Apirilaren 21eko gauak emaitza nahiko argiak utzi zituen hauteskundeetako alderdi irabazle eta galtzaileen inguruan. Ortuzarrek ongi adierazi bezala, boto emaileek beste aukera bat eman diote EAJri eta alderdi bozkatuena izan da EAEn; Araban eta Gipuzkoan garaipena EHBilduk lortu badu ere, historikotzat jo ahal diren emaitzak lortuz. PSE-EEk eta PPk ere igoera izan dute, baina ez zuten zaila 2020ko emaitzak nahiko kaxkarrak izan bait ziren bi alderdientzat. Vox-ek ere lortu du berea Eusko Legebiltzarrean eserleku bat eskuratuz. Hortaz, ia guztiak irabazle Ezker Konfederalaren espazioa salbu, izan ere, Elkarrekin Podemos Legebiltzarretik desagertuko da eta Sumar-ek ozta-ozta lortu du eserlekua Araban, EPKko Jon Hernandez izango delarik koalizioaren ordezkaria. Oso laburrean, hauxe litzateke hauteskunde gaueko irabazle eta galtzaileen lehen argazkia.
EAJ “irabazletzat” hartu ahal da lau puntu eta lau eserleku galduta, eta aldiz, ia bost puntu igo eta sei eserleku irabazi dituen EHBildu “galtzaile” izan daiteke gobernagarritasun parametroetan behinik behin
Irabaztea edota galtzea ordea, lehen argazki horretatik haratago doa. Hauteskunde gauean alderdiek erakutsitako indar korrelazioak ez du zertan izan, eta ez du izango, islarik eratuko den gobernu berrian. Gauzak honela, EAJ “irabazletzat” hartu ahal da lau puntu eta lau eserleku galduta, eta aldiz, ia bost puntu igo eta sei eserleku irabazi dituen EHBildu “galtzaile” izan daiteke gobernagarritasun parametroetan behinik behin. Zentzu honetan, gobernua osatzen duten, eta osatuko duten bi alderdiak garaile atera dira. EAJk bere helburua lortu du, lehen indarra izatea botoetan eta PSErekin batera gehiengo absolutua izatea. PSE-EE alderdia ere garaile atera da, bi eserleku irabazteak posizio onean utzi duelako gobernuko kargu ezberdinen negoziazio prozesurako, eta tira, EAJk ez bezala, ez duelako zigorrik jaso boto emaileen aldetik.
Hauteskunde emaitzek beraz, EAEko hauteskunde mapa berri bat erakutsi digute, eta lehen aldiz, abagune berri bat ireki da, EHBilduk indar abertzaleen baitan EAJk zuen nagusitasuna auzitan ipintzea lortu baitu. Eratuko den gobernuak ordea, ez du jasoko legebiltzarrean eman den aldaketa. Gehiengo “abertzale” eta gehiengo “ezkertiarra” izango duen legebiltzarra hizpide izan da hauteskunde emaitzen analisi eta balorazio ezberdinetan. Zer den abertzale izatea eta zer den ezkertiarra izateak luzerako emango liguke, baina marko hau ontzat emanik ere, aurreko legebiltzarrean ere gehiengo abertzale bat egon bazegoen. Batuketek eman ahal dute, baina abertzaletasunaren baitan, une honetan bederen, ez dago proiektu politiko amankomunik. Ezkerrak, elkarguneak izan baditu, konplexuak eta ezin ikusiak ere, eta esparru politiko honetako bi alderdi nagusiek EAJren zentralitate politikoa berresten dute. Ez batak ez besteak ez du bere burua erakutsi alternatiba gisa hauteskunde kanpainan zehar. Ezker Konfederalak soilik plazaratu du EAJrik gabeko gobernu baten hautua, baina emaitzak ikusirik, oso arrakasta eskasarekin. EAJk denboraldi bat “basamortuan” igarotzearen ideiak ez du babes handiegirik gure alderdi politikoetan, ez eta hautesleriaren artean. Hau da dagoena, eta asko esaten du gure kultura politikoaz, eta “gure” kasu honetan EAE da, Nafarroan bestelakoa delako kontua, eta bestelakoa ere indar korrelazioa eta errealitate politikoa.
