Liburuaren lehen aurkezpena irailaren 20an izango da, ostiralarekin, 18:30ean Azpeitiko Elikagunean. Bertan izango dira Miguel Arribas Kelo eta Marc Badal egileak, Markel Lizasoain itzultzailea, Maitane Gartziandia diseinatzailea eta Dani Blanco argazkilaria. Egileen azalpenak entzuteaz batera, liburuko argazkiak ikusi ahalko dira pantaila handian. Liburuaren lehen aurkezpena biribiltzeko, Azpeitiko Udalari eta Elikaguneari esker, bertaratutakoek aukera izango dute hitzaldiaren ostean zizka-mizkak dastatu bitartean liburuari buruzko iruzkinak eta galderak egiteko.
Haziak nola egin azaltzen duen jakintza praktikoa eta hazietan datzan ikuspegi politikoa. Biak uztartu dituzte Haziak liburuan Miguel Arribas Kelo-k eta Marc Badal-ek. Liburua barrutik ezagutzeko aukera egongo da ostiral honetan Azpeitian.
Irailaren 30 arte, ARGIAzaleek eskaintza berezia dute liburu eder hau eskuratzeko: ARGIAkoa eginez gero, liburua opari jasoko duzu. Webgune honetan duzu erraz egiteko aukera. Dagoeneko ARGIAko kidea bazara, irailaren 30a baino lehen 24 euroan erosi dezakezu liburua. Horretarako, idatzi azoka@argia.eus helbidera edo deitu 0034 943 37 15 45 zenbakira.
Euskal Herrian egindako hazi ekologikoak saltzen ditu Aleka proiektu kolektiboak, eta bertan duela zortzi urtetatik hazigintzan urte osoan lanean aritzen dena da Miguel Arribas Kelo, liburuaren egileetako bat. Liburuaren beste egileak, Marc Badalek, etxerako egiten ditu haziak bere baratzean, eta haziei buruzko dibulgazio lanean aritzen da. Bera da duela 11 urtetatik Cristina Enea fundazioko Haziera hazien artxiboko koordinatzailea.
Lagun zaharrak dira Arribas eta Badal, eta bitxia bezain polita da bien ibilbidea. Arribasek honela kontatu du berea: "Ni Madrilgoa naiz eta nahiz eta kalekumea izan, 22 urte ingururekin hasi nintzen baratzezain hango proiektu kolektibo batean, eta han hasi nintzen agroekologia munduan murgiltzen eta haziari begia jartzen. Duela 16 urte etorri nintzen Euskal Herrira, zuzenean Beizamako Leunda Berri baserrira. Hemen antzeko proiektu bat sortzen ari zen, Uztaro kooperatiba, proiektu autogestionatu eta kolektiboa. Esperientzia hori sortu genuen eta hainbeste urte eta gero kolektibo hori desagertu egin zen eta orduan ausartu nintzen Aleka proiektua sortuta nire betiko kezka edo harrikada martxan jartzera: hazia modu kolektibo eta profesionalean ekoiztea".
Badalek ere bidea egina du hazien munduan: "Ni Bartzelonakoa naiz. 1990eko hamarkadan Bartzelonan okupazio mugimendu azkarra zegoen eta horietatik batzuk masiak [Herrialde Katalanetako etxaldeak] okupatzen hasi ginen, baratzeak egiten eta autogestioa beste era batera ulertzen, ez soilik festetan garagardoa saltzen ez dakit zein kausarendako sosa lortzeko. Laster egin genuen harremana Pirinioetako beste herri okupatuekin: Itoitz borrokan zegoen eta nolabaiteko sare informala sortu zen Katalunia, Aragoi eta Nafarroan herri okupatuetan ginenon artean. Garai horretan hasi ginen mugimendu agroekologikoaz mintzatzen. Ni Alta Garrotxan (Kataluniako Aurre-Pirinioetako eskualdea) dexente ibiltzen nintzen eta 1997an hantxe sortu zen Ecollavors hazi sarea, oso txikia, autogestionatua, lau lagun-ezagunen arteko ekimen informala izan zena, eta ordutik ibili naiz horrelako sareetan. Duela 14 urte Euskal Herrira jin nintzen, eta duela 12 urtetik bizi naiz Luzaideko etxalde batean. Haziera proiektuan aritzeaz gain, Nafarroako Hazi Sarean parte hartzen dut".
Hankak Euskal Herrian kokatuta idatzi dute liburua, Arribasek azaldu duenez: "Euskal Herriak baldintza bereziak ditu eta beharrezkoa da baratzeko liburu batek ezaugarri horiek kontuan hartzea". Euskaraz mintzo dira baina liburua euskaraz idazteko motz sentitzen ziren eta gazteleraz idatzi duten testua Markel Lizasoainek itzuli du. Arribasek oso ongi baloratu du itzulpena: "Laborantza munduko kontzeptuak ongi jaso dituela iruditzen zait eta uste dut lortu duela esaldiei eman nahi nien tonua mantentzea. Nik euskara asko ikasi dut liburu hau irakurriz!".
