbait alorretan hobetu beharreko zenbait puntu izan arren (telebista, irratia…), Hekimenen ustez Eusko Jaurlaritzak eta Aldundiek landutako lehen proposamena abiapuntu egokia izan daiteke diru-laguntza eredu berri hori abian jartzen hasteko. Dena dela, dirulaguntza deialdien xehetasunak eta kopuruak landu eta adostu beharko dira, prozesu honen guztiaren azken helburua lortzeko, alegia, euskarazko hedabideon egonkortasuna bermatzeko, balekoak diren ala ez ikusteko.

Eusko Jaurlaritza eta hiru Foru Aldundiak irizpide berdinetan oinarritutako diru-laguntza deialdiak lantzen ari dira jada eta laster ikusiko dugu orain arte egindako ahaleginaren emaitza egokia den ala ez. Bestalde, eta prozesua asko atzeratzen ari dela ikusita, administrazioek diru-laguntza deialdien atzerapenak eragingo dituen kalteak ekiditeko neurriak ere aurreikusi beharko lituzkete.

Edonola ere, diru-laguntzen gaineko lanketa partekatu hau sektorearen erronketako bat baino ez da. Pauso garrantzitsua eta sektoreak bestelako erronkei ekin ahal izateko ezinbestekoa, baina beste erronka horiei ekiteko ere (hartzaile kopurua handitzea, hutsuneak gainditzeko baliabide berriak, publizitate publikoaren banaketa, eremu berrietara zabaltzea, sustapena, berrikuntza, inbertsioak…) elkarlana funtsezkoa izango da.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hizkuntza politika
“Irungo Udalera joango gara euskaldunekiko duen jarreraz hitz egitera, ez ekitaldi bat erdaraz egin izanaz”

Irungo Udalak barkamena eskatu eta asteazken honetarako bilerara deitu ditu hiriko elkarte euskaltzaleak, baina beste norabide bat hartu du aferak eta gaia ez du berehalakoan itxiko. Gabonetako ekitaldian euskara baztertzeagatik udala salatu duten elkarteak zeuden deituta... [+]


Irungo euskaldunak sutu dituen ekitaldia: 35 elkartek “aski da” esan diote udalari

Irungo euskaldunen pazientziak gainezka egin du; haserre daude eta oraingoan ez dira "isilik geratuko". Gabonetako argiak pizteko ekitaldia erdara hutsean egin izanak hiriko 35 elkarte eraman ditu udalaren hizkuntza politika salatzera –aurrekari gutxi izango ditu... [+]


Euskararen Egunean ‘Bizkarsoro’ filma “kontraprogramatzea” egotzi diote ETBri

ETB1ek Bizkarsoro filma estreinatu zuen Euskararen Egunean iluntzean. ETB2ri aldi berean gaztelaniazko azpidatziekin ematea proposatu bazioten ere, kate horretan Tasio eskaini zuten gaztelaniaz azkenean, eta horrek haserrea sortu du euskaldun askorengan sareetan.


EAJ: “Ez dezagun itaundu zer egingo duten instituzioek euskararen alde, egin dezagun euskaraz”

Abenduaren 3an alderdi eta eragile politikoek euskararen inguruko beren irakurketa politikoak argitaratzen dituzte. EAJk ere egin du berea Euskara, Euskal Herriaren izana izenburupean. Urte askoan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hizkuntza politiken ardura izan duen, eta egun ere... [+]


Kronika
Euskarak zergatik ez du ganorazko kuotarik hedabideetan?

Gai tabu gisa marrazten da Euskal Herrian, baina munduan barna ez da horrela. Hizkuntz politikak ezin dira merkatu librearen logikan ipini, baizik eta kuotak edo kupoak ezarri behar dira. Beharrezkoak dira. Eta beharrezkoak dira daudenak betetzea, ez baititu inork betearazten.


2024-09-25 | ARGIA
Epaiketak euskaraz egin ahal izatea bermatu behar duela esan dio Europako Kontseiluak Espainiari

Justizian, osasungintzan eta gizarte zerbitzuetan euskara bermatu dadin, zerbitzu publikoak euskaraz jaso ahal izan daitezen, Nafarroako zonifikazioa amaitu dadin eta ETB3 Nafarroa osoan ikus dadin neurriak hartzeko eskatu dio Espainiako Gobernuari Europako Kontseiluko Adituen... [+]


Hizkuntza politika “sendoak” eskatu dizkie euskalgintzak instituzioei

Baionan egin dute agerraldia euskalgintzako 25 bat eragilek maiatzaren 15 honetan. Erakunde publikoen interpelazioaz gain, datorren urteko maiatzaren 15etik 25era iraganen den Euskaraldiaren berri emateko unea ere izan da.


Euskara Ipar Euskal Herrian
Azken sokatirak, hizkuntza politika eraginkor baten alde

2024 urte hastapenean adostuko du ondoko urteetarako hizkuntza politika Euskararen Erakunde Publikoak (EEP). Azken inkesta soziolinguistikoaren emaitzak eta EEPk 2050ari begira egindako aurreikuspenak esku artean, alarma gorria pizturik du euskalgintza sozialak: ezin da orain... [+]


Europar Batasunean euskara, katalana eta galiziera ofizialtzearen erabakia atzeratu dute, eta Espainiako Kongresuan hasi dira erabiltzen

Euskalgintzaren Kontseiluak "atsekabez" hartu du berria, baina atzerapenaren ostean onartuko duten esperantza du. Bestalde, gaurtik aurrera hizkuntza horiek erabili ahal izango dira Espainiako Kongresuan. Kontseiluak kezkaz hartu du euskal alderdietako politikariek... [+]


2023-08-31 | Ilargi Manzanares
Andorrak gutxieneko katalan maila eskatuko du bertan bizitzeko

Andorrako katalanaren defentsarako lege berriak katalanaren oinarrizko maila eskatuko du bertan bizi eta lan egin ahal izateko. A2 titulua baino maila baxuagoa eskatuko dute.


Euskara, ofiziala Europan eta Nafarroan ez?

Ostegunean jakin genuen: Espainiako Gobernuak eskatu du galiziera, euskara eta katalana hizkuntza ofizialak izan daitezela Europako erakundeetan. Zergatik? Kataluniako alderdi politikoek behartu dute horretara, negoziazioetan.


Kontseilua: “Nafarroako Gobernu akordioa atzerapausoa da euskarari dagokionez”

Atzerapausoa. Horrela baloratzen du Euskalgintzaren Kontseiluak, hizkuntza auziari eta euskararen sustapenari dagokionez, Nafarroako Gobernu berria eratuko duten alderdi politikoek sinatu duten 2023-2027 legegintzaldirako akordio programatikoa.


Nafarroako Gobernua murrizketak egiten ari da hizkuntza eskoletako euskara taldeetan

Hamabi irakaslek 2.040 idazlan zuzendu eta 680 ikasleren ahozko probak egingo dituzte 18 egunetan, “kontuan hartu gabe idazlan bakoitza bi irakaslek zuzentzea litzatekeela gure helburu ideala, bigarren iritzi bat izateko”. Jaume Gelabert Iruñeko Hizkuntza... [+]


Berritzeguneetako lanposturako proba gaztelaniaz egin ahal izango da, deialdia aldatu baitu Jaurlaritzak

EAEko Berritzeguneetan hurrengo ikasturtean lan egiteko deialdira aurkezten diren irakasleek aldaketa bat ikusiko dute beren lana ahoz defendatzeko jarraibideetan: aurreko deialdian “defentsa euskaraz egingo da” zioen lekuan, orain dio “defentsa ahal bada... [+]


Eguneraketa berriak daude