Haurreskolak Partzuergoa nork babestuko du?


2020ko urriaren 19an - 18:04

2020-2021 ikasturtea ez da ondo hasi Haurreskolak Partzuergoan. Gerentzia aurrera eramaten ari den kudeaketa eskasa eta ilunaz gain (araudi propioetatik kanpoko erabakiak barne), 800 haur baino gehiagoko jaitsiera izan dugu matrikulazioan (inoizko handiena), eta haurren bajak egunero jasotzen jarraitzen dugu. Itxialdiaren eragin bortitza nabarmen ari gara jasaten haurreskoletan, eta Haurreskolak Partzuergoaren eta Hezkuntza Sailaren kudeaketa salagarria izaten ari da.

Iaz, 2020-2021 ikasturteko matrikulazio epea atzeratzeaz gain, ez zuten inon matrikulazio kanpainarik bultzatu. Egoera honen aurrean, haurreskolen sare publikoari baliabideak ukatzen zaizkion bitartean, zer egingo du Administrazioak? Aurten ere 0-3 etapa eskaintzen duten zentro pribatuei berriz emango al die azken ikasturteetan eskaini dizkien 27 milioi euroak? Haurreskolak Partzuergo publikoaren aurrekontua inoiz baino gehiago mugatzen ari direnean, nola jokatuko du Jokin Bildarratz-en Hezkuntza Sail berriak?

"Haurreskolak Partzuergoaren etorkizuna 2 elementu nagusitan oinarrituko da, batez ere: integrazioan eta doakotasunean. Integrazioa, guztiz, Euskal Hezkuntza Sisteman"

STEILASen iruditzen zaigu EAJk eta PSEk aspaldi hartu zutela erabaki bat: hezkuntza politika pribatizatzailea bultzatzea. Horregatik jartzen dugu zalantzan haurreskola eredu publikoa babesteko erabakiak hartzeko nahirik eta gaitasunik dutenik ere. Zentzu berean, Haurreskolak Partzuergoko gerente berriaren jarduna ere zalantzan jartzen dugu: politika berdina aplikatzeko iritsi zen urtarrilean Zorione Etxezarraga. Azken aste hauetako kudeaketak hori berretsi digu.

Ezin dugu horrelako egoera bat besterik gabe onartu. Ezin dugu diru publikoa euskal jendartea segregatzen duen hezkuntza sistema klasista batean nola xahutzen den ikusten jarraitu. Berezitutako hezkuntza jaso nahi dutenen nahiarengatik (ez eskubidea),jendartearen zatiketa hori ematen ari dela ozen esan behar dugu.

Haurreskolak Partzuergoak aurrekontua handitzea behar du kalitatezko zerbitzua ematen jarraitzeko. Hezkuntza politika ausartak behar ditu. Konplexurik eta beldur gabe eredu publikoa babestera ausartuko diren politikak behar ditu. Zentro pribatuetara bideratzen diren diru-laguntzak zalantzan jartzera eta eredu publikorako inbertsio gehiago eskatzera ausartuko direnak. Ez baldin badago horrelakorik, jai dugu Euskal Hezkuntza Publikoan.

STEILAS sindikatuan argi dugu Haurreskolak Partzuergoaren etorkizuna 2 elementu nagusitan oinarrituko dela, batez ere: integrazioan eta doakotasunean. Integrazioa, guztiz, Euskal Hezkuntza Sisteman. Gu ere hezkuntza garelako. Enpresa eredu gerentziala atzean utzi eta doakoa izan behar da: kuoten sistema baztertzaile eta elitistak milaka familia eta haur utzi ditu zerbitzua jasotzeko eskubidetik kanpo 2003tik, eta bizitzaren zaintza aintzat duen jendarte batek ezin du bidegabekeria hau bere gain hartu. Doakotasuna borondate politiko hutsa da; interes edota presio ezberdinen baitan egoera bere horretan mantentzea bezala. Guk politika publikoen borondatea eredu publikoa babestea, indartzea eta ikustaraztea izatea nahi dugu, zuk?

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2025-04-23 | Behe Banda
barra warroak
Unpopular opinion

Ez da lehenengo aldia, aditua izan ei naiz kontraesanetan. Oreka, baietzaren eta ezetzaren arteko muga non marraz daitekeen bilatzen. Analisi topografikoa, neurriz neurri morala triangelatzen. Tatuaje erraldoia bekokian: Bai, baina… Erabaki batera iristeko, inoiz nire... [+]


Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Jon Alonso
Zozo zuriak

Jada bizpahiru aste izango dira irakurri nuenetik, Maialen Akizuren zutabe batean. Aner Peritzek telebistan esandakoak zekartzan: “Bertsolaritza da gizon zis heteroekin ez harremantzera eraman nauena, bertsolaritza delako disidente egin nauena, eta, era berean,... [+]


2025-04-16 | Itxaro Borda
Irauteko

Beldur hori bada. Badirudi Donald Trump etorri dela Washingtoneko bulego borobila luzerako okupatzera. Bigarren mandatua du, baina bere hurbileko aholkulariei, ez dela txantxetan ari berretsiz gainera, Konstituzioan zenbaki bakan batzuk aldatzeko bere xede zurruna aipatzen die,... [+]


Aitonita eta ortologia

Ansorena´tar Joseba Eneko.

Edonori orto zer den galdetuz gero, goizaldea erantzungo, D´Artagnanen mosketero laguna edo ipurtzuloa, agian. Baina orto- aurrizkiak zuzen adierazten du eta maiz erabiltzen dugu: ortodoxia, ortopedia, ortodontzia... Orduan (datorrena... [+]


2025-04-16 | Bea Salaberri
Gerlarako prestatu?

“Erresilientzia poltsa”, “biziraupen eskuliburua”, “ebakuazio bizkar-zakua”: hara nolakoak entzun daitezkeen agintarien ahotan azken asteetan.

Iragan hilabeteko adierazpenen artean, Europako Batasunak herritarrei eskatu die... [+]


2025-04-16 | Karmelo Landa
Aberri Aukera

Ez da Aberri Eguna, Aberri Aukera da euskaldunok behar duguna. Urtean behin errepikatzen dira balizko alderdi zein talde abertzaleen deialdiak, data hauetan, Euskaldunon aberria Euskadi/Euskal Herria da aldarriaren inguruan. Egun bateko kontua izaten da, hala ere. Eta ez batera... [+]


Teknologia
Egitea edo ez egitea

Joan den astean topaketa polit bat izan dut, aspaldi ikusten ez nuen emakume talde batekin, eta egitearen inguruan aritu gara berbetan, teknologia eta sorkuntza espazioei lotuta.

Emakume hauetako nagusiena, jubilatzeko mugan dagoena, programatzailea da eta kodea programatzen... [+]


2025-04-16 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren bizitza

Hainbatetan esan izan didate arkitektoen lanaren gauzarik indartsuena dela ekoizten duguna betikotu egiten dela. Eraikinaren betikotasunak gizakiaren presentzia tenporala gainditzen duela eta geroko etorkizunean iraunkor egingo gaituela. Eta liburu batekin gertatzen ez den... [+]


2025-04-16 | June Fernández
Meloi saltzailea
Chimamanda

Desengainu handia hartu dute euskal feminista askok jakin dutenean Chimamanda Ngozi Adichie idazleak haurdunaldia esternalizatu duela, alegia, surrogate batek ernaldu duela bere haurra, diru truke. Guztiok izan beharko genuke feminista saiakeraren egilea da Adichie, besteak... [+]


Eguneraketa berriak daude