100.000 biztanleko 529 herritarrek ez dute etxerik Hego Euskal Herrian eta, aterpe ofizialetan, bestelako elkarteen aterpeetan, edo lotarako aurreikusita ez dagoen beste lekuren batean egiten dute lo. Datuek erakusten dutenez, 2010etik gaurdaino etxegabekoen kopurua bikoiztu egin da EAEn.
Etxerik gabekoek ezaugarri ugari dituzte, baina nagusiki gizonezkoak dira, migratzaileak, 45 urtetik beherakoak eta haietako askok depresioa dute. Beste datu esanguratsua da, oro har, etxegabekoen kopurua asko hazi dela azken hamarkadan, EAEko kasuan ia bikoizteraino. Inkesta bidez egin da ikerketa, 20.000 pertsonatik gorako herrietan azken astean lotarako edo jateko arreta zentroak erabili dituzten pertsonei galdetuz. EAEko kasuan ikerketa Eustatek egin du.
Bildutako datuen arabera, Ceuta da Espainiako Estatuan etxegabe gehien duen erkidegoa (100.000 biztanleko 391 pertsona), ondoren EAE 315 pertsonarekin, eta gero Nafarroa 214rekin. 2012an 2.090 pertsona ziren etxegabekoak eta gaur egun 4.456. Horien artean %72 atzerritarra da egun eta 2012an %60.
Lurraldeka begiratuz, Bizkaiko zentroetan izan dira artatze kopuru handienak (%43), bereziki Bilbon. Gipuzkoako etxegabe gehien Donostian daude, %43, eta Araban guztiak Gasteizen. Azken hamarkada erabilita erreferentzia gisa, Gipuzkoan hazi dira gehien etxegabeen kopurua (%180), gero Araban (%132,3) eta azkenik Bizkaian (%70,9). Adinari dagokionez, beti ere EAEn artatutakoen artean, 18-29ko adin taldea da nagusi (%37), ondoren 30-44koa (%32), gero 45-64koa (%27) eta, azkenik, 65etik gorakoa (%2).
Eta zerk eraman ditu etxerik gabe geratzera? 2012an batez ere erantzuten zuten lanik gabe geratu izanak eraman zituela egoera horretara; 2022an, aldiz, arrazoi nagusia da migratu ondoren zerotik hasi beharra, eta gehiengo zabalaren arabera lana izatea giltzarri litzateke egoera horretatik ateratzeko. Ikerketa oso zabala da eta EAEko datuak Eustaten kontsulta daitezke eta estatukoak INIn.
Oxfam Intermonek argitaratutako txosten batek adierazi du Espainiako Estatuko %1 aberatsenen esku dagoela estatuko kapitalaren %22,4. Bestalde, %50 pobreenak estatuko aberastasun guztiaren %7,8aren jabe baino ez dira.
EAEko haurren %6,4ak eta Nafarroakoen %10,2ak ikusmen pobrezia du. Visión y Vida elkarte espaniarrak egin du estatuko azterketa. Txostenaren arabera, ikusteko arazoak dituzten haurren eragozpen larriena da ez duela minik egiten, eta familiek, baliabide ekonomikorik ez... [+]
Europar Batasuna pandemia aurreko zerga arau zorrotzetara bueltatzeko bidean da, Europako Parlamentuak estatu kideek duten defizita eta zorpetzea mugatzeko neurri fiskal berriak onartu ostean. Ecofinek 2023 urte amaieran erabakitakoari jarraiki, austeritate eta murrizketa... [+]
Urte gutxiren buruan lanik aurkituko dutela uste dutenen kopurua 20 puntu beherago kokatzen da bost urteren ostean. Norberaren gogobetetzearen balorazioari dagokionez, 10 puntu jaitsi da 2015etik.
Egunero milioi bat dolar xahutuko balitu bost aberats horietako bakoitzak, 476 urte beharko lituzkete aberastasun guztia agortzeko. Era berean, 2020tik hona, munduko 5.000 milioi pertsonaren erosahalmena murriztu egin da. Oxfam GKEaren aurtengo txostenaren emaitzak dira.
Fundazioak 650 lagun ingururen elikadura bermatzen du urtean. Erakundetik diote azkeneko bi urteetan laguntzarik gabe geratu diren pertsonak artatu ahal izan dituztenak baino gehiago izan direla.
Berokuntzari edo higiene-produktu batzuei ere uko egin behar diete ikasleen ia erdiak, Cop1 erakundeak argitaratutako ikerketa baten arabera. %25ek 50 euro baino gutxiago izaten dituzte eskura, alokairua eta tasak ordaindu ondoren.
Arroz kiloa euro eta hamahiru zentimo garestitu ditu Mercadona supermerkatu kateak otsailaren 7tik martxoaren 1era. FACUA kontsumitzaileen elkarteak mila elikagai baino gehiagoren prezioak aztertu ditu Espainiako Estatuko zortzi supermerkatu kate handietan. Urtea hasi denetik,... [+]
Inflazioa %6,1era igo da otsailean Hego Euskal Herrian, eta azpiko inflazioa %7,7. Prezioen gorakada gelditzeko, interes tasak igo eta eskaria apaltzea da ordoliberalismoaren betiko guardasola. Baina inflazioa ari du esatea zein punturaino da zehatza?
2019ko abendutik 2021eko abendura munduan sortu den aberastasunaren bi heren %1 aberatsenen esku geratu da, Oxfamek kalkulatu duenez. Muturrerantz ari dira aberastasuna eta pobrezia mende honetan: hamarretik pertsona batek gosea pasatzen du –820 milioik–, eta... [+]
Enpresen dibidenduak akziodunen artean ez ezik, langileen artean ere banatu behar direla defendatu du Angel Toña Jaurlaritzaren Lan sailburu izan zenak Euskadi Irratian eginiko elkarrizketan: "Enpresaburu makalak dauzkagu, eta argi esan behar da, politikariek ezin... [+]
Gasaren kontratua aldatu eta urtean 6.000 euro ordaintzetik 40.000tik gora ordainduarazi nahi izan diote Hiriburuko Ametza ikastolari. Ondorioz, kontratua eten eta hamar egun berogailurik gabe egon dira ikasle eta irakasleak. Elkartasunak salbatu ditu, gelak berotu ahalko... [+]
Herritarren pobretzeaz, sistemaren porrotaz eta bizi dugun paradigma aldaketaz hitz egin digu Josetxo Etxeberriak. Bikotekidearekin eta 3 urteko umearekin bizi da Hernanin, eta negu atarian ez dute berogailua ordaintzeko dirurik. Egoera globala dela eta aurre egiteko mekanismoak... [+]
Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak deituta, manifestazioak egin dituzte larunbatean Donostian, Bilbon, Iruñean eta Gasteizen. 15.000 lagun baino gehiago bildu dira, eta aberastasunaren banaketa, bizitza duinak eta prezioen kontrola exijitu diete Eusko Jaurlaritzari... [+]