Hego Amerikako portu handienak beren lurretatik bidali ez dituen bost familiak


2018ko azaroaren 21ean - 15:25
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Açu Portua Brasilgo Rio de Janeiro estatuko iparraldean dago, Hego Ameriketako merkatal porturik handiena da eta 72 kilometro koadro neurtzen ditu. Askoz handiagoa den garapenkeria proiektu baten parte izanik, Minas Gerais estatuko meategietatik ekarritako materialak itsasoarekin eta exportazioarekin lotuko dituen mehatze-hodi bati lotu dute. Dagoeneko 2,3 bilioi euroko aurrekontua du.

500 familia bidali ditu gobernuak

Hau guztia gutxi balitz, Sao Joao da Barrako udaletxeak, enpresa transnazionalen egoitzak jasoko dituen gune industriala ere eratu beharko litzatekeela pentsatu zuen, eta ordura arte eskala txikiko nekazaritzarako erabiltzen ziren 6.200 hektarea desjabetu zituen. Abenduaren 31 batean lege dekretu bidez lur horiek guztiak ez-emankor izendatu zituzten eta bertan bizi edo lurrak ustiatzen zituzten 500 familia alternatiba gabe utzi zituzten. CODIN erakunde publikoa izan zen lurren desjabetzeen arduraduna. Bertako biztanleei lur metro koadroko bi erreal eman zizkien; gerora LLC enpresa brasildarrari sei errealen truke alokatu zizkion. LLC enpresak berehala utzi zuen proiektua eta lurrak PRUMO enpresa kanpotarraren esku geratu ziren. Familiak kexu dira, beraiek ez zuten saldu nahi, ez zituzten lurrak utzi nahi, are gutxiago negoziaketa edo mediaziorik gabe; asko, abisatu gabe bota zituzten. Eta horren guztiaren gainetik, oraindik ere ez dute zor zaien dirua jaso.

Giza eskubideen kontra egindako ekintzak behin eta berriz salatu dituzte. ASPRIM izeneko taldea eratu zuten eta bertatik egiten dute borroka eta erresistentzia familiek: “Ez prezio hobeak negoziatu nahi ditugulako, baizik gure lurren defentsan. Ez dugu lekua utzi nahi”.

 

 

 

Argazkian, hasierako proiektua eta gaur egun okupatuta dagoen lur zatia.

 

 

 

Bizi eta hazi: erresistentziak

Badira oraindik bertan bizi diren bost familia, baina makinek jada 120 etxe bota dituzte. Bertan bizi den emakume batek kontatu digu 100 polizia joaten zirela etxeak botatzera: goizeko 5etan heldu eta etxea altzari eta guzti suntsitzen zuten. Beste batzuetan altzariak gordeleku batera eraman zituzten, baina urteak pasatu arren, ezin izan dituzte berreskuratu. Estatuaren esku-hartzeaz, gizon batek horrela esan digu: “Guri lapurtu zizkiguten lur horien zaindari da, lapurren zaindari”.

 

 

 

PRUMO enpresak lurren behin behineko jabetza dauka, horrek esan nahi du perimetroa hesituta dagoela eta bizilagunak ezin direla bertara sartu.

 

 

 

PRUMO enpresak lurren behin behineko jabetza dauka, horrek esan nahi du perimetroa hesituta dagoela eta bizilagunak ezin direla bertara sartu. Hala ere, bada beste erresistentzia bide bat martxan; abeltzainek behiak barruan izaten dituzte. Horrek hainbat bizilagunen jazarpena ekarri du: “Lokartu eta esnatu segurtasun tipoekin egiten nintzen. Nire etxeko atean topatzen nituen. Hala ere, oraindik ere nire behiak barruan daude, bertatik jaten dute”. Bizilagun berberak esan du jabetza behin behinekoa izanik enpresak ez dituela zergak ordaintzen, bere familiak ordaindu behar izaten dituela.

Borroka luzea da eta burutu dituzten ekintzak asko izan dira, 100 egunetako erresistentzia kanpaldia tartean. Bota dituzten familien artean, 50 aukeratu eta Vila da Terra izeneko lekura eraman zituzten, baina bertan etxea eta lurra eman zieten arren ez daude pozik. Bertan bizi dira eta lurra erabiltzen dute, baina lurra ez da beraiena eta zaurgarri sentitzen dira.

Familien bizi baldintzek okerrera egin dute, lehen nekazaritza egiten zuten beraien lurretan, eta orain beste batzuk alokatu behar izaten dituzte. Gizon nagusi batek dioenez, pobreen bizitza beti da zailagoa: “Guk lotsa sentitzen dugulako, aberatsek ez, eta horregatik guretzat gogorragoa da”.