Ortuzarrek EH Bilduren igoera Ezker Konfederalen ahulezian eta boto transferentzian kokatu bezain pronto, Otegik EAJtik jaso dituzten botoak gogorarazi zizkion
Irabazi eta galdu. Alderdiez eta gobernagarritasunaz aritu natzaizue. Baina ze proiektuk irabazi du? EAJ betidanik ongi kokatu izan da erdigune politikoan eta EHBilduren hauteskunde kanpainako estrategiak hortik ere edan du. Catch all party edo alderdi orohartzaile gisa kokatzeko aukera izan du, eta maila batean lortu ere. Ikusi besterik ez dago boto transferentzien haritik Ortuzarrek eta Otegik izandako ika-mika. Ortuzarrek EHBilduren igoera Ezker Konfederalen ahulezian eta boto transferentzian kokatu bezain pronto, Otegik EAJtik jaso dituzten botoak gogorarazi zizkion. Nola baloratu behar da hau? EHBilduk erdigunean kokatzeko izan duen gaitasuna eztabaidaezina dela esango nuke eta egun zentralitate politiko horretan hobekien kokatzen asmatzen duenak lortuko du ziurrenik hauteskunde garaipena. Politikoa ere? Hautesleriaren nahietara egokitzeak ere badu bere arriskua…irabazi eta galdu berriro ere.
Aldaketak eman dira EAEko hauteskunde ondorengo mapan, alderdien indargune eta ahuleziak ikusi dira ere, baina beste kontu(txo) batzuei iskin egin diete alderdiek. Inork gutxi erreparatu dio “demokraziaren festan” parte hartzen ez dutenei, eta are gutxiago atsekabe politiko horren oinarriei. EAEko herritarren heren batek baino gehiagok ez du botoa ematen. Datu hau bera aztertzekoa da, baina esanguratsuena da abstentzio hau gizartean ez dela era homogeneo batean banatzen. Hiriburuei erreparatuz, bataz besteko errenta baxuena duten sekzioak dira abstentzio tasa altuenak dutenak. Ziurrenik hauexek lirateke eskuhartze politiko-publikoa gehien “beharko” luketenak eta hara nondik, hauteskunde prozesuetan gutxien parte hartzen dutenak dira. Politikaren, politikarien eta euren bizitzaren arteko arrakala oso handia da eta alderdi batek ala besteak irabazteak euren bizitza hobetuko duenaren gaineko espektatibak oso baxuak dira. Partehartze politikoa kutsatu egiten da eta abstentziorako joera ere. Ez dirudi halere, alderdi politikoak oso arduratuak direnik, galdutzat eman dituztelako, edo finean ez direlako bere hautesleria potentzialaren parte.
Hain gizarte zaharkitua izanik, euskal gizartearen erronka beharko luke berau nola bideratu, baina hauteskunde kanpainako protagonista izan diren gizon eta aholkulariek beste auzi batzuk lehenetsi dituzte
Zalantzatien datuak ere badu mamia. Datuei erreparatzen badiogu, emakumezko gehiago daude gizonak baino, eta 44-65 urte bitarte dituztenen artean ere joera hau nabarmenagoa da. Hor dago “Sandwich belaunaldia”, bilobak zaintzen dituzten aiton-amonak eta orain guraso eta osaba-izenak ere zaindu behar dituztenak. Eta jakin badakigu zaintzak emakume aurpegia duela, eta maitasunaren xantaian harrapatuak diren emakume asko ere umezurtz geratu dira. Res publikoa oraindik ere gizonen esparrua da, eta agerian geratu da hauteskunde kanpainan. Ez da muzin egin dioten gai bakarra, baina argi geratu da zaintza emakumezkoen auzia eta arazo dela. Denok dakigu zaintzaren ondo kalteak gizonek biziko balituzkete, agenda politiko eta elektoralean beste protagonismo bat izango lukeela. Hain gizarte zaharkitua izanik, euskal gizartearen erronka beharko luke berau nola bideratu, baina hauteskunde kanpainako protagonista izan diren gizon eta aholkulariek beste auzi batzuk lehenetsi dituzte. Eta niri behin eta berriro Onintza Iruretak Bizkaiko erresidentziako greben haritik idatzitako liburuaren izenburua datorkit burura: “Ez ziren langileak, emakumeak soilik”.
Umezurtz geratu dira baita eskola segregazioa jasaten dutenak. Hezkuntza da egun kohesio sozial eta ekitaterako bide nagusia, igogailu sozialaren ideia ahultzen doan arren. Hala eta guztiz ere, gai hau ere desagertu da hauteskunde eztabaidatik. Zerikusia izango ote dute eskola segregazioa jasaten dutenak egoera sozio-ekonomiko okerrenak dutenak izatea (tira, galdera erretorikoa da), eta hortaz, alderdien arrantza eremutik at izatea. Hezkuntza Legeak izan duen ibilbideak agerian utzi ditu alderdien lehentasunak. Auzolotsa, harridurarik ez. “Hego Euskal Herriko eliteak. Boterearen azterketa” liburuaren ondorio bat da Euskal Herrian etorkizun oparoa nahi dutenek unibertsitate pribatura joan behar dutela. Elitea, beti elite.
