Giza baliabideetako Ranstad enpresaren kalkuluen arabera, 147.000 telelangile izatera heldu da Hego Euskal Herria, iaz baino 89.500 gehiago.
147.100 pertsonak egin dute telelana Hego Euskal Herrian, 34.000k Nafarroan eta 113.100 pertsonak EAEn; duela urtebete baino %198,2 eta %181,3 gehiago da hori, hurrenez hurren.
Randstadek zehaztu duenez, telelan gisa identifikatu ahal izateko, lanegunen erdia baino gehiago etxetik egin behar da. Nafarroako okupatuen %12,5en kasua da, eta EAEn, aldiz, %12,6ena. Iaz, Hego Euskal Herriko 51.600 profesionalek egiten zuten lan etxetik, eta horrenbestez, zifra ia hiru aldiz handitu da urte bakarrean.
Randstaden ustetan, eredu hori "modu masiboan ezartzen jarraituko da lanpostu motek ahalbidetzen duten sektore guztietan". Horregatik, enpresei gomendatzen die "lankideentzako helburu argiak dituzten lan-planen ezarpena bizkortzea, konfinamenduan ezarritako ereduei jarraipena eman ahal izateko, egon zitezkeen zalantzak eta aurreiritziak gainditu ondoren".
Nola ez, telelanaz hitz egin dugu Fanny Lederlin filosofoarekin. Lanaren esparruak azken urteetan ezagutu mutazioei begira jarri eta hauek dakartzaten arriskuei buruz ari da Les dépossédés de l´open space. Une critique écologique du travail... [+]
Telelana lan-antolaketa berri bihurturik da langile askorentzat. Koronabirusak hala beharturik, azken urteetan helburu zutena egunetik biharamunera errealitate bihurtu zaie numerikoaren sektoreko oligarkei. Jendea etxetik dabil lanean, internet bidez. AEBetako Silicon Valleyn... [+]
Emakumeak pandemia-garaian ere zaintza lanak bere gain hartzen ari dira, gizonezkoek ohiko enpleguarekin aurrera jarraitzen duten bitartean.