Facebook eta Instagram: Haurren sexu trafikorako merkatu

  • Bi urtez gaia ikertu ondoren, The Guardianek erreportaje bat argitaratu du, haurrak salerosten dituzten gaizkileek Facebook eta Instagram plataformak erabiltzen dituztela salatzeko. Sexu trafikotik bizirik atera diren adingabeei laguntzen dien Courney’s Houseko Tina Frundt sortzailea elkarrizketatu du hedabideak, haurra zenean saldua izan zena.


2023ko apirilaren 27an - 11:20
Azken eguneraketa: 15:18

Meta enpresa erraldoia Facebook eta Instagramen jabe da eta sexu trafikoari aurre hartzeko politika ugari ditu. Baina azken bi urteetan, Facebook eta Instagram haurren saleroketarako plataforma nagusiak bihurtu dira, The Guardianek egindako elkarrizketen, bizirik atera direnen testigantzen eta AEBtako dokumentu judizialen arabera.

Drogaren eta Delituaren Aurkako Nazio Batuen Bulegoaren (UNODC) arabera, Internetek pertsona trafikatzaileei aukera ematen die bezeroak eta biktimak aurkitzeko, eta haurrei zuzentzen zaizkie sare sozialen bidez. Facebook, handiena, 3 mila miloi pertsonak baino gehiagok erabiltzen dute mundu osoan. 2020an, Human Trafficking Instituteren txosten baten arabera, Facebook izan zen gehien erabili zen sare soziala haurrak errekrutatzeko.

Haurren salerosketen testigantza gordinak

Washington kanpoaldean dago Courtney's House. Frundtek eta bere taldeak ahaleginak egin dituzte bi pisuko etxea familia-etxe gisa senti dadin. Frundt ere saldu egin zuten neskatoa zenean. Haurren trafiko-salerosketaren aurkako defendatzaileetako bat da orain.

The Guardianek egindako elkarrizketan, Frundtek esan du orain gazte batekin hitz egitean lehenengo Instagram kontuaz galdetzen diola. Era berean, berak dio etengabe eskatzen diola Instagrami kontuak ixteko eta haurren esplotazio edukia kentzeko.

Poliziak edo gizarte zerbitzuek Frundti bidaltzen dizkioten haurrak sexualki esplotatuak eta kontrolatuak izaten dira; senargai, proxeneta edo familiar batengatik. Ia salbuespenik gabe, abusu sexualak, pobreziak eta indarkeriak markatutako haurtzaroa dutenak izaten direla ziurtatu du.

Frundtek esan duenez, haur arrazializatuak dira Courtney’s Housera doazen ia guztiak, eta sexualizatzen dituzten estereotipoen aurka borrokatzen ari direla. Desberdintasunari buruzko Lege Zentroak egindako azterlan baten arabera, helduek uste dute pertsona beltzak sexu ezagutza handiagoa dutela.

Frundtek neska baten kasua kontatu du. Haren arabera, gizon batek eskatu zion biluzik posatzeko eta Instagrameko pasahitza emateko, argazkiak  bere profilera igo ahal izateko. Frundtek dio neskak esan ziola gizona Instagrameko profila erabiltzen ari zela sexu harremanak izateko, eta denbora gutxian, sexu erosleak zuzeneko mezuak bidaltzen hasi ziren bere kontura, hitzordu bat egiteko asmoz.

Goiz batean, Frundtek emakumea kalean aurkitu zuen, erdi biluzik eta nahastuta. Neskak azaldu zionez, aurreko gauean, sexu erosle batek bere borondatearen auka eraman zuen eta taldean bortxatu zuten. "Beldurtuta zegoen eta bere buruari botatzen zion errua. Lan asko egin behar izan nuen errua ez zela berea konturatzen laguntzeko", esan du Frundtek The Guardianek egindako elkarrizketan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gizartea
Bai, filosofatu dezagun heriotzaz

Zer nolako harremana dugu heriotzarekin? Zer nolakoa helduek, zer nolakoa haurrek? Adinean gora egin ahala nola aldatzen da heriotzarekiko dugun begirada? Eta nola hitz egin heriotzaz haurrekin?

Bai, gai tabua bada ere, hitz egin dezagun heriotzaz. Hirugarren saio honetan... [+]


Maiatza emankorra eta oparoa: “Maiatza urteko ardatza”

Sasoitsu, osasuntsu eta bizipozez gainezka egotea dut helburu. Jaten dudanak, egiten dudanak eta pentsatzen dudanak eragina du oreka eta malgutasuna lortzeko eta tentsioa saihesteko.


Osakidetzan euskaldunak identifikatuta: arta euskaraz bermatzeko bidean pauso bat?