Asko esaten du honek guztiak gutaz, gustatuko litzaigukeena baino gehiago ziurrenik. Aldaketa giroko hauteskunde ingurumarian ere, galtzaileak betikoak.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Hezkuntza publikoko irakasleok hamabost urtetan berriztu gabeko lan-hitzarmena eguneratzeko eta hobetzeko beharra eta eskubidea dugu. Horretarako, benetako negoziazio batean murgilduta egon beharko genuke, baina errealitatea negargarria da. Negoziazio batean, alde oro ados... [+]
Ekonomialariei asko gustatzen zaizkie merkatuen jokabideak adierazten dituzten grafikoak, kurbak alegia. Deigarria egin zait zentzu horretan Pluralistic webguneko “The future of Amazon coders is the present of Amazon warehouse workers” artikuluan (Amazonen... [+]
Ikaslez lepo zegoen Leioako Hezkuntza Fakultatea pasa den asteazkenean, Samantha Hudson zetorrelako. 1999an jaiotako Mallorcako artista, abeslari eta influencer transgeneroa da. Kantatzen Duen Herria topaketetako izarrak ilara amaigabea zuen selfie eta autografoak emateko, eta... [+]
Bekatu bat aitortu behar dut hemen. Duela lau urte, ohitura berri bat sarrarazi nuen nire bizian: igande gauetan, kaka kanoi baten antzera "informazio" jarraikia hedatzen duen CNews telebista kate ultraeskuindarra begiratzen hasi nintzen. Hasieran ordu erdi bat astero... [+]
Kointzidentzia harrigarriak daude bizitzan. Izan ere, zenbat ikusle elkartu litezke Arriaga antzokian? Zenbat komun ote daude solairu bakoitzean? Zein probabilitate dago Gipuzkoako emakume bik sartu-irtenean leku eta istant berean kointziditzeko, 35 urtean elkar ikusi barik egon... [+]
Transfeminismoak argia eta konplexutasuna ekarri ditu gorputz, genero eta desirei buruzko eztabaidetara. Hala ere, itzalak ere sortu ditu. Ustezko koherentzia politiko erradikal baten izenean –askotan hegemonia oso zehatz bati lotua–, diskurtso transfeminista batzuek... [+]
Garai kuriosoak bizi ditugu eta bizi gaituzte, zinez. Hezkuntza krisian dela dioten garaiak dira eta, gutxien-gutxienean, aliritzira, ba aizue, 2.361 urte ditu gaurgero boladatxoak.
Ez zen ba debalde joan Aristoteles bere maisu maite Platonen akademiatik lizeo bat muntatzeko... [+]
Ukrainako gerrar hasierako zergatiak ez dira azaldu zizkigutenak bakarrik, beste arrazoi batzuk ere badaudelako. Errusiak zioen Ukrainako errusiar hiztunen defentsarako urrats bat eman behar zuela; Ukrainako Gobernuak, aldiz, Errusiaren armadari aurre egin behar zitzaiola,... [+]
Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]
Duela aste batzuk, Diputazio kalean, Gasteizko erdigunean, bi gizonek etxerik gabeko pertsona bat bota zuten lo egiten zuen lokalaren kanpoaldeko eskailera-buru txikitik. Bota ez ezik, berehala metalezko baranda bat ere jarri zuten lonjaren aurrean. Lokala luzaroan hutsik egon... [+]
Berriki zabaldu da Gazako lurralderako Egiptok egindako hirigintza-antolaketa plana. Marrazki batean jaso dira etorkizuneko kale, eraikin eta iruditeria, oraindik metraila eta lehergailuen usaina darion errealitate baten gain. Hirigintza proposamena, beste bonba jaurtiketa bat... [+]
Bizitza erdigunean jartzeko abagunea ikusi genuen feministok zein ekologistok Covid-19 pandemia garaian. Ez ginen inozoak, bagenekien boteretsuak eta herritar asko gustura itzuliko zirela betiko normaltasunera. Bereziki, konfinamendu samurra pasa zutenak haien txaletetan edo... [+]
Segurtasun falta dagoen irudipena handitu dela azaldu du Eustaten azken txostenak. Gurean, Trapagaranen, Segurtasuna orain, delinkuenteen aurka manifestaziora deitu dute herritar batzuek.
Bi izan dira sentsazio hori zabaltzeko arrazoiak. Batetik, udalak Udaltzaingoaren... [+]
Badira etxebizitzak saltzeko atarietara harpidetuta daudenak, etxe bat erosi nahiko luketelako. Tarteka etxeak ikusteko hitzorduak ere egiten dituzte, eta seguru nago saltzaileak badakiela pertsona horiek ez dutela etxea erosiko, ez bisitan etxeari aurkitzen dizkioten baina... [+]