Haurreskolak Partzuergoan greba egingo dute abenduaren 10ean eta 16an

  • LAB, ELA eta Steilas sindikatuek deitu dute greba: "Aurrekontu faltagatik Haurreskolak Partzuergoan indarrean dagoen Lan Hitzarmena eta sinatuta dauden akordio desberdinak ez dituela betetzen onartu du Zorione Etxezarraga Partzuergoaren gerenteak Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean" adierazi dute. Eta ikasturte honetan oraindik mahai negoziatzailea elkartu ez denez, "pazientzia agortu" zaiela. Haurreskolak Partzuergoaren erabateko doakotasuna eta sarbide unibertsala ere eskatzen dute.


2020ko azaroaren 24an - 07:57

Hauek dira sindikatuek grebaren bidez hauspotu nahi dituzten eskaerak:

Haurreskolak Partzuergoaren kudeatzaileari, lan-hitzarmen eta akordio desberdinak berehala betetzen hasteko konpromisoa har dezala: desplazamendu gehiago ez gauzatu, aparteko orduen erabilera bukatu, ordezkapenak bete eta abar. Sindikatuek salatu dute gainerako hezkuntza sektoreetan lan-hitzarmen berria negoziatzeko prozesuak hasi direla eta Partzuergoan, aldiz, ez.

Eusko Jaurlaritzari eta Hezkuntza Sailari beste eskaera hauek egin dizkiete: Haurreskolak Partzuergoa Hezkuntza Sailean sartzea; hurrengo urteko aurrekontua handitzea "Legebiltzarrak eskatutako doakotasunean urratsak emateko, lan-hitzarmen eta akordioak bete ahal izateko eta kalitatezko hezkuntza zerbitzua bermatu ahal izateko". Eta irakaskuntza publikoan Osakidetzak egiten duen NBEen horniketan Haurreskolak Partzuergoa sartzea.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Haurren zaintza
Jaioberriaren guraso ez direnek ere berau zaintzeko baimen ordaindua lortu dezakete Suedian

Seme-alaba jaioberria zaintzeko baimen ordainduaren zati bat aiton-amonei edota gertuko beste norbaiti eman diezaiekete gurasoek Suedian, uztail honetatik aurrera.


Irati Mogollon
“Aurreikuspen onenetan, gazteen kopurua bikoiztuko dute nagusiek eta kasurik okerrenean boskoiztu. Zaintzari buruz hausnartu behar dugu”

Irati Mogollon soziologoak (Lezo, 1991) hausnarketa saioa bideratu du asteazkenean Laudioko Lezeaga Aretoan. Zaintzaren antolakuntzari buruz hausnartu eta etorkizunera begira jartzea proposatu du, bai jendarte moduan zein banaka.


Eskolako guraso elkarteetan gizonezkoak hamarretik bi baino ez direla utzi dute agerian Katalunian

Gurean ere agerikoa den errealitatea islatzen dute Kataluniako datuek: guraso elkarteetan, eskolako bilera eta zereginetan, gurasoei zuzendutako tailerretan… emakumeak dira gehiengoa. “Haurrak heztearen funtzioa amek hartzen dute eta sentsazioa dute gainezka... [+]


“Anormala da haur-eskoletan eta Haur Hezkuntzan hain gizon gutxi aritzea”

Zergatik dago hain gizon irakasle gutxi 3-6 urteko umeekin, Haur Hezkuntzan? Zer esanik ez 0-2 urteko umeekin, haur-eskoletan. Genero rolez, zaintzaz, errezeloez eta umeentzako ereduez mintzatzeko bi belaunaldirekin bildu gara: erretiratu zen arte Haur Hezkuntzan irakasle aritu... [+]


Ipar Euskal Herriko haurtzaindegi euskaldunek laguntza eskatu dute, euskarazko zaintza bermatu ahal izateko

Euskarazko murgiltzea duten haurtzaindegiak aukeratzen dituzten guraso askok ez du horretarako aukerarik Ipar Euskal Herrian, eskaintza txikiagoa baita eskaera baino. Eskaera horri aurre egin nahian, langile bat gehiago behar dute, baina dirulaguntza publikorik lortu ez dutenez... [+]


Elkarrekin eskolak bere egiten

Eskolako lehenengo egunetan haurrei bidea egiten laguntzeko zenbait urrats eman ditu Amaia Biurrun irakasle eta pedagogo sistemikoak.


2023-09-04 | Mati Iturralde
Zaintzaren iraultza

Iraultza txikien akanpadan parte hartu nuen uztailean, zaintzari buruzko hausnarketa egiteko. Mahaiaren inguruan bost emakume eseri ginen: Arabako etxe- eta zainketa-langileen elkarteko Laura eta Shirley; Denon bizitzak erdigunean taldeko Paula eta Ainhoa; eta Kukuso taldeko... [+]


Esther Martinez
“Haurrek ezinbestean apurtuko dituzte mugak, bizitzaren inguruan ikasten joateko”

Galderaz betetako gurasoa joan da hitzordura: nola eragiten diete haurrei gure espektatibek? Nola gestionatu gatazkak, mugak eta gure beldurrak? Ama eta aitaren rolak aldatu al dira urteotan? Gaizki egiten ari garen sentimendurik al dugu? Nola lortu gure seme-alabak zoriontsu... [+]


Zaintza sistema publiko-komunitarioaren kimera

Berdintasun Ministerioak Estatuko Zainketen Estrategia martxoaren erdialdean aurkeztea aurreikusten du, Gizarte Eskubideen Ministerioarekin lankidetzan. Legegintzaldia amaitu aurretik, alderdi aurrerakoiek zaintza-sistemaren  ibilbide-orria ezagutarazi nahi dute. Gaiari... [+]


2023-02-01 | ARGIA
Zaintza sistema eraldatzea helburu, epe luzerako prozesua jarri du martxan Euskal Herriko Mugimendu Feministak

Mugimendu feministak epe luzerako prozesu bat jarri du martxan, zaintza sistema iraultzeko helburuarekin. Mobilizazio-prozesu gisa planteatu dute, eta lehen mugarria Martxoaren 8an jarriko dute.


2023-01-17 | Lide Iraola
Lau segunduro haur bat hiltzen dela salatu du Unicefek, osasun arreta faltagatik

2021ean zazpi milioi haur eta gazte baino gehiago hil ziren, Unicefek bildutako datuen arabera. Heriotzetako asko eragotzi daitezkeela salatu du erakundeak, lehen arreta bermatzeko dirua bideratzen baldin bada. Horretarako "borondate politikoa" exijitu dute. Saharaz... [+]


2023-01-09 | David Bou
Haurrak, furgoa edo masterra

Denbora luzea daramat kontatuko dizuedanari bueltak ematen, baina orain arte ez naiz ausartu paper gainean jartzera. Batik bat nire beldurra da euren buruak aipatutzat joko dituzten pertsonak moskeatzea eta pentsatzea ergela edo bekaiztia naizela. Ez dudanez uste horrelako ezer... [+]


Eguneraketa berriak daude