Hego Euskal Herriko fiskalitateari eta aurrekontuei buruzko txostena argitaratu dute ELA sindikatuak eta Manu Robles-Arangiz fundazioak. Erakundeek azken urteetan aplikatu duten politika fiskala eta horrek eragin dituen murrizketak utzi dituzte agerian, besteak beste.
Sindikatuaren aburuz, bi arazo larri ditu Hego Euskal Herriko fiskalitateak: diru-sarrera publikoak gizarte beharrak asetzeko aski ez izatea eta zerga-politika bidegabea. Gogor salatu du, modu berean, iruzurrarekiko permisibitatea soldatatik ez datozen errenten alorrean.
Osasungintzan, hezkuntzan eta etxebizitzaren alorrean murrizketak
Hego Euskal Herriko erakundeek azken urteetan erregistraturiko aurrekontuak aztertu ditu ELAk. EAEren kasuan, 2009 eta 2016 bitartean zor publikoaren gastua 1.086,5 milioi euro hazi dela azaldu du. Salatu ditu epealdi horretan osasungintzan, hezkuntzan eta etxebizitzaren alorrean egindako murrizketak: guztira 442,6 milioi euro gutxiago gastatu du Eusko Jaurlaritzak sail horietan. “Datuek agerian uzten dute Jaurlaritzak saldu nahi duen gezurra, hots, ez dela murrizketarik ezartzen”, adierazi du sindikatuak.
Nafarroako 2010 eta 2016 urte bitarteko datuak ere eskaini ditu: zor publikoa 349,4 milioi euro hazi da epealdi horretan eta Gobernuak 138,6 milioi euro gutxiago gastatu du osasungintzan, hezkuntzan eta etxebizitzaren alorrean.
Hego Euskal Herriko erakundeek azken urteetan ezarri duten zerga politika “injustuei” egotzi die errua sindikatuak. Bere esanetan, “iruzur fiskala” ontzat eman duen zerga-politika ezartzea da ogasunaren sarrerak murriztearen eragile. Gaineratu du, zerga-arintze, salbuespen eta antzekoak aplikatzearen eraginez, Ogasun publikoek %31,2 gutxiago jasotzen dutela.
Polizia fiskala sortzeko eskaera
Aurrekontu- eta zerga-politika goitik behera aldatzea eskatzen du sindikatuak, “diru-bilketa handitzeko eta aberastasun-banaketa bidezkoagoa izateko”. Sindikatuaren aburuz tentuz landu behar da iruzurraren aurkako borroka. Soldatatik ez datozen errentak gehienez ere lau urteko epean ikuskatzea, paradisu fiskalen erabilera oztopatzea eta Zerga Administrazioaren mende jardungo duen Polizia fiskala sortzea iradokitzen ditu, besteak beste. Zerga gutxiago ordaintzea zilegi egiten duten lege-mekanismoak eragoztea eta zerga guztien gaineko legeak Hego Euskal Herrian sortu eta kudeatzeko eskubidea aldarrikatzea ere proposatzen du sindikatuak.
EAEko hiru hiriburuetan udako jaiak ospatzearekin batera, etorri dira, berriz ere, ostalaritzako patronalaren kexuak jai herrikoien aurka. Gipuzkoako Ostalaritzaren elkarteak Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatu dio Arabakoaren bidea jarraitzeko, eta txosnei eta kale saltzaileei... [+]
Atera berri dituzte zerga bilketaren datuak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru ogasunek, eta ikusi dugu inoiz baino diru gehiago jaso dutela. Berehala iragarri dute erreforma fiskalari buruzko gogoetarako beharrezko tartea hartuko dutela, ez dagoelako presarik, ezta premia... [+]
"Irabazi-asmoa" dutela iritzita, "Ogasunean izena ematera" beharko dituztela iragarri du Eider Mendoza Gipuzkoako Ahaldun Nagusiak.
Bi alderdiek azaldu dutenez "elkarrizketak" abiatu dituzte zerga sistemaren inguruko erreforma egiteko. Helburuetako bat "progresibitatea handitzea" izango dela diote, baina prozesua udal eta foru hauteskundeen ondoren amaituko dela ohartarazi dute.
Pertsona Fisikoen Errenten Zerga deflaktatuko du beste behin Eusko Jaurlaritzak urtarrilaren 1etik aurrera, oraingo honetan %5,5, Iñigo Urkulluk Eusko Legebiltzarrean iragarri duenez. Aditu eta ekonomialari askoren aburuz, baina, neurri horrek desberdintasun sozialak... [+]
Pertsona Fisikoen Errenten Zerga deflaktatuko du beste behin Eusko Jaurlaritzak urtarrilaren 1etik aurrera, oraingo honetan %5,5, Iñigo Urkulluk Eusko Legebiltzarrean iragarri duenez. Aditu eta ekonomialari askoren aburuz, baina, neurri horrek desberdintasun sozialak... [+]
Eragozpen fiskalaren aldeko plataformak ekintza burutu zuen larunbatean Bilboko kuartel militarrean. Gastu militarra salatzearekin batera, aurtengo eragozpen fiskalaren kanpaina abiatu dute ekintzaren bidez.
Mezenasgoaren gaia ez da berria ARGIAn, mahai gainean askotan egondakoa da. Errenta aitorpenean hobari fiskala lortzen du mezenasgoaren figurak eta ezaguna da kultur elkarteetako bazkideen artean, esaterako. 2021ean eman du ARGIAk pausoa eta Hego Euskal Herriko ARGIAko kideek... [+]
Asteazkenean argitaratu dituzte EAEko ogasunek zordun handien izenak jasotzen dituzten zerrendak. 242 izen ageri dira horietan, 850 milioi euroko zorra pilatuz. Nafarroako ogasunak asteartean argitaratu zuen zerrenda. Lurralde guztietako zerrendetan, higizezinen eta eraikuntza... [+]
ELA sindikatuak enpresa nagusien kontu ofizialak aztertu ditu, baita horien ikuskaritza txostenak ere. 2019ko kontu ofizialen arabera (informazioa dagoen azken urtea), EAEko 22 enpresek 1.295 milioi euroko irabaziak izan zituzten. Hala ere, enpresa horien guztien artean 98,7... [+]