Kolpismoaren lehen ikasgaiak errepasatu gabe, abenduaren 3an Hego Koreako Yoon presidenteak jo nahi izan zuen estatu-autokolpeak sututako krisi politiko erraldoia kitatzeko asko geratzen da oraindik. Baina haren porrotak abian jarritako impeachment prozedura amaitzear da.
Ondorengo egunotan espero da Hego Koreako Konstituzio Auzitegiaren azken ebazpena, Parlamentuak abenduaren 14an Yoon kargugabetzeko hartu zuen erabakiaren inguruan. Zehazki zein izango den, kabala ugari baina argibide gutxi dago, hala ere.
Atarikoa da Konstituzio Auzitegi horrek berak ezetsi egin duela Han Duck-Soo, Yoonen lehen ministroa eta, hura kargugabetu ondoren, jarduneko presidentea, agintetik kentzeko Parlamentu berberak abenduaren 27an hartutako erabakia.
Baina tentuz ibili behar da bi auzien arteko parekotasunak igartzen: Hani ez zaio inoiz leporatu kolpean nahastuta egon izana (berak esanak aintzat hartu behar badira, azken unean Yoonen asmoak ezagutu zituenean, guztiz aurka jarri zen; eta Hanen profil politiko “neutroak” sinesgarri egiten du hori); baizik jarduneko presidente izanik, oposizioaren gehiengoa duen Parlamentuak sortu nahi zuen ikerketa-batzorde berezia ez onestea, eta... Konstituzio Auzitegiko hiru jarleku hutsetako baten izendapena blokeatu izana. Kasualitatez, oposizioko indar horiek sustatzen zuten hautagaiarena.
Gauzak horrela, Hanek jarduneko presidentetza berreskuratu du, eta Konstituzio Auzitegiak zortzi kiderekin jarraituko du, arauzko bederatzien ordez, espetxetik etxera itzulita dagoen Yooni buruzko erabakia lantzen.
Hani buruzko ebazpenean islatu den “indar-harremana” da, prozedurari dagokionez, sei epailek bidezkotzat jo dutela Parlamentuak Hanen aurka abian jarritako ekimena; baina akusazioak hura kargugabetzeko nahikoak ez zirela ebatzi dutela haietako bostek, eta prozedura ontzat eman ez duten biek. Yoonen kasura zeharraldatuta, prozedurazko aitzakia gutxi izango dela esan nahiko luke; baina auziaren mamiari, kolpearen egitateari buruz haustura, eta beharbada, estua, egon daitekeela pentsa liteke.
Kargugabetzea berretsiz gero, hauteskundeak egin beharko lirateke bi hilabeteren buruan. Benetako korapiloa, hala ere, gizartean datza. Zaila dirudi alde biek ontzat emateko moduko irtenbidea aurkitzea krisi politikorako. Yoonen autokolpe-saiotik ia lau hilabete igaro direnean, polarizazioa areagotu baino ez da egin. Eta alde bateko zein besteko kale-agerraldiak baketsuak izan badira ere, “gerra zibilaren” mamua alde askotatik aipatu da; azkenezkoz, Han beraren ahotan, presidentetza berreskuratzean.
Esajeratu samarra dirudi, armada inondik inora neutrala edo erdibanakoa izango ez litzatekeen egoera batean. Askoz errazagoa litzateke Hego Koreak ederki ezagutzen duen diktadura. Mozorrotua edo mozorrorik gabea.
Horri gehitu behar zaio Trump administrazioak ezarri asmo dituen muga-zergek korear ekonomian izango duten eragin gogorra…
Hego Koreako krisia autoktonoa ala inportatua ote zen galdetzen nion neure buruari duela hilabete hura sutu zenean. Baretu ez baizik mindu egin denez auzia, batere argi ez dudan erantzunaren bila jarraitu beharko dugu. Geografikoki urrutiko kontua bada ere, oso gertuko ondorioak... [+]
Hego Koreako presidente Yoon Suk Yeol-ek abenduaren 3ko arratsean gerra-legea ezarriz sutu zuen krisi politikoa itzaltzetik oso urruti dago oraindik. Nahiko argi badago ere kolpea sustatu zutenak ez direla irabazten ari. Oraingoz.
Bermeon jaioa, frantziskotar eginik Hego Korean egin zuen bizimodurik gehiena, 40 urte. Sasoi batean mutil-koskorretan askok egin zuena egin zuen, komentura bidea hartu. Gero, handik mundura jauzi egin zuen Uriagerekak, bestelako hizkuntza eta kultura arrotzetara.
Neska gazteak agertzen dira irudietan eta Telegram bidez zabaltzen dituzte. Irailaren 1ean kanpaina bat abiatuko dute sare sozialen bidez, gobernuak neurriak hartu ditzan.
1.000tik gora emakume elkartu ziren abuztuaren hondarrean 2023ko Emakume Baserritarren Biltzar Nazionalean. Yoon Seok-yeol Koreako Gobernuko presidenteari kargua uzteko eskatu diote, nekazaritzarentzat eta nekazarientzat kaltegarriak diren politikak ezartzen ari delako.
Hornigaien mundu mailako krisiak txip erdieroaleen eskasiarekin jo du goia. Pandemiaren behin behineko ondorio bat dela diotenen aurrean, badira uste dutenak energiaren krisi globalak azaleratutako arazoa dela honakoa. Txipak dira egungo petrolioa, eta bere gailurra gainditu... [+]
Igandean 34 kasu berri zenbatu zituzten Hego Korean, apirilaren 9tik herrialdeak izan duen zifrarik altuena. Agerraldia hiriburuan eman zen, gau giroko tabernetako erremuan. Hori horrela, Gobernuak tabernak ixteko erabakia hartu du.
300 eserlekutik 180 eskuratu ditu Moon Jae-inen Alderdi Demokratak. 1987tik, diktaduraren osteko lehenengo hauteskundeetatik, gehiengo handiena izan da Jae-inena. Parte hartzeak ere gora egin du, %66,2koa izan da; altuena 1992tik.
Maskarilla jantzita joan dira bozka eman dute herritar guztiak, eta hauteslekuan tenperatura neurtu zaie. Ondoren eskuak garbitu eta guanteak jantzi behar izan dituzte.
Hego Koreako Barne eta Segurtasun Ministerioak garatutako app bat erabil dezake datorren astetik aurrera Euskal Autonomia Erkidegoko gobernuak, koronabirusaren krisian herritarrak monitorizatu eta geolokalizatuta edukitzeko. Korean pribatutasunarekin loturiko legea aldatu behar... [+]
Munduan kutsatu gehien zuen bigarren herrialdea izatetik adituek miresten duten sistema bat ezartzera pasatu da Hego Korea. Herrialdea ixteko beharrik gabe, egunean 900 kutsatu izatetik 114 izatera pasatzea lortu du.
Hego Koreako Auzitegi Konstituzionalak onartu du Park Geun-hye presidentearen kargugabetzea. Asanblada Nazionalak abenduan egin zuen proposamena, herrialdean inoiz egondako ustelkeria eskandalu handienarekin lotu zutenean. Hego Korean hauteskunde bidez hautatutako lider bat... [+]