Bertsozale elkarteak adierazi duenez, Hazparneko Bertso Eguna atzeratzea erabaki dute, Ipar Euskal Herrian egun dauden baldintzekin ezinezkotzat jo baitute emanaldia egitea.
Maiatzaren 22rako aurreikusita zegoen Hazparneko Bertso Eguna, baina atzeratzea erabaki du Bertsozale Elkarteak. Izan ere, egun Ipar Euskal Herrian dagoean egoerak ez du emanaldia egitea ahalbidetzen, eta datorren urtera atzeratzea erabaki da, data zehatzik gabe.
Hasieran, urteko lehen Bertso Eguna izan behar zuen Hazparnekoak baina arrazoi berberengatik atzeratu zen maiatzera eta azkenik, berriz ere atzeratzea erabaki da. Saiorako sarrera erosita zutenei dirua itzuliko zaiela adierazi dute.
Hala ere, Iruñean eta Getarian antolatutako Bertso Egunak egin ahal izan zituzten otsailean eta martxoan. Hazparnekoarekin batera, "pandemiak kulturan eta bertsolaritzan utzi duen arrastoa leuntzeko eta plaza indartzeko" apustuaren baitan kokatzen dira. Bide horretatik hainbat emanaldi antolatzen ari dira: Eskolarteko finalean parte hartu gabe geratu diren gazteentzako Eskolatik Plazara, proposamen berritzaileak plazaratzeko Bidaiak bertso saioak edota maiatzen 6an lehen saioa izango duen Gerturatu Eta Lau ekimen parte-hartzailea jarri dituzte martxan.
Gutxi ateratzen naiz azken urteetan. Askotan esan dut, badakit, baina badaezpada ere. Bertso saio batera joan naiz gaur. “Bejondeizula”. Bai, horregatik abisatu dut gutxi ateratzen naizela, pentsatzen dut zuek kultur ekitaldi askotara joaten zaretela, eta... [+]
19 urte ditu Maddik, Matematika Gradua ikasten ari da Leioan, EHUko Zientzia eta Teknologia fakultatean, musika ikasketak eginak ditu, eta gazteagatik ere, bertsolari iaioa da. Eta bertsolari ona baino hobea izateko zumitzak ditu, bateko eta besteko plazetan ikusi dugunez... [+]
Musika ondare tradizionala “berreskuratu, zaindu eta transmititzeagatik” irabazi du Eusko Ikaskuntzaren 2024ko saria Beltranek. Urte luzeetako “dibulgazio lan multidimensionala” aitortu nahi izan dio epaimahaiak.
Final-laurdenetako txartela lortu du Pagolak. Hurrengo saioak datorren asteburuan izango dira, Hondarribian eta Andoainen.