16 eta 30 urte bitarteko gazteen %18,5 emantzipatu da EAEn eta %23,2 Nafarroan, Espainiako Gazte Kontseiluak (CJE) argitaratu berri duen txostenaren arabera. EAEko datua Espainiar Estatuko baxuena da.
Gehiago dira etxebizitza propioan edo alokairuan bizi diren adin tarte horretako emakumeak, gizonezkoak baino, bi erkidegoetan. 30 eta 34 urte artean dituztenei dagokienez, %83,7k bere kabuz ordaintzen duen etxebizitza du Nafarroan; EAEn aldiz %72,3k.
Aktibitate-tasei dagokienean, EAEko gazteen (16 eta 30 urte artean) %36,2k lana du, eta %19,1 dago langabezian. Gainontzeko %44,6 biztanleria ez-aktiboa da. Nafarroako gazteen artean ostera, %47,2 da ez-aktiboa, %34,4k lanpostua du eta %18,2k ez du lanik aurkitzerik izan. Lanpostua duten 30 urtetik beherako gazteen ia erdiak behin-behineko kontratua du, bai Nafarroan (%45,7) eta baita EAEn (%47,9) ere.
Lana eta ikasketak
Hego Euskal Herrian, 30 urte baino gutxiago dituzteen biztanle ez-aktiboen artean, hamarretik bederatzi ikasleak dira. Ikasketa-mailari erreparatuz gero, 16 eta 30 urte bitarteko nafarren artean, goi-mailako ikasketak dituztenek lanpostua lortzeko aukera handiagoa dute (%73) soilik bigarren mailako ikasketak dituztenek baino (%40,5).
Aldiz, 30 eta 34 urte bitartekoen kasuan bestelakoa da joera. Derrigorrezko ikasketak bakarrik egin dituztenen artean %95,4koa da enplegu-tasa, eta %89koa goi-mailakoak egin dituztenen artean.
EAEn bestalde, adin tartea edozein dela ere, enplegu-tasa handiagoa da goi-mailako ikasketak dituzten gazteen kasuan, eta ikasketa-maila jaitsi ahala portzentajea txikiagotzen da.
Nafarroako eta EAEko txostenak osorik kontsulta daitezke CJEren webgunean.
Bilboko AZET plataformak pisu turistiko bat okupatu zuen atzo, auzoaren turistifikazioa salatzeko.
Etxe turistikoek alokairuaren merkatuan duten pisua aztertu dute, eta hainbat datu adierazgarri gelditu dira agerian.
Donostiako auzokide horiek Saretxe Groseko Etxebizitza sindikatuarekin batera ari dira lanean, Azora enpresak Inmobiliaria Vascongadaren jabetzak erosi zituenetik pairatu dituzten arazoei konponbidea bilatzeko. "Klausula ilegalak" dira kexa nagusienetariko bat, eta... [+]
Alokairuzko etxebizitzaren prezioa %10,3 handitu da azken urtean Euskal Autonomia Erkidegoan, Idealista etxeak egindako azken txostenaren arabera. Hala, metro koadroaren prezioa 14 eurokoa da hilean, batez beste. Hiriburuka aztertuta, Donostiak dauzka preziorik altuenak.
Turistek neurrigabeko prezioak dituzten apartamentu eta hotelak bete dituzte. Eta zu gurasoen etxean, etsita, konpainia handiek eta espekulatzaileek alokairua puzten duten bitartean.
Azora funts putrearen maizterrak diren beste lau familiaren etxegabetzea geldiarazi nahi dute Inquilinos de Azora, Alokairu Benta Berri eta Kaleratzeak Stop eragileek. Horretarako, Donostiako Udalari, Gipuzkoako Foru Ogasunari eta Eusko Jaurlaritzari zenbait eskaera egin... [+]
Alokabideri, Gasteizeko Udalari eta Gizarte Zerbitzuei konponbide bat bilatzeko exijitu die Auzoan Bizi Etxebizitza Sareak. Eusko Jaurlaritzarena da etxebizitza.
Etxebizitza turistikoen aurkako kalejira egin dute Zaharraz Harro! jaien barnean, Auzoan Bizi etxebizitza sareak antolatuta. Etxebizitzarekin “negozioa” egiten dituztenak salatu dituzte, bereziki Gustavo Antepara PPko zinegotzia, eta beren atarietan etxebizitza... [+]
Besteak beste biltegi modura erabiltzen dute lokala, oinarrizko hainbat material jasotzeko eta beharra duten pertsonei emateko. Aurretik ere izan dira desokupen mehatxuak.
Fuera Okupas desokupazio-enpresa gutxienez bi aldiz joan da haiek jazartzera. Gaur Bilboko Udaltzaingoa eta Ertzaintza bertaratu dira, eta eraikinetako batean sartu dira: pertsona bat kanporatu eta atxilotu dute.
SAREBek egin nahi zuen etxegabetzea geldiarazteko eta alokairu soziala lortzeko hilabetetan borrokan aritu ondoren, Haritu Elkarlaguntza Sareak iragarri du “mobilizazioari, presio sozialari eta antolakuntzari esker” familiar honentzat alokairu soziala lortu dela.
Auzoan Bizi Etxebizitza Sareak salatu du Berakah programa beste bi familia etxegabetzen saiatzen ari dela, iaz beste familia batekin egin zuen bezala. Dagoeneko salatutako hauetaz gain, Berakahko kasu gehiago ari dira heltzen etxebizitza sarera. Berakah programa Santa... [+]
Kaleratzeak Stop plataformak hiri antolamendurako plan orokorraren (HAPO) berrikuspenaren kontra jotzea erabaki du. Zehazki, ostatu erabilerei buruzko aldaketari alegazioak aurkeztuko dizkiote. “Gure ustez, Donostia osoa tentsio handiko eremua da egun alokairuaren prezio... [+]
Etxebizitzen eta alokairuen prezioek mugarik gabe jarraitzen dute gorantz eta milioika lagun egoera oso prekarioan utzi ditu horrek: gazteek ezin dute emantzipatu, herritar asko euren auzotik ostikoka bota dituzte, eta beste askorentzat infraetxeak partekatzea da irtenbide... [+]
Europako Banku Zentralak interes tasak jaitsiko ditu ostegun honetan, bi urtetako etengabeko gorakadaren ondoren. Diruaren garestitze edo merkatzeak zuzeneko eragina du Euriborrean eta herritarrek ordaindu behar duten hipoteketan. Baina nola nabarituko da aldaketa hori?