Hedabideak eta gezurrak


2020ko azaroaren 02an - 09:42

Gizarteak komunikabideak, oro har komunikazio iturri gisa hautematen ditu. Gertakarien kontakizun objektibo baterako tresna, mundu osoko berriak barne hartzen dituena eta horrenbesteko irismena ere duena. Baina iruditegi horretatik urruti daude gaur eguneko komunikabide gehienak. Burgesiaren interesen eta finantziazioaren arabera egituratzen diren komunikabideek, errealitatearen irakurketa interesatu bat egiten dute. Gertakariak estaltzen dituzte, tartean erailketa burges anitz eta gerra inperialisten interes ezkutuak, eta estaltzen ez dituztenean erdizka erredaktatzen dituzte, benetako errotiko arrazoiak zein ondorio errealak azaldu gabe. Jopuntuan, guztion ahotan, jar dezakete gai bat, koiunturan eragiteko eta hura moldatzeko, modu interesatuan aktualitatea aldatzeko gaitasuna dute. Azkenaldiko adibide argiena okupazioaren auzia litzateke. Datu interesatuekin, faltsuekin eta hizkuntza manipulatuz mintzo dira. Kazetaritza eredu sentsazionalista bat erreproduzitzen da, proletariotzaren kapa batzuekiko gorrotoa sustatuz, gazteria kriminalizatuz, eta mesfidantza orokorra eraginez.

Komunikabideek, hortaz, jendartearen arrazoinamenduan eragin handia dute; izan ere, informazio igorle nagusiak izanik, ustez, elementu kopuru nahikoa eskaintzen dute errealitatea analizatzeko. Gaitasun hori dute komunikabideek: errealitatea aztertzeko gakoak ematen dituzteneko sinesmen orokortua hedatzea. Horretan dihardute momentu honetan ere, errotiko krisi kapitalista estaltzeko eta

"Gaitasun hori dute komunikabideek: errealitatea aztertzeko gakoak ematen dituzteneko sinesmen orokortua hedatzea. Horretan dihardute momentu honetan ere, errotiko krisi kapitalista estaltzeko eta desitxuratzeko antzerkigintzan"

desitxuratzeko antzerkigintzan. Covid-19 izurritea jasaten ari garen krisi kapitalistaren dimentsioa ez onartzeko aitzakia bihurtzen ari da. Krisia ekoizpen eredu kapitalista horren barne dinamikaren ezintasuna eta egoera horretan jarraitzeko lanaren gaineko esplotazioa berrezartzeko momentu bezala ulertu behar da. Testuinguru horretan ari da gauzatzen teknologiaren neurriz kanpoko hazkundea, automatizazioaren eta robotizazioaren eredupean. Baina auzia da ea gizartea antolatzeko eredu burgesarekin jarraitzeak zentzurik ba ote duen. Bidegurutze historiko eta erradikal baten aurrean baikaude: gizarte osoa kapitala akumulatzeko dinamikaren arabera antolatzen jarraitzea (ekoizpen gaitasunak, harreman sozialak, pentsamendu ereduak, hezkuntza, osasungintza eta abar, eta abar), puntako teknologia horren menpe jarriz, ala gizartea antolatzeko printzipio unibertsal baten aldeko prozesu iraultzailea gorpuztea, indar produktiboak gizateriaren beharren arabera antolatuko dituen gizarte eredua eraikiz.

Lehengo aukeraren baitan, krisi kapitalistak ezaugarritzen duen testuinguru honetan arlo laboralaren paradigma aldaketa gertatzen ari da. Enpleguari dagokionez, batetik langabezia tasen hazkundea dago. Gazteriaren langabezia tasa beldurgarria da; halabeharrez pobreziara kondenatzen da belaunaldi bat. Bestetik, teknologia indartsu sartu da ekoizpenean azken urteetan. Horrek lan modalitateak errotik aldatzea eragingo du, izan ere, esparru batzuetan lan indarraren beharra zeharo murriztuko da, lana bera egiteko moduak ere aldatuko dira eta lanaren banaketa berri bat ere ezarriko da makinen eta gizakion artean. Garapen teknologiko hori guztia, bai inteligentzia artifizialarena zein 4.0 industriarena, etekin handiagoa eskuratzera bideratuta dago. Produkzioaren kostua jaisten delako, ekoizpen kateak emankorragoak direlako, baina baita ere langileriarekiko kontrola eraginkorragoa delako. Baina auzia ez dago teknologiaren aurrerapenak proletariotzarentzat kaltegarriak izatean, teknologia horiek burgesiaren eskuetan langileria zapaltzeko tresna kualifikatu bat izatean baizik.