Badalek azpimarratu du laborari batek (Arribasek, alegia) idatzia dela liburuaren zati handiena: "Politika, historia, ekonomia, agronomia, genetika, botanika... Hori dena dago lotuta liburuan eta hori dena atera da laborari profesional, gazte, ekologiko batetik, gauez idazten zuena, behin bere baratzeko eguneko jardunaldia bukatutakoan. Gauez hemen, Beizamako Leunda Berri baserrian idatzitako liburu bat da. Hori balio handikoa da".
Sendabelarrak non bildu galdetuz idazten didate eta bide bazterrei erreparatzeko esan ohi diet. Erromantizismoak kalte egin digu bizitzako esparru askotan eta hemen ere bai, sendabelarrak ez baitaude mendi tontorretik gertu dauden bide zidorretan (bakarrik), ezta kostatik bertan... [+]
Apirilak asaba zaharrengana garamatza. Apirila urte osoaren gakoa izango da. Lurrak antolatzea, ongarriketa osatzea, haziak plantatzea, pardak, makilak, sareak, lokarriak atontzea… Hamaikatxo lan bada, sasoi berrirako urratsik handiena, gero uda eta udazkena azkurriz eta... [+]
2021 inguruan hasi zen Itziar Presa Blasco gernikarra konbutxaren munduan murgiltzen. “Magisteritza ikasi nuen nik, eta hezkuntzan aritu nintzen urteetan lanean, baina semeak jaio zirenean etxean geratzeko aukera izan nuen, eta ordu arteko guztia, nolabait, apurtu egin... [+]
Gaur aurkezten dugun intsektuaren izen zientifikoak, besteak beste, bi gauza azaltzen dizkigu: alde batetik, gorria dela (ez erabat) eta ez duela hegorik. Okerrak ez dira biak ala biak, baina gorria ez da bere kolorazio bakarra, eta hegoak ere izan baditu, baina beraien tamaina... [+]
Nekazariarentzat baratzea eragozpena besterik ez da. Egungo makina bat nekazari “aurreratuk” horrela pentsatzen du. Bere lanean ez dute baratzerik behar, ezta oilategirik, ezta sagarrondorik, ezta erlauntzarik ere.
Gasteizko Basaldea etxaldean dago kokatuta Soilik nekazaritza birsortzaileko proiektua, Abetxuko auzoan, eta Jaime Garcia, Joseba Vigalondo eta Javier Chaves dira bultzatzaileak. “Lehen sektorean, eredu agroekologikoan inkorporazio berriak bultzatzea da gure helburua,... [+]
Sugea entzun eta leku lehor bat etorriko zaio burura askori, narrastiek beroa behar dutela ondo barneratua baitu gizakiak. Suge guztiak ez dira berdinak, ordea; denek ez dituzte baldintza berak gustuko, eta horri esker dago, besteak beste, dagoen dibertsitatea. Bakoitzak bere... [+]
Udaberrian orain dela egun gutxi sartu gara eta intxaurrondoa dut maisu. Lasai sentitzen dut, konfiantzaz, bere prozesuan, ziklo berria hasten. Plan eta ohitura berriak hartu ditut apirilean, sasoitu naiz, bizitzan proiektu berriei heltzeko konfiantzaz, indarrez, sormen eta... [+]
Ohe beroan edo hotzean egiten da hobeto lo? Nik zalantzarik ez daukat: hotzean. Landare jaioberriek bero punttu bat nahiago dute, ordea. Udaberriko ekinozio garai hau aproposa da udako eta udazkeneko mokadu goxoak emango dizkiguten landareen haziak ereiteko.
Duela lau urte abiatu zuten Azpeitian Enkarguk proiektua, Udalaren, Urkome Landa Garapen Elkartearen eta Azpeitiako eta Gipuzkoako merkatari txikien elkarteen artean. “Orain proiektua bigarren fasera eraman dugu, eta Azkoitian sortu dugu antzeko egitasmoa, bere izenarekin:... [+]
Itsasoan badira landareen itxura izan arren animalia harrapari diren izaki eder batzuk: anemonak. Kantauri itsasoan hainbat anemona espezie ditugun arren, bada bat, guztien artean bereziki erraz atzemateko aukera eskaintzen diguna: itsas-tomatea.
Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]
Sare sozialen kontra hitz egitea ondo dago, beno, nire inguruan ondo ikusia bezala dago sare sozialek dakartzaten kalteez eta txarkeriez aritzea; progre gelditzen da bat horrela jardunda, baina gaur alde hitz egin nahi dut. Ez ni optimista digitala nauzuelako, baizik eta sare... [+]
Bada Borda bat ilargian. Bai, bai, Borda izeneko krater bat badu ilargiak; talka krater edo astroblema bat da, ilargiaren ageriko aldean dago eta bere koordenadak 25º12’S 46º31’E dira; inguruan 11 krater satelite ditu. Akizen jaiotako Jean Charles Borda de... [+]
Donostiako Amara auzoko Izko ileapaindegi ekologikoak 40 urte bete berri ditu. Familia-enpresa txikia da, eta hasieratik izan zuten sortzaileek ile-apainketan erabiltzen ziren produktuekiko kezka. “Erabiltzaileen azalarentzat oso bortzitzak dira produktu gehienak, baina... [+]