Haur hiperaktiboz beteta omen daude ikasgelak

  • Horixe hezkuntza arloko jendeak helarazitakoa: irakasleak arduratuta daudela, gero eta haur gehiagok duelako Arreta Gabeziaren Hiperaktibitate Nahasmendua delakoa, kopuru kezkagarrietara iristeraino. Eta hori entzunda, gogora etorri zait Diagnostiko okerren ondorio kaltegarriak erreportajean genioena: konplexua da hiperaktiboa “dena” eta hiperaktibo “dagoena” bereiztea, baina funtsezko desberdintasuna dago atzean.


2013ko otsailaren 06an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Ez ote da izango egungo gizarte eredu eta erritmora egokitutako haurrak ditugula, eta ez haur hiperaktiboak?
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Hiperaktiboa denak arazo neurobiologikoa du lobuluan, eta hiperaktibo “dagoenak” beste arrazoiren batengatik jokatzen du horrela: adibidez, gehiegizko estres edo antsietateagatik; edo mugarik jartzen ez diotenez nahi duena egitera ohituta dagoelako; egunez ezaugarri hiperaktiboak izan ditzake insomnioa duelako (esaterako amigdala handiegiak ditu eta gauez ez du arnasa behar bezala hartzen); ariketekin frustratzen da… Kontua zera da, jokabidearen nahasmendua dela hiperaktibitatea, umearen jokabide-pautak aztertuz antzeman beharrekoa, eta gaizki ebaluatutako eta gaindiagnostikatutako kasu asko dagoela.

Hortaz, pertzepzioak gora egin badu nabarmen, ez ote da izango gaur egungo gizarte eredu eta erritmora egokitutako haurrak ditugula, eta ez haur hiperaktiboak? Gabriela Dueñas psikopedagogoak uste du estimuluz betetako, arrakasta errazera ohitutako eta gurasoen antsietateaz kutsatutako haurrak sortu dituela egungo gizarteak. María López neurobiologoaren hitzetan, “denek estresatuta bukatzen dugu azkenean, eta muturrera eramaten dutenei diagnostikatzen zaie hiperaktibitatea, inguruak ez duelako lasaitasuna bultzatzen. Hamabi orduko jardunaldiak dituzten seme-alabak ditugu, goizean eskolara bidali eta gaueko bederatziak arte etxera itzultzen ez direnak!”. Eta hori ez da hiperaktibitatearekin nahastu behar. Erritmo zoro horrek haurrengan izan dezakeen eraginari aurre hartuz, yoga eskolak ematen hasi dira zenbait ikastetxetan, umeek kontzentratzen eta lasai egoten ikas dezaten.

Ondorioa: behar ez diren botikak

Arazo neurobiologikoa herritarren %2-3k du (mutilen %5ak eta nesken %1ak), baina askoz ume gehiago dago hiperaktibitateagatik medikatuta: Hego Euskal Herrian, %10-15 artean, eta AEBetan esaterako, haurren %25, hainbat daturen arabera. Seme-alaba bare izateko pilulara jo aurretik, bi aholku: 6 urte bete aurretik ez litzateke nahasmendua diagnostikatu behar; eta behar bezalako ebaluazio konpletoa ezinbestekoa da.

Gaian sakontzeko, irakurri aipaturiko erreportajea.

Artikulu hau Mikel Garciaren Jendartean blogean argitaratu da. Gizarte gaiak, hezkuntza eta zinemari buruzko testu gehiago topatuko dituzu bertan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hiperaktibitatea
Haurren asaldura
Jendarte hiperaktiboaren seme-alabak

Zer ari da gertatzen arreta gaitasunarekin egungo gizartean? Zer da arreta eta zeri jarri behar