Hegoaldean gaur indarrean jarri den tarifa elektriko berria ulertzeko gakoak

  • Hego Euskal Herrian ekainaren 1ean argindar tarifa berriak sartu dira indarrean. Goiener kooperatibak tarifa berriak ulertzeko ematen dituen azalpenak jaso ditugu albiste honetan. Tarifa berriek energia kontsumitzeko hiru denbora tarte zehaztu dituzte: sakonunea (merkeena), laua eta punta (garestiena). Tarifa berri hauekin gehiago edo gutxiago ordainduko dugu etxeko eta enpresa txikietako argia? Goienerren arabera, "Orokorrean, 2.0A (ordu bereizketa gabea) tarifa duten kontratuek gutxiago ordainduko dute eta 2.0DHA (ordu bereizketa tarifa) dutenak, gehiago ordainduko dute aldaketarekin", baina zehaztu du hori joera orokorra dela eta horren barruan bakoitzaren eragin ekonomikoa ezberdina izango dela.


2021eko ekainaren 01ean - 08:15
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Europar Batasuneko zuzentarau batetik dator tarifa aldaketa eta Espainiako Estatu mailakoa da. Zergatik aldatu duten tarifa? Goienerrek azaldu duenez: "Garraio eta banaketa sareen erabileraren eraginkortasuna hobetzea da asmoa eta oreka bat bilatzea. Eskari gehien dagoen une horietan sarea gainkargatuta dago eta beraz ordu horietan energia gehiago ordaintzen dugu. Aldiz eskari gutxien dagoen uneetan karga gutxi dagoenez, merkeago ordainduko dugu".

Bi potentzia tarte kontratatzeko aukera

Potentzia, aldi berean zenbat gailu erabiltzeko duzun ahalmena da eta kW unitateetan neurtzen da. Etxeko eta enpresa txikietako kontratuetan beti izango da 15 kW baino txikiagoa, baina orduen arabera bi potentzia tarte kontratatzeko aukera ematen du tarifa berriak: bata punta (garestiena, 08:00-00:00) eta bestea sakonunea (merkeena, 00:00-08:00, jaiegunak eta asteburuak). Goienerrek emandako aholkuaren arabera, "interesgarri izan daiteke potentzia desberdina edukitzea, gau eta asteburuetan termo elektriko edo auto elektrikoa kargatzeko erabiltzen baduzu".

Tarifa merke eta garestienek aldatu ezin den ordutegia dute

Energia, denbora tarte batean metatutako kontsumoa da eta kWh-tan neurtzen da. Tarifa lauak (tartekoa), puntak (garestienak) eta sakonuneak (merkeenak) kontzeptuekin ohituta dago herritarra, eta tarifa berri hauekin ezingo da ordutegia aukeratu, hau da, ezarrita dago eguneko ordu bakoitzak nolako tarifa duen:

Asteburu eta jaiegunetan, ordu guztiak sakonunea dira, hau da, merkeenak. Astean zehar, berriz, gaueko 00:00etatik goizeko 8:00etara da sakonunea (merkeena); ordurik garestienak (punta) 10:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 00:00etara dira. Eta prezio laua, tartekoa, 8:00etatik 10:00k arte, 14:00etatik 18:00 arte eta 22:00etatik 00:00 arte dira.

Nola aurreztu?

Goienerrek azaldu duenez, "Tarifa berriko ordutegia ez dago kontsumitzaileok fakturan aurrezteko diseinatua. Hala ere, gutxiago ordainduko dugu ordu-bereizketa berria aprobetxatzen duten kontsumitzaileok, gure kontsumoak ordutegia merkeenera eramanez, ahal den neurrian puntako orduetan kontsumitzerik ez izateko".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Argindarra
Argindarraren prezioa %20 garestitu daiteke urtarrilean Hego Euskal Herrian

Espainiako Gobernuak ezarritako zerga jaitsieren neurria iraungi egingo da urte honen amaieran.


2023-10-18 | ARGIA
Iberdrola epaitzen ari dira, argindarraren prezioa puztea egotzita

Krisi ekonomiko betean, 2013an Iberdrolak argindarraren prezioa manipulatu eta artifizialki igo zuela ondorioztatua du Espainiako Merkatuen eta Lehiaren Batzordeak, eta horren erruz kontsumitzaileek 96,7 milioi euro gehiago ordaindu behar izan zituztela. Konpainiaren aurkako... [+]


2023-09-12 | ARGIA
Iruñeko Udalak iaz baino %51 gehiago gastatuko du Gabonetako argietan

Iruñeko Udalak 324.885 eurora handitu du Gabonetako argietara bideratutako aurrekontua. Azaroaren amaieran –San Saturnino egunaren bueltan– piztuko dituzte, eta urtarrilaren 6an itzali.


2023-02-03 | El Salto
Gasari ezarritako mugak %32 merkatu du argindarraren faktura lehen sei hilabeteetan Espainiako Estatuan

Batez beste 209 euro aurreztu dira etxebizitza bakoitzean, ESADEk egindako ikerketaren arabera.


2023-01-11 | ARGIA
Bilboko familia batek hamazazpi egun egin ditu gas eta argindarrik gabe, BBVAren higiezinen agentziak etxetik bota nahi dituelako

Bi ume eta haien ama etxetik kaleratzeko agindua emana du BBVAren higiezinen agentziak, alokairua ez ordaintzea egotzita, baina epaileak uztailera arte eten du kaleratze hori, familia egoera zaurgarrian dagoela argudiatuta. Horren aurrean, Gabon egunean familiari gasa eta... [+]


Errekaleorreko aztarna energetikoa
Komunitatea, energia kontsumoa murrizteko akuilu

Kontsumismoa da gaur egungo “-ismo” garrantzitsuenetakoa. Hain errotua dugu, ezen produktu askoren kontsumo mugagabeak baliabide krisi batera zuzendu baitu gure gizartea. Era berean, ekoizpenari loturiko eredu energetikoa kinka larrian dago, energia baliabideak... [+]


Lagardek eta De Guindosek hipoteka igotzen dizute

Carlos Sánchez Mato Madrilgo Unibertsitateko ekonomia aplikatuko irakaslea da eta Ezker Batuko programazioa egitearen arduraduna. El Salto hedabidean idatzi duen artikulua euskaratu dugu. "Europako Banku Zentralak erabaki du diruaren prezioa 75 puntutan igotzea... [+]


Hego Euskal Herrian energia aurrezteko neurriak jarri dira martxan

Erakusleiho itzaliak eta aire girotua kontrolpean eduki behar dira besteak beste energia aurrezteko planaren arabera. Eraikin batzuk aurreratu egin dira, eta neurriak sartu aurretiko gauean ere argiak itzali dituzte.


Iberdrolak 2.075 milioi euroko irabaziak izan ditu lehen seihilekoan, iaz baino %36 gehiago

Aurten 4.200 milioi euro irabaztea espero du Iberdrolak eta Ibex35ean gehien irabaziko duena izatea.


2022-05-30 | Jon Torner Zabala
Alemaniako neurriak prezioen igoerari aurre egiteko: garraio publiko eta treneko hilabeteko txartelak 9 euroan

Alemaniako Gobernuak bultzatuta, udako hilabeteetan 9 euroren truke nahi beste bidaiatu ahal izango da tren batzuetan eta garraio publikoan, argindarraren prezio gorakadari aurre egitea helburu. Herritarrak saldoan joan dira bonoak erostera, baina bada trenbide-sarea... [+]


Argindarra moztu dio Elizari lotutako Berakah programak familia pobretu bati Gasteizen

Hamar egun daramatza familiak argindarrik gabe, estatu mailan indarrean dagoen moratoria urratuz, Auzoan Bizi etxebizitza sareak salatu duenez. Berakahren antzeko jarrerak “ohikoak” direla ziurtatu dute.


2021-11-11 | Inma Errea Cleix
Argi-kontuak

Hiru. Orain dela urte batzuk argindar-kontagailu analogikoa kendu eta digitala paratzeko agindu zigun Iberdrolak. Aldian-aldian langileak bidaltzen zituzten etxera aurretik abisatu gabe. Susmo txarra hartu genien interes eta tema ezohiko haiei: haiek, kontagailua aldatu behar... [+]


Argindarra
Amaierarik gabeko igoeraren ajeak

Azken hilabeteotan Iberiar Penintsulako handizkako merkatuan argindarraren prezioa etengabe ari da gora egiten. Urriaren 5ean, historian lehen aldiz, orduko megawattak (MWh) 200 euroko langa gainditu zuen, eta ordutik muga horren gainetik dago prezioa. Zer dela eta aldatzen da... [+]


Eguneraketa berriak daude