Josebe Blanco Alvarezek lehen pertsonan jaso du artaldearen urtebetea. Mendian, autoz kaletik orduerdira bizi den emakume artzain euskaldun-galegoaren eguneroko bizitzan nola eragiten dute gaurko munduan pil-pilean dauden gaiek? Klima larrialdia, berdez pintatutako kapitalismoa, basogintza, migrazioa, prekaritatea, begano mugimendua, elikadura sistema... Hausnarketaz betetako lekukotasun hauek eguneroko oso berezian islatu ditu: gehienetan prosaz, batzuetan poesiaz. Euskaraz, pasarte batzuetan galizieraz ere bai. Artzainaren hiztegia eta urte osoko lanen taula ere baditu.
“Guk, artzain bezala, bizi ditugun kezka, poz eta errealitateen lekukotasuna jaso dut liburuan”, azaldu du Josebe Blancok, ARGIAko elkarrizketan. Artzaintzaren imajinario estandarrean sartzen ez den artzaina dago Hausnarrean liburuaren orrialdeetan: emakumea, euskalduna, ekologista, barazkijalea... Bazterreko parajeetatik begiratzen die pil-pilean diren gaiei, arretaz.
Eguneroko berezi honen testuak ederrak diren bezala, begien gozagarri ere bada Hausnarrean: Eider Uribarrena Reyerok ilustratu du hilabete bakoitza, Dani Blancok argazkitan jaso ditu artzaina eta ardien arteko harremana eta Maitane Gartziandiak diseinatu du kolore finetako liburua.
22 euroan salgai dago dagoeneko ARGIAren azokan (nahiago duenak telefonoz ere eskatu dezake, 943 37 15 45 zenbakira deituta). Azaroaren 10 aldera iritsiko da etxeetara, inprentatik atera orduko. Gainerako dendetan azaroaren erdialdetik aurrera egongo da salgai.
Urriaren 22a baino lehen eskatuz gero, ARGIAko kideek merkeago erosi ahal izango dute.
Gaurtik hasi eta urriaren 22ra arte Hausnarrean liburua merkeago erosi ahal izango dute ARGIAko kideek, 20 euroan. Epe horretan kide egiten direnek, berriz, doan jasoko dute liburua.
ARGIAko kide bazara eta liburua erosi nahi baduzu, idatzi email honetara, beti ere urriaren 22a baino lehen: azoka@argia.eus edo deitu (0034) 943 37 15 45 zenbakira.
Hausnarrean liburuak urriaren 15eko argitalpen data darama. Izan ere, urriaren 15a Emakume Baserritarren Eguna da. Emakumea, langilea, lurraren zaintzailea... Hori guztia eta gehiago da emakume baserritarra eta hauen egoeraren berri eman du Leire Artolak, Funtsezkoak bezain ahaztuak erreportaje zabalean.
ARGIAren helburua kazetaritzaren esparrutik eragitea da, eta ingurumena, elikadura burujabetza zein agroekologia mugimendua gertutik jarraitzen ditugu, alternatiben berri emateko. ARGIAren Bizi Baratzea webgunean aurkituko dituzu gai horiei buruzko edukiak. Astean behin edukien bilduma jaso nahi duenak, doan harpidetu daiteke Bizi Baratzea buletinera. Eta Bizi Baratzearen Telegram taldera batuz gero, egunean behin jasoko dugu Jakoba Errekondok garai horretan egiteko proposatutako lan bat.
Ingurumenarekin errespetuz bizitzen laguntzen duten edukiak eta kazetaritza lanak zabaltzen ditu ARGIAk, baina horretarako, zenbat eta gehiago izan, orduan eta sendoago ariko gara lanean. Zuk ere proiektu hau indartu nahi baduzu, egin zaitez kide.
No other land dokumentalaren zuzendari Hamdan Ballal kolono sionistek jipoitu zuten astelehenean bere herrian, beste hainbat palestinarrekin batera, eta Israelgo militarrek eraman zuten atxilo ondoren. Astarte goizean askatu dute.
Bizitza eztia
Verde Prato
Plan B Records, 2024
--------------------------------------------------------------
Ousmane Sembène zinemagile senegaldar ospetsuari galdetu zioten ea bere pelikulak Europan ulertzen ote ziren. Erantzuna, epikoa: “Izan gaitezen... [+]
Ihes plana
Agustín Ferrer Casas
Itzulpena: Miel A. Elustondo
Harriet, 2024
---------------------------------------------------------
1936ko azaroaren 16an Kondor legioko hegazkinek Madrilgo zenbait museori egin zieten eraso. Eta horixe bera da liburu honetara... [+]
Inoren Ero Ni + Lisabö
Noiz: martxoaren 14an.
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.
----------------------------------------------------
Izotz-arriskuaren seinalea autoko pantailatxoan. Urkiola, bere mendilerro eta baso. Kontzertuetara bideko ohiko errituala: Inoren... [+]
Iruñeko Zaldiko Maldiko Elkartean eta Baigorriko Bixentainean aurkeztu da aurtengo Nafarroaren Eguna, egun berean. Ohi bezala, apirileko azken igandearekin bat egingo da festa Baigorrin, eta horrez gain, apirilean hainbat ekitaldi egingo dira eskualdean.
Maiatzaren 8an hasiko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako sailkapen fasea. Zortzi saio bikoitz jokatuko dira maiatzeko eguenetan. Sarrerak eskuragai daude bertsosarrerak.eus atarian.
Aranzadi Zientzia Elkarteko Etnografia Sailaren zuzendari berria da Maite Errarte Zurutuza (Beasain, 1995), urrian Fermin Leizaolaren lekukoa hartu ondoren. Kultura materiala aztertzen jarraitzeko beharra azpimarratu du, gizartearen memoria eta bizimodu aldaketak erregistratzeko... [+]
Joan den urte hondarrean atera da L'affaire Ange Soleil, le dépeceur d'Aubervilliers (Ange Soleil afera, Aubervilliers-ko puskatzailea) eleberria, Christelle Lozère-k idatzia. Lozère da artearen historiako irakasle bakarra Antilletako... [+]
2020. urteko udaberrian lorategigintzak eta ortugintzak hartutako balioa gogoan, aisialdi aktibitate eta ingurune naturalarekin lotura gisa. Terraza eta etxeko loreontzietan hasitako ekintzak hiriko ortuen nekazaritzan jarraitu du, behin itxialdia bareturik. Historian zehar... [+]
Eskultura grekoerromatarrek bere garaian zuten itxurak ez du zerikusirik gaurkoarekin. Erabilitako materiala ez zuten bistan uzten. Orain badakigu kolore biziz margotzen zituztela eta jantziak eta apaingarriak ere eransten zizkietela. Bada, Cecilie Brøns Harvard... [+]
Azaroan estreinatu zuen bere lehenengo lana Nagore Tamayo dantzariak (Tolosa, 2000): Nondik abiatu inora izena du, eta Natalia Belén dantzariarekin batera gorpuztu du. Bere herrian egin dugu hitzordua, Zumardi Handian.
Martxoaren 17an hasi eta hila bukatu bitartean, Literatura Plazara jaialdia egingo da Oiartzunen. Hirugarren urtez antolatu du egitasmoa 1545 argitaletxeak, bigarrenez bi asteko formatuan. "Literaturak plaza hartzea nahi dugu, partekatzen dugun zaletasuna ageri-agerian... [+]