Horrek guztiak paradigma sozial eta kulturalean
 ere izango du eraginik; erregimen soziopolitiko berria eraikiz jardungo du. Elementu kultural berriak txertatuko dira, izaki isolatuak, elkartasun izpirik gabeak, lehiakorrak eta alienatuak sortuz. Alde batetik, teknologiaren hedapen horrek elementu kulturalen zabalkundea erraztuko du, lurralde gehiagotan eta modu eraginkorragoan txertatuz. Bestalde, ordea, emango den langabezia tasaren hazkundeak proletarizazioa dakar nahitaez. Proletarizazioa, ez soilik bizirauteko beharrizan minimoak (etxebizitza, garraioa, elikadura edo osasungintza) eskuragarri ez izatea bezala ulertuta. Batetik kalitatezko bizi formak geroz eta langile klasearen geruza gehiagorentzako eskuraezinak izango dira, baina bestetik askatasuna mugatuko da, aisialdiaren eredu alienatu bat bultzatu eta ekoiztuko da; oro har miseria morala izango da nagusi. Zer esanik ez, langile antolakuntzarako askatasun politikoak ukatuko dira, langile antolakuntzarako beharrezko zaizkigun minimoak deuseztatuko dira, urteetako borroken bidez lortutako emaitzak ukatuz.

Hori guztia azaldu beharko lukete komunikabideek, arazo errealez informatuta egoteko, datorrenari elementu kritikoz aurre egin ahal izateko, gizarte bezala ditugun erronkez jabetzeko; oro har, pentsatzeko baliabideak emateko. Izan ere, azaltzen saiatu naiz gezurrak baduela bere izana. Burgesiaren interesak hizketagai/eztabaidagai gisa eraikitzen eta antolatzen direla, instituzio ezberdinen bitartez, baita ere komunikabideen bidez. Gezurraren, narratibaren, manipulazioaren eta burgesiaren kontrolpeko komunikabideen aurrean, langileriaren kontrolpeko komunikabideek berebiziko garrantzia hartzen dute. Egia modu berdinean ulertu beharko genuke: antolatu behar den zerbait gisa. Proletariotzaren mesedetan egongo diren instituzioen bitartez (tartean komunikabideen bitartez) arrazionalizatu eta antolatu beharko genuke egia, eta egia horren baitan, gizarte komunista.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
EITBko Euskara Batzordearen adierazpena

Idatzi honen bidez, EITBko Euskara Batzordeak eta azpian sinatzen duten EITBko organoek euren kezka eta gaitzespena agertu nahi dituzte azken hilabeteetan EITBko zuzendaritza-postuetarako abian ipini diren hautatze-prozesuak direla eta, gutxietsi egin baita euskararen... [+]


Kaldereroak: ‘blackface’ bat donostiar erara?

Ni ez dut nahi nire alaba ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Nik ez dut nahi nire alabaren eskolako haur ijitoak ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Ijito izatea ez delako mozorro bat. Ijito izatea ez delako urtean behin egiten den festa bat, arropa exotikoekin eta aurpegia ikatzez... [+]


2025-02-05 | Iñaki Murua
Bide luzea pauso ttikitan!

