Enrique Echeburúa EHUko Psikologia Klinikoko katedradunak eta Cristina Guerricaechevarria psikologoak, sexu abusuak pairatu dituzten haurrekin eta familiarekin izandako prozesu terapeutikoak aztertu dituzte Abuso sexual en la infancia. Nuevas perspectivas clínicas y forenses (Sexu abusuak haurtzaroan. Ikuspegi kliniko eta forentse berriak) liburuan. Horrez gain, liburuak atal bat eskaintzen dio adingabeen abusatzaileekin egindako esku-hartze terapeutikoari, eta benetako kasu klinikoen adibideak ematen ditu, biktimen eta sexu erasotzaileen tratamenduari buruzkoak.
"Haurrez abusatzea da gure gizarteko gai polemikoenetako bat", dio EHUren prentsa oharrak. "Indarkeria horren ondorioek, tratamendu psikologiko egokia jasotzen ez badute, bizitza osorako kalteak eragin diezazkiokete biktimari". Gaur egun, irtenbide berriak eskatzen dituzten fenomeno berriak gertatzen dira, Echeburuak azaltzen duenez: "Adibidez, taldean egindako sexu erasoek edo teknologia berriak sartzeak adingabeenganako sexu abusu modu berriak ekarri dituzte gailu digitalen bitartez, hala nola sexting-a edo online grooming-a. Bestalde, arlo judizialean aldaketa garrantzitsuak izan dira sexu abusuaren biktima izan diren eta horren inguruko salaketa jarri duten adingabeen bigarren mailako biktimizazioa saihesteko. Abusua pairatu duten adingabeen tratamendu judizialean, aurrez eratutako proba eta, oro har, jardunbide egokiak nabarmen garatu dira azken bi hamarkada hauetan. Era berean, sexurako adostasun adina aldatu egin da, lehen 13 urte behar ziren, orain, ordea, 16; delituen preskripzio epea ere aldatu da”.
Bere iritziz, interes psikologiko handiko beste fenomeno bat haurtzaroan pairatutako sexu abusuen berri berandu ematea da, “adingabeak zirenean beren irakasle, begirale edo apaizen abusuak pairatu zituzten helduen kasuan, adibidez. Fenomeno horrek, ikuspegi psikologikotik, azalpen egokia eskatzen du, eta ikuspegi judizialetik, aldiz, delituaren preskripzioa berriz aztertzea edo biktimak konpentsatzeko beste aukera batzuk bilatzea bitartekaritza prozesuetan eta justizia leheneratzailean oinarrituta”. Dioenez, sexu abusuak pairatu dituzten adingabe gehienei kalte egin die esperientziak. "Eta, garrantzitsuena dena, sortutako ondoezak jarraitu egiten du helduaroan, baldin eta tratamendu psikologiko egokia jasotzen ez badute. Kasu horietan, hoberena da biktimarekin eta familiarekin aldi berean jardutea modu terapeutikoan. Horrela, haurrekin izandako esku hartzea, oro har, erasotzailea zintzotzeko eta familiak adingabeari laguntzeko duen gaitasuna sustatzeko ahaleginekin batera erabiltzen da”.
Egileen hitzetan, helburua da adieraztea ez dagoela biktimaren profil bakar bat, banakoen arteko desberdintasunak presente daudela eta ez dagoela erantzun aldaezin bat egoera traumatiko baten aurrean: "Egoera traumatiko baten aurrean adingabearen erresilientzia erraztuko duten gakoak lortzea da helburua. Halaber, garrantzitsua da aipatzea herrialde batzuetan sexu abusatzaileekin prebentzio programa goiztiarrak gauzatzeko egin diren ahaleginak, bai adingabeen biktimizazioa saihesteko, bai abusu jokabideetan oraindik inplikatuta ez dauden gizonezko nerabeen artean pedofilia motako fantasia desbideratuak antzemateko”.
Elizak 23 kasu ditu onarturik Nafarroa Garaian. Haiek "ekonomikoki, psikologikoki eta espiritualki laguntzeko" konpromisoa adierazi du Iruñeko artzapezpikuak.
15 urteko emakume bati egin dio eraso Izarra klubean jarduten zuen pilota entrenatzaile batek.
Lestelle-Betharramgo (Biarno) ikastetxe katolikoko indarkeria eta bortxaketa kasuen salaketek beste ikastetxe katoliko batzuen gainean jarri du fokua. Ipar Euskal Herriari dagokionez, Uztaritzeko San Frantses Xabier kolegioan pairaturiko indarkeria kasuak azaleratu dira... [+]
Neska adingabeari sexu abusuak era jarraituan egin zizkiola frogatutzat jo du Bizkaiko Lurralde Auzitegiak.
1989tik 2014ra, Frantzia mendebaldeko hainbat ospitaletan egindako erasoengatik epaituko dute. 74 urte ditu Joel Le Scouarnec zirujau ohiak, eta espetxean dago beste lau sexu eraso kasurengatik.
Lau mila karaktere ditut kontatu behar dudana kontatzeko. Esan behar ditut gauzak argi, zehatz, soil, eta ahalko banu polit, elegante, egoki. Baga, biga, higa. Milimetrikoki neurtu beharra dut, erregelaz markatu agitazioa non amaitzen den eta propaganda non hasi. Literarioki,... [+]
Lau urteko kartzela zigorra, zazpi urteko inhabilitazioa eta hiru urtez 12 urteko biktimarengandik urruntzeko agindua eman du Gipuzkoako Probintzia Auzitegiak. Neskari 6.000 euro ere ordaindu beharko dizkio erasotzaileak kalte-ordainetan.
Gertatutakoak ez direla kasualitatea azpimarratu dute. Unibertsitateko eremuetan indarkeria matxista gertatzen dela azaldu dute, eta arazoa sistematikoa dela. Protokolo bat eskatu dute erasotuak babesteko. Erasotzaileak inpunitate osoarekin jokatu duela salatu dute.
EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".
Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]
Getxoko Epaitegiak Europa ikastetxeko 4 urteko haurren kasua artxibatu izanaren berri izan dugu aste honetan. Horrek zera galdetzera garamatza: instantzia judizialak, polizialak… prest al daude haurren eskaerei erantzuteko? Benetan babesten al dira gure adingabeak... [+]
Gasteizko Campuseko Filologia Hispanikoko irakasle baten aurkako salaketen berri izan bezain azkar, asanblada irekia egin zuen GUET Gasteizko Unibertsitateko Emakume Taldeak. Aste bakarrean “hamarnaka” salaketa eta testigantza berri jaso dituzte. Irakaslearen... [+]
Sexu-erasotzaile gehienak biktimaren inguru sozialekoak direla eta “kaleko bortxatzaile mamuaren ideiatik” aldendu beharra dagoela nabarmendu du Nafarroako Emakume Gazteen kontrako Sexu Indarkeriari buruzko I. Azterketak. Ikerketak gazteengan jarri du arreta,... [+]
Bi erizainetatik batek lanean eraso sexistak jasaten dituela azalerazi du Erizainen Ordenak joan den urte bukaeran egin ikerketak. 21.000 erizainek ihardetsi dute, sektore pribatu, publiko eta liberaletik. Hauetan 2.500 gizonak dira.
Gernikako saskibaloi taldeko entrenatzaile ohiaren aurkako epaiketa hasi da astearte honetan Bizkaiko Auzitegian. Fiskaltzak 14 urteko espetxe eskaera egin du, eta akusazio partikularrak hamazortzikoa, sexu abusuak leporatuta. Lópezen defentsak adierazi du entrenatzaile... [+]