Hasieran bertaratu ziren enpresa askok bidean amore eman dute eta gaur egun lurraren zati oso txikia dago okupatuta. Familien gaur eguneko borroka lurrak berriro eskuratzeko negoziaketa da, baina momentuz arrakasta handirik gabea.

Elkarrizketatuek borrokak merezi izan duela diote, ikasitakoa eta irabazitakoa asko izan delako.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Brasil
Teknologia
Botere guztia

Badira zenbait pertsona aztertzekoak direnak, euren artean Elon Musk. Duten askatasunaren ideiak dena kontrolatzeko beharretik datorrela dirudi, botere guztia izatetik, botere guztia izanda negozioak sortzea errazagoa delako, eztabaidarik ez baitago; eredu hegemonikoak indartsu... [+]


Abortua homizidio bilakatu nahi duen lege proiektuaren aurka kalera atera dira Brasilen

Ehunka emakume irten dira manifestatzera ostegunean, Brasilgo Sao Paulo eta Rio de Janeiroko kaleetara. Partidu Liberalak legea proposatu du, abortua 22. astetik aurrera homizidio arrunta bezala epaitua izateko. Lege horren arabera bortxatua izan den emakume batek, denbora epe... [+]


Sei herrialde gehiago Brasil, Errusia, India, Txina eta Hegoafrikak osatutako aliantzan

Brasil, Errusia, India, Txina eta Hegoafrikak osatutako aliantzak Johannesburgon egin duten azken goi-bilerako eztabaidagai nagusia izan da partaide gehiago onartzea. Saudi Arabia, Arabiar Emirerri Batuak, Iran, Egipto, Argentina eta Etiopia gonbidatu dituzte.


Amazoniako indigenen lurrak deforestatzaileen esku utzi ditzakeen legea onartu du Brasilgo Kongresuak

Amazoniako lurrak demarkatu eta indigenenak direla aitortzeko muga gehiago jarriko dituen legea onartu du Brasilgo Kongresuak. Luiz Inácio Lula da Silvaren gobernuak legea kritikatu du eta "araututako genozidio" bat dela esan du. Indigenek hainbat egun daramate... [+]


Henry Forden utopia, besteen distopia

Amazonia, 1928. Ford automobil konpainiak Fordlandia izeneko herria eraiki zuen oihanean, Amazonasen ibaiadar Tapajosen ertzean.


Europan debekaturiko pestizidak erabiltzen dituzte Brasilen Coca-Cola eta Nestlé multinazionalek

Reporter Brasil eta Lighthouse Reports eragileek egindako ikerketak eman du eskandaluaren berri. Pestizida horien eraginez hainbat eritasun, intoxikazio eta min pairatzen dituzte Sao Pauloko herritarrek.


Urre meatzari ilegalak kanporatzen ari da Brasil, Amazoniako Yanomamien lurraldetik

Brasilen, legez kanpoko ia meatzaritza operazio guztiak gerarazi ditu Lula da Silvaren gobernuak, Amazonian bizi den jatorrizko Yanomami herriaren lurretatik, eta egunotan enpresa gehiago kanporatzea espero da, Democracy Now gunean jaso dutenez.


2023-01-27 | A Planeta
Meatzaritzaren aurka, Yanomami indigenen bizitzaren alde

Hemen erreproduzitzen dugu Brasilgo MABek (Urtegiek Kaltetuakoen Mugimendua) Yanomami herriaren egoera dramatikoaren inguruan egindako salaketa, besteak beste, bere lurraldean legez kanpoko meatzaritzak eragindakoa: 2016tik 2020ra %3.350ko hazkundea. Beste erantzule nagusia... [+]


Facebookek heriotza mehatxuak eta biolentziarako deia egiten duten iragarkiak onartu ditu Brasilen

Eskuin kolpistak gobernuaren eraikin nagusiak eraso zituenean, biolentzia sustatzen zuten edukiak blokeatzen ari zela esan zuen Facebookek. Hala ere, giza eskubideen aldeko Global Witness erakundeak egindako probetan “Heriotza Lularen boto-emaileen umeei” edo... [+]


2023-01-09 | Leire Artola Arin
Bolsonaro zaleen kanpamentuak desegiten ari da Brasilgo armada, Gorenaren aginduz

Kolpea sustatu duten eskuin muturreko jarraitzaileak atxilotzen ari da Polizia, eta Auzitegi Gorenak exijitu die Bolsonaro zaleen kanpamentuak desegiteko 24 orduan. Gutxienez 1.200 lagun atxilotu dituzte. Bolsonaroren jarraitzaileak armadaren kuartel aurrean daude kanpatuta... [+]


Eguneraketa berriak daude