Ospitalizatuta dauden pazienteek eskumuturrekoan eramango dute “e” ikurra. Hala, osasun langileek badakite herritar horiek eskatu dutela euskaraz artatua izatea. Osakidetzak dio euskarazko komunikazioa errazteko beste tresna bat gehiago dela. Proiektu zabalago bateko... [+]


“Udalak onartu duen HAPOaren ondorioz, Kabia egoera ezegonkorrean dago”

Kabia gune okupatuaren 19. urteurrena ospatzeko jarduerak egingo dituzte gaurtik domekara bitartean, apirilaren 24tik 26ra. Bi hamarkada betetzear dagoen gune autogestionatu honek hainbat gorabehera izan ditu bere ibilbidean, eta, Udala bultzatzen ari den Hiria Antolatzeko Plan... [+]


Eguneko zentro publiko baten beharra aldarrikatu dute Uribe Kostako herritarrek

Bizkaian eguneko zentro publikorik ez duen eskualde bakarra da. Elkarretaratzea eginen dute apirilaren 27an, 12:00etan, Sopelako (Bizkaia) Udaletxeko plazan.


Frantziako lehen ministroaren alabak ere salatu du “bortizki jipoitu” zutela Betharramgo ikastetxean

Alain Esquerrek idatziriko Le silence de Bétharram (Betharramgo isiltasuna) liburuan eman du lekukotza Helene Perlantek, François Bayrouren alabak. 1980ko hamarkadan egon zen ikastetxe katolikoan ikasle eta berrogei urte luzeetan isilik atxiki ditu bertan jasandako... [+]


‘Elgarrekin’ lelopean ospatuko dute aurtengo Herri Urrats maiatzaren 11n

Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko bestaren 42. edizioa iraganen da maiatzaren 11n Senperen.


Aurrekontu militarren handitzea salatzeko bizikleta martxa egingo dute Bilbon

Bilbotik abiatu eta Barakaldoko ITP Aero eta Getxoko Sener enpresen paretik pasako da bizikleta martxa, bi enpresa horiek "ekoizpen militarraz arduratzen direlako", antolatzaileen aburuz. Azken aldian ematen ari den armamentu gastuen hazkundea salatzeko protesta izango... [+]


Asier Urbieta, 'Faisaien irla'
“Guretzako mugarik ez dago eta horrela estreinatu behar zen: mugarik gabe”

Asteazkenetik aitzina Ipar Euskal Herrian, eta ostiraletik Hego Euskal Herrian; film oso gutxi estreinatzen dira horrela zinema aretoetan. Halaxe egingo du asteon Faisaien Irla-k. Fikzioa baitira mugak, horrela dio Asier Urbieta (Errenteria, 1979) zuzendariak: ez dira... [+]


Haur Hezkuntzako irakasleen %94 emakumeak dira

Ikaslea zenbat eta adinez txikiagoa izan, orduan eta feminizatuagoa da irakasle lana: Haur Hezkuntzan, 10 irakasletik 9 baino gehiago emakumeak dira munduan, Lehen Hezkuntzan %67a eta DBHn %54a. “Kuriosoa da, zaintza oinarri duten beste lan batzuetan (erizainak, erizain... [+]


2025-04-24 | Gedar
Indarkeria matxistaren aurkako babesa: Hego Euskal Herrian, salatutako kasuen %31tan ez ziren neurriak hartu

Espainiako Estatu mailan, behera egin dute bai ezarritako babes-neurriek bai aurkeztutako eskaerek.


Pertsonon datu-pribatutasuna ezbaian, delinkuentziaren aitzakian

Kondenatutako atzerritarren nazionalitateari buruzko datuak argitaratuko dituela adierazi du Erresuma Batuko Barne ministroak. Bide beretik, pasa den astean ezagutarazi zen Aste Nagusian atxilotutako 79 pertsonaren argazkiak filtratu zituela Ertzaintzak.


2025-04-23 | El Salto-Hordago
Arun Kundnani: “Arrazakeriak gizarteko baliabideen banaketarekin du zerikusia”

Militante eta ikerlari antiarrazistak abiapuntu argia adierazten du: arrazakeriaren aurka borrokatzea ez da zeregin psikologiko edo diskurtsibo bat, baizik eta egiturak desegiteko premia.


2025-04-23 | Jon Torner Zabala
Gipuzkoako klub batean jokatzeko ez da derrigorrezkoa izango eskola kirolean parte hartzea

EAEko Auzitegi Nagusiak agindu ostean eskola kirolaren aurkako epaia berehala betetzeko, Gipuzkoako Diputazioak jakinarazi du erabakia "onartu eta errespetatu" egingo duela, helegiterik ez duela aurkeztuko, eta aurrez Espainiako Auzitegi Gorenean jarritako kasazio... [+]


Eguneraketa berriak daude