La Coordination rurale nekazal sindikatuak aditzera eman duenez, hegaztien H5N8 birusa itzul liteke Frantziako lurraldeetara. 2016 eta 2017 urteetan gibel-orearen sektoreari izugarrizko triskantza egin zion. Ahateki hazleak atezuan jarri dira.
Hegaztien gripeak ondorio sozial gatazkatsuak eta egoera larri ekonomikoak sakonak utzi zituen duela hiru urte Ipar Euskal Herrian. H5N8 birusa Polonia, Eslovakia, Hungaria eta Errumanian detektatua izan da berriz ere.
La Coordination rurale-k Frantziako agintariei dei berezia egin die, aipatu herrialde horietatik “hegaztien inportazioa berehala debekatzeko”. Komunikatuan dioenez, “infekzioa zabaldu den herrialde horietako mugak”, modu hertsiaz zaindu beharko lukete mugazainek.
Sindikatuak halaber, laborariei eta bereziki hegaztien hazleei gomendio zenbait eman die. Bio-segurtasunean arauak zorrozteaz gain, ahateki mozkinen ekoizleek arreta handiz hegaztiak begiratzea eta foie-grasaren kalitatea kontrolatzea eskatu dizkie.
Azken urteetan errepikatzen den gaitza dute hegazti gripearena laborariek. Frantziako Estatuak bideratu aterabideak –hegazti guzien hilketa prebentiboak eta kabalak barnean atxikitzea– gogorki gaitzesten ditu ELB sindikatuak. Egoeraren larritasunaz ohartarazteko eta... [+]
Animalien osasunaz arduratzen den DDPP departamendu mailako zerbitzuak Pauen dituen bulegoak okupatu dituzte ekainaren 8an, ELBk eta Biarnoko Modef eta Confederation Paysanne sindikatuek ere. Poliziak kanporatu ditu.
ELBk berriz ere bere arrangurak agertarazi ditu hegazti gripeari begira. Euskal Herriko Laborarien Batasunak jakitera eman duenez, iragan hiru asteetan 70 kutsadura kasu aitortu dira Aturri arroko etxaldeetan, horietatik 50 Gersen, hemezortzi Landetan eta bi... [+]
Ehundik gora lagun elkartu dira Ilharren (Nafarroa Beherea) Bidarteberria etxaldearen aitzinean, zerbitzu sanitarioko ordezkariei bidea mozteko. Hegazti gripearen testuinguruan, 200 ahateren hiltzea oztopatzea lortu dute.
Kanpoan hazten diren hegaztiak hiltzea da Frantziako Gobernuak darabilen estrategia, hegazti gripeari aurre egiteko. Euskal Herriko Laborarien Batasunak (ELB) ohartarazi du estrategia hori antzua dela eta etxalde txikiek ez dituztela kudeaketa txarraren ondorioak pairatu behar... [+]
Nafarroa Beherean, Akamarreko etxalde batean H58N birusa edo hegazti gripea atzeman dute bertako ahateetan. Etxaldeko ahate guztiak hil dituzte eta gripea zabaldu daitekeen beldur, Akamarretik 10 kilometroko eremuan neurriak hartu ditu Pirinio Atlantikoetako Departamenduko... [+]
Prefetarekin negoziaketak gogorrak izan direla aitortu digu Panpi Sainte Marie ELB sindikatuko bozeramaileak. Baina protokoloa onartu eta izenpetu dute, Kriaxera ahatearen berezitasuna kontutan hartu dute, baita Rouen arrazarena ere. Bidaxuneko Lataillade familiaren etxaldea,... [+]
Ahate karrankaren oihartzuna beste behin gure Euskal Herrian. Heriotzak ala ihardokipenak irabaziko ote du? Azkeneko hamarkadetan izan da heriotz mehatxu frango gure etxaldetako kabalentzat, gaitz kutsakorretarik jalgitzeko bide garbiena omen baitzen. Eta izan dira eztabaida eta... [+]
Ehunka lagunek erantzun zioten larunbatean ELB sindikatuaren deiari. Hegazti gripearen aurrean, konfrontazioa aurreikusi dute sano dauden hegaztiak hiltzera derrigortu nahi badituzte.
Bidaxuneko bi etxaldetan eta Amorotzeko batean agertu da H5N8 birusa, baita Zuberoarekin mugan den Lixoze herriko bi etxaldetan. Nahiz eta prefekturak oraindik baieztatu ez, baliteke Bardozen ere zabaldu izana birusa. Frantziako administrazioaren erabakiei segi, birusa... [+]
Birusak pertsonak kutsatzen ez dituen arren, hegaztien mugimenduak debekatu eta osasun neurriak indartu dituzte baserriaren inguruetan.
2017ko udaberrian hegaztien gripearen kontrako kanpainan Frantziako gobernuak milaka ahate hiltzeko agindua eman zuenean, Ipar Euskal Herriko lau baserrik ELB sindikatuaren laguntzarekin aurre egin zioten eta herritar askoren mobilizazioari esker kriaxera arrazako hegaztiok... [+]
Paueko auzitegiak hala erabaki du: ELB sindikatuak 5.000 euroko isuna eta 2.071 euroko kalte-ordaina Pertsonen Zaintzarako Departamenduko Zuzendaritzari. Uhartia etxaldeko ahate hazlea errugabe jo dute.
Astelehen goizean zuten hitzordua Paueko auzitegian ELBko lehendakari Panpi Sainte-Marieek eta Barkoxeko Ühartia etxaldeko nagusi Cathy Xabalgoitik, hegaztien gripearen aferan etxalde hartako ahatek hiltzera joandako funtzionarioei bidea itxi zietelako. Berrehun herritar... [+]
ELBko lehendakari Panpi Sainte-Marie Barkoxeko Ühartia etxaldeko nagusi Cathy Xabalgoiti Pauen epaituko dituzte azaroaren 5ean, hegaztien gripearen aferan etxalde hartako ahatek hiltzera joandako DDPP zerbitzuko funtzionarioei bidea itxi zietelako. Ondoren prefetaren... [+]