Hego Euskal Herrirako Gizarte Segurantza eta Pentsio Sistema propioa proposatu du EAJk. Gaiaren nondik norakoak biltzen dituen proposamen txostena aurkeztu du asteburuan, Iruñean eginiko Batzar Nagusian. EAJk “alternatiba” bat sortu behar izan du, “Pentsioen Sistema Publikoak espainiar Estatuan gaur egun pairatzen duen defizit-egoeraz” jabeturik. Neurria 2019. urtetik aurrera aplikatuko litzateke.
Alderdiak Espainiako Gizarte Segurantza eta Pentsio Sistemaren bideragarritasun eza azpimarratu du: “Badakigu, orobat, espainiar sistemaren oraingo `ongizate´ estatu gatibuaren premisa `bazterrezinek´ ez dutela ahalmen nahikorik errealitate eta eskari sozialari erantzuteko”. Bestetik, sistema propioa birdiseinatu eta inplementatzeko abiapuntuko ikuspegia “positiboa” dela adierazi du EAJk.
EAJk gaineratu du “Lagunkidetza edo gisa bereko” organo kudeatzailea konfiguratu beharko litzatekeela sistema bera martxan jarri eta kudeatzeko. “Organo horrek gaitasuna izan beharko luke gizarte segurantzaren erregimen ekonomikoaren eskualdatze eredua prestatzeko, hasierako unean; eta gizarte segurantzaren kudeaketa osoa egiteko, bere dimentsio unibertsalenean, geroago”, azaldu du.
Aldebiko erreakzioak
Gizarte Segurantza eta Pentsio Sistema propioa sortzeko proposamenak aldebiko erreakzioak eragin ditu alderdi politikoen artean. PSEko idazkari nagusi Idoia Mendia aurka azaldu da. Bere aburuz, “pentsioak pribatizatzeko” ahaleginean dabil EAJ.
Bestalde, pentsio sistemaren sortze prozesuan elkarlanean jardutea iradoki die EH Bilduko parlamentari Oskar Matutek jeltzaleei. Pentsioen kudeaketa bere gain hartu bitartean, Espainiako Estatuak eginiko ekarpenak osatzeko mekanismoak eskaintzea proposatu du EH Bilduk.
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak deitutako eta ELA, LAB, ESK, CGT, CNT, STEILAS, ETXALDE eta HIRU sindikatuek babestutako manifestazioak Bilbon, Gasteizen, Donostian eta Iruñean izan dira. Bertan, Euskadiko eta Nafarroako gobernuei eskatu diete zerga eta aurrekontu... [+]
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak herri ekimen legegilea aurkeztuko du Gasteizko ganberan. Apirilaren 24ra arteko epea ipini dute sinadura gehiago biltzeko, eta dei egin diete Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan erroldatutako 18 urtetik gorako pertsona guztiei. Hiru... [+]
Erretiroa hartu berri dutenen %4,9k uztartu behar dituzte pentsioa eta lanen bat Espainiako Estatuan. Estonian %55 dira.
Urtarrilaren 1etik aurrera pentsioak %0,9 handituko ditu Frantziako Gobernuak, hasiera batean iragarri baino lehenago, 2025eko uztailera arte ez baitzuen asmorik pentsioak igotzeko, 4.000 milioi aurreztea helburu.
Espainiako Estatuan egindako ikerketa baten arabera, erretiro-adina atzeratzeak ondorio kaltegarriak dakartza, ez bakarrik lehenago hiltzeko arriskua duen langilearentzat berarentzat, baita diru-kutxa publikoarentzat ere: 8.564 eurotan baloraturiko galera soziala izango luke... [+]
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak bertso lehiaketa berezia jarri du martxan: "Bertsopentsiotan". "Ari garela, ari garela, astelehenero kalean" gaiari bertsoak jartzeko urtarrilaren 15a arte (astelehena) dute epea 60 urtetik gorako Euskal Herriko eta... [+]
1080€ Orain ekimenak, prentsaurreko bidez, larunbatean 17:30ean Baluarte plazatik abiatuko den manifestazioan parte hartzeko deia luzatu du. Eta gainera, dei berezia egin nahi izan diete nafar emakumeei, "pentsioetan ematen den genero arrakala ukaezina delako eta... [+]
Nafarroan 51.000 pertsona dira 1.080 eurotik beherako pentsioa dutenak. Horietatik %66 emakumeak dira. Nafarroako Gobernuak ardura har dezala eta gutxieneko pentsioak ziurta ditzala eskatzen ari dira.
Milaka pentsionista atera dira kalera astelehenean, txistulariekin eta konpartsekin batera, Bilboko Aste Nagusiaren oihartzuna aprobetxatuz. Hainbat erreibindikazio egin dituzte, hala nola 1.080 euroko gutxieneko pentsioa.
Espainiako Enpresarien Zirkuluak dio pentsioen sistema publikoak "bost urte barru" kiebra ez jotzeko modua dela 68 eta 72 urte artera luzatzea erretiro adina. AEBetan eta beste zenbait tokitan eskuin muturrak darabilen diskurtso bera erabili du lobby honek.
Erretreten erreformaren kontrako manifestazioetako batean atxilotu zuten mauletarrak Baionako auzitegian deklaratu beharko du, datorren astean. Elkartasuna adierazi du hainbat herritarrek: “Errepresio gorakada azkartzen ari da”.
Erretreten erreformaren aurkako hamalaugarren greba eguna dute gaur Ipar Euskal Herrian. Frantziako Estatuko 250 bat hiritan egin dute manifestaziorako deia sindikatuek.
Zer pentsa ematen du apirilaren 28an egindako salaketek utzitako arrasto txikiak, eta haren segida bakarra izatea istripuen eta langileen heriotzen kate etengabea. Azkoitian, eraikuntzan beste behin ere, oso ohikoa eta beraz saihesgarria den istripuan hil da 62 urteko langilea... [+]
Astelehenean Bilbotik eta Bergaratik abiatu dira, eta asteartean Agurainetik. Ostegunean Gasteizen batuko dira hiru mobilizazioak.