Bidea pausoka egiten da, eta hasiak egina dirudiela ikasi nuen aspaldi xamar. Baina jendeak esaldi hori edukiz betetzen ere ikasi nahi du. Bakarrik ezer gutxi lor genezake, hasi orduko etsi, akaso. Sekulako jendetza biltzeak ere antolaketa zaildu eta ikusi beharrekoa gandutu... [+]


Gutxiengoa

Ez zuen egoki jokatu, neurriak hartu behar ziren, bestela, ez dugu ikasten. Itxuraz, ez zen ohartzen egindakoaren inpaktuaz, normal jarraitzen zuen, batzuetan, ingurukoek baino itxura zoriontsuagoz. Gainera, altuegi hitz egiten du, hori ez zaio inori gustatzen. Darabiltzan... [+]


Ez ei dakite zergatik

Hezkuntza Sailak ez ei du ulertzen publikoko langileak zergatik joan garen grebara. LAB sindikatuari galdetzea dauka. Sindikatu horrek akordioa sinatu zuen sailarekin, 2023ko apirilean. Urte bi geroago grebara deitu dute haiek ere, aurrekoetan ez bezala, Hezkuntza Sailak... [+]


2025-02-05 | Tere Maldonado
Irakasle-klaustroak edo mundua nola hobetu

Erretiratu berri den lankide-ohi baten omenez, Historiako irakaslea. Bejondeizula!

Hezkuntza-legeek azpimarratzen dute zein garrantzitsua den ikasleengan pentsamendu kritikoa sustatzea. Baina irakasle-klaustroak, garai batean ideien eztabaidarako eta proposamenak... [+]


Demokraziaren muga geopolitikoak

Mendebaldeko herrialdeetako demokrazia liberalak demokrazia minimalista baten itxura gero eta handiagoa du. Definizioaren muina litzateke hauteskunde bidezko gobernu aldaketak errespetatzen direla. Horren aldaera autoritarioari Levitsky eta Way politologoek autoritarismo... [+]


Teknologia
Kanpokoa mehatxu

Zutabe hau idazten nengoela, gaia aldatu behar izan dut, nire arreta osoa harrapatu dutelako Trumpen muga-zergek. Azalpen gutxi beharko duzue, leku guztietan da berria, Txinako produktuei %10eko zerga eta Kanadako eta Mexikoko produktuei %25eko muga-zergak jarri dizkie. Trumpek... [+]


2025-02-05 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Etxeko komuna

Euskadi irratian baineraren ordez dutxa jartzeko iragarkiak etxeko komunean obrak ya hastera animatzen duen kuña hori. Obra erraza, inbestitze txikia eta aldaketa handia iragartzen da. Komunetako sanitarioen joerak aldatu dira eta ahoz aho zabaldu da zeinen eroso eta... [+]


Lanaldia astean 37,5 ordu baino are gehiago laburtzearen erronka

Lan aste laburragoak ezartzeko politika orokorra ekarriko du 2025 urteak, enpresentzako kontratazio berrietarako kostu txikiak eta lan harremanetarako aldaketa norabide eraginkorra ekarriz.

Espainiako gobernu akordioa betetzeko helburuarekin, lanaldia astean 37,5 ordutara... [+]


Hezkuntza sailari

Greba ataritan jaso nuen zuen e-maila, posta pertsonalean. Hasieran, beste askok bezala, grebaren aurrean ze aukera ditugun jakinarazteko zela pentsatu nuen. Baina ez, grebaren aurkako mugimendu politiko eta komunikatiboa zen jasotako e-maila.

Aitortuko dizuet ahozabalik utzi... [+]


2025-01-29 | Aramaixo Bizirik
“Itsaraz” zentral eolikoaren kontrako ingurumen txostenaren balorazioa

Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]


Teknologia
Estetikoa

Asteburu honetan 'estetikoa' hitzaren inguruan pentsatzen aritu naiz, lagun batek esandako esaldi baten harira: “Lan hau estetikoa da”. Estetikoa hitzaren etimologia aztertu dut, badirudi jatorrian zentzumenen bidez hautematea zela bere esanahia, eta gerora... [+]


Nortasuna

Aurreko egunean, Bilbon, lagun batekin elkartu nintzen Bira tabernan. Tar-tarrean ari ginen oso gustura eta esan nion: “Noski, Giputxia zarenez, kar-kar-kar”. Eta berak nabarmendu zuen ez zela gipuzkoarra. Nik ongi ulertu gabe, jarraitu nuen esaten, “A! ez?... [+]


Eguneraketa berriak daude