Hedabideetako langileek elkarretaratzeak egin dituzte, Gonzalezen askatasuna eskatzeko

  • Euskal Herriko komunikabide eta kazetari ugarik, tartean ARGIAk, Pablo Gonzalezen egoera salatu eta haren askatasuna eskatu dute.

ARGIAko langileek Pablo Gonzalezen askatasuna eskatu dute Lasarte-Oriako egoitzaren aurrean. (Argazkia: Mikel Olabide Zuza / ARGIA CC BY-SA)

2024ko otsailaren 28an - 09:35
Azken eguneraketa: 10:52
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Atxiloketatik bi urtera, asteazken honetan hainbat hedabidetako langileek bilkurak egin dituzte beren hedabideen atarietan, besteak beste ARGIAkoek, Lasarteko egoitzaren atarian. Hedabide, kazetari, eta giza eskubideen aldeko erakunde ugariren oihua bat eta bera da: “Pablo askatu!”.

Aste honetako ARGIAn, Gonzalezen egoeraren inguruko erreportajea plazaratu du Xabier Letonak: Inongo frogarik erakutsi barik, bi urte espetxean Polonian.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kazetaritza
Eguneraketa berriak daude