Haurrei zuzendutako zigarro elektronikoek alerta gorria piztu dute

  • Jostailu edo panpina itxurako eta goxoki zaporeko bapeatzaile edo zigarro elektronikoak ugaritu dira. Ohartarazi dute tabako industriak gaztetxoenak dituela jomuga, eta neurriak hartzen hasiak dira hainbat herrialdetan. Erabilera bakarreko bapeatzaileak debekatzeko asmoa agertu du berriki Frantziako Gobernuak.

Kaltegarriak ez direla pentsatuz, toxikoa den produktu bat normalizatzen ari da adin txikikoen artean.

2023ko urriaren 11n - 02:00
Azken eguneraketa: 07:16
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Menta, marrubi, bainila edo Coca Cola zaporeko bapeatzaileak aurki daitezke merkatuan, baita marrazki bizidunetako pertsonaien irudiekin ere. Bapeatzaile batzuek nikotina dute eta beste batzuek ez, baina bigarren horiekin arnasten den lurruna ere nikotinaduna bezain kaltegarria dela adierazi dute osasun adituek. Hainbat ikerketaren arabera, zigarroak erretzen 14 urteren bueltan hasten dira gazteak eta bapeatzen berriz, 11 bat urterekin.

“Gero eta haur eta nerabe gehiago dira tabako industriaren biktima; osasunerako arriskutsuak diren produktuen publizitate taktikak zuzenean eurak dituzte jomuga eta oso azkar mugitzen den industria da, araudi berriek muga jarri aurretik”, esana du Osasunaren Mundu Erakundeak.

Tabakismorako atea

“Litxarkeri dendek bapeatzaileak saltzen dituzte, marrazki bizidunen forma duten bapeatzaileak daude bilduma egiteko eta haurrei zigarro elektronikoak oparitzen zaizkie komunio egunean. 8 eta 9 urteko umeengan tabakismoa promozionatzeko kanpainak ikusten ari gara. Kaltegarriak ez direla pentsatuz, toxikoa den produktu bat normalizatzen ari da adin txikikoen artean, eta frogatuta dago tabakismorako atea dela”, salatu dute Espainiako familiako medikuen elkartetik.

Hainbat herrialdetan neurriak hartzen hasiak dira, adin txikikoei zuzendutako marketin horren aurka, baita bapeatzaileen erabilera adin txikikoen artean mugatu edo debekatu nahian ere. Ikastetxeetan bapeatzea debekatu dadin gomendatu du Osasunaren Mundu Erakundeak, ikasleak tabakismotik urruntzeko helburuz. Frantziako Gobernuko Osasun sailak berriki iragarri du asmoa duela erabilera bakarreko zigarro elektronikoak debekatzeko, horiek baitira haur eta nerabeen artean arrakasta gehien dutenak (merkeenak izan ohi dira).

 


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Patxi Gaztelumendi
#2
Mikel Basabe Kortabarria
#6
Arantza Gutierrez Paz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Tabakoa
Espainiako Osasun Sailak terrazetan erretzea debekatzeko plana berreskuratu du

Mónica García ministroak ziurtatu du araudi zehatzak egongo direla lurrungailuen erabilera kontrolatzeko, eta zehatz-mehatz aztertuko direla hainbat egoera, “kerik gabeko espazioak zabaltzeko”.


Kerik gabeko eremuen aldeko neurriak ezarriko dituzte Ipar Euskal Herrian

Ezingo da erre hondartza, parke, baso, espazio publiko eta eskola inguruetan. 2024tik aurrera, tabako paketearen prezioa progresiboki igoko da 11 eurotik 13 eurora.


Kerik gabeko gune gehiago egotea nahi du Eusko Jaurlaritzak

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak sortu du Euskadiko Kerik gabeko Guneen Sarea. Erretzen duten herritarren kopuruak behera egitea nahi dute.


2021-04-15 | ARGIA
Nafarroako ostalariek helegitea jarriko diote tabernen barnealdea ixteko neurriari

AEHN Nafarroako Ostalaritza eta Turismorako Elkarteak eta Anapeh Nafarroako Ostalaritza Enpresa Txikien Elkarteak jakinarazi dute Nafarroako Auzitegi Nagusian helegitea jarriko dutela, Chiviteren exekutiboak harturiko neurriak "funtsik gabeak" direla iritzita.


Europako Batzordearen eta tabako industriaren arteko ezkutuko bilerak jomugan

Nazio Batuen arauen aurka, José Manuel Durao Barrosoren agintaldian bilerak ezkutuan egin izana salatu du Emily O´Reilly Europako "Ombudsman" edo Herriaren Defendatzaileak. Tabako enpresek goi funtzionarioei presio egiten dieten aspaldiko ustearen... [+]


2014-07-07 | Judith Perez
Tabako marka handiek geroz eta zigarro adiktiboagoak egiten dituzte

Gaur egungo zigarroek ez dute zerikusirik duela 50 urtekoekin. Mei Schultzek Alterneten idatzitako artikuluak dioenez, tabako konpainiek erabiltzen dituzten produktu kimiko berriek zigarroak adiktiboago bihurtzen dituzte, baina baita osasunerako arriskutsuago ere.


2014-06-11 | Judith Perez
Kalamu elkarteak erregularizatuko ditu Eusko Jaurlaritzak

Kalamu elkarteen definizioa eta ezaugarriak jasotzen dituen Menpekotasun Legearen aldaketan lanean ari da Eusko Jaurlaritza. Jon Darpon Osasun sailburuak aurreproiektua aurkeztu du eta urtea bukatu baino lehen aurrera eramango da.


Hainbat zerbitzuren prezioen gorakadarekin hasi da urtea

2013. urtearen hasierak hainbat produktu eta zerbitzuren prezio igoera ekarri du. Hego Euskal Herrian urtarrilaren 1etik garestiagoak dira elektrizitatea, garraioa, ura, alkohola, tabakoa eta telefonoa.


2012-10-12
Nafarroako Ogasunak bildutako diru sarrerak %10,54 gutxitu dira

1.963.849.657 euro bildu ditu Nafarroako Ogasunak aurten iraila bitarteko epean, denbora tarte horretan iaz baino %10,54 gutxiago. Zuzeneko zergak mantendu dira, baina zeharkakoak gutxitu.


2011-11-15
Bakarrik itzaliko dira zigarroak

Datorren astetik aurrera komertzializatuko diren zigarroek beren kasa itzaltzeko sistema bat eduki beharko dute, utzita geratuz gero sutan jarrai ez dezaten. Arau berriak gaizki itzalitako zigarroek eragindako heriotzen %40 jaitsi nahi du, Europako Batzordeak emandako datuen... [+]


2011-05-31
XXI. mendean 1.000.000.000 pertsona hilko dira tabakoaren ondorioz

Tabakorik gabeko Nazioarteko eguna da gaur. Urtero egun hau aitzakiatzat hartzen du Osasunerako Mundu Erakundeak (OME) tabakoaren arriskuak azaltzeko. Munduan urtero 5,6 milioi pertsona hiltzen dira tabakoaren eragin zuzenen edo zeharkakoen ondorioz. Euskal Herrian urtero... [+]


Eguneraketa berriak daude