1.000tik gora emakume elkartu ziren abuztuaren hondarrean 2023ko Emakume Baserritarren Biltzar Nazionalean. Yoon Seok-yeol Koreako Gobernuko presidenteari kargua uzteko eskatu diote, nekazaritzarentzat eta nekazarientzat kaltegarriak diren politikak ezartzen ari delako.
Korean Agriculture News-ek argitaratutako artikulua jaso du bere webgunean Via Campesinak. Iturri horretan jasotzen den kronikak abuztuaren 23ko biltzarraren eta mobilizazioen berri jaso du. Ekitaldia Hego Koreako Emakume Baserritarren Elkarteak antolatu zuen eta COVID-19 ondorengo lehenengo konferentzia izan zen.
Elkarteko lehendakari Yang Ok-heek nekazariek bizi duten egoera estua salatu zuen, baita agintariek duten jarrera tamalgarria ere. Yangen hitzetan, joan den hilean euri jasa gogorrak izan zituzten eta nekazarien lurrak urak estali zituen. Hainbat nekazari hil zen. Garai horretan presidenteak egindakoa kritikatu du Yang Ok-heek: “Albistegietan ikusi nuen presidentea Ukrainara joan zela gerra babestera eta emazteak luxuzko gauzak erosteko baliatu zuela bidaia. Zalantza dut presidente hori herrialde honetarako gai den”. Elkarteko kideen ustez, Amerikako Estatu Batuen, Hego Korearen eta Japoniaren arteko aliantza militarra sendotu izanak Hego Korean gerra arriskua areagotu du.
Yangek gaineratu du Hego Koreako presidenteak nekazarien eskaerei entzungor egiten diela: “Orain gure bizitzak arriskuan jarri behar ditugu eta itsasoan barneratu. Yoon Seok-yeolen gobernuarekin haserre nago, jendearen segurtasunaz eta bizitzaz ez da arduratzen, eta aldiz, begiko du ur kutsatu erradiaktiboa askatzeko Japoniaren plana”.
Kim Mi-sun nekazariaren adibidea eman du Korean Agriculture News hedabideak. Kalabazak eta piperrak ereiten ditu hainbat negutegitan. Nekazaritza politikek eraginda, prezioen beheraldiaren ondorioz, ezin du lurretik soilik bizi. Hamar urte daramatza zaintzaile lanetan. Goizeko bostetatik zortzi eta erdiak arte negutegietan jarduten du, bederatzietatik ordu biak eta erdiak arte zaintzan ari da eta hiruretatik aurrera lurrari lotzen zaio berriro. Lanbide bikoitza izateaz gain, eskubide ezaz kexu da: “Laborantza-kudeaketaz arduratzen diren elkarteetan ezin dut izenik eman nekazari laguntzaile gisa, eta beraz, ez ditut jasotzen baserritarrei ematen zaizkien onurak”. Kim Mi-suni gertatzen zaion bezala, emakume baserritar askok dituzte bi lanbide, sarri bigarrena zaintza esparruan izaten da, eta bigarren horretako langile gisa erregistratuta daudenez, nekazaritzako politiketatik at gelditzen dira.
Biltzarra hiru gairen inguruan ardaztu zen: herrialdeko presidentea kargutik botatzea, elikagaien burujabetza gidatzea, eta justizia klimatikoa.
Hego Koreako krisia autoktonoa ala inportatua ote zen galdetzen nion neure buruari duela hilabete hura sutu zenean. Baretu ez baizik mindu egin denez auzia, batere argi ez dudan erantzunaren bila jarraitu beharko dugu. Geografikoki urrutiko kontua bada ere, oso gertuko ondorioak... [+]
Hego Koreako presidente Yoon Suk Yeol-ek abenduaren 3ko arratsean gerra-legea ezarriz sutu zuen krisi politikoa itzaltzetik oso urruti dago oraindik. Nahiko argi badago ere kolpea sustatu zutenak ez direla irabazten ari. Oraingoz.
Bermeon jaioa, frantziskotar eginik Hego Korean egin zuen bizimodurik gehiena, 40 urte. Sasoi batean mutil-koskorretan askok egin zuena egin zuen, komentura bidea hartu. Gero, handik mundura jauzi egin zuen Uriagerekak, bestelako hizkuntza eta kultura arrotzetara.
Neska gazteak agertzen dira irudietan eta Telegram bidez zabaltzen dituzte. Irailaren 1ean kanpaina bat abiatuko dute sare sozialen bidez, gobernuak neurriak hartu ditzan.
Hornigaien mundu mailako krisiak txip erdieroaleen eskasiarekin jo du goia. Pandemiaren behin behineko ondorio bat dela diotenen aurrean, badira uste dutenak energiaren krisi globalak azaleratutako arazoa dela honakoa. Txipak dira egungo petrolioa, eta bere gailurra gainditu... [+]
Igandean 34 kasu berri zenbatu zituzten Hego Korean, apirilaren 9tik herrialdeak izan duen zifrarik altuena. Agerraldia hiriburuan eman zen, gau giroko tabernetako erremuan. Hori horrela, Gobernuak tabernak ixteko erabakia hartu du.
300 eserlekutik 180 eskuratu ditu Moon Jae-inen Alderdi Demokratak. 1987tik, diktaduraren osteko lehenengo hauteskundeetatik, gehiengo handiena izan da Jae-inena. Parte hartzeak ere gora egin du, %66,2koa izan da; altuena 1992tik.
Maskarilla jantzita joan dira bozka eman dute herritar guztiak, eta hauteslekuan tenperatura neurtu zaie. Ondoren eskuak garbitu eta guanteak jantzi behar izan dituzte.
Hego Koreako Barne eta Segurtasun Ministerioak garatutako app bat erabil dezake datorren astetik aurrera Euskal Autonomia Erkidegoko gobernuak, koronabirusaren krisian herritarrak monitorizatu eta geolokalizatuta edukitzeko. Korean pribatutasunarekin loturiko legea aldatu behar... [+]
Munduan kutsatu gehien zuen bigarren herrialdea izatetik adituek miresten duten sistema bat ezartzera pasatu da Hego Korea. Herrialdea ixteko beharrik gabe, egunean 900 kutsatu izatetik 114 izatera pasatzea lortu du.
Hego Koreako Auzitegi Konstituzionalak onartu du Park Geun-hye presidentearen kargugabetzea. Asanblada Nazionalak abenduan egin zuen proposamena, herrialdean inoiz egondako ustelkeria eskandalu handienarekin lotu zutenean. Hego Korean hauteskunde bidez hautatutako lider bat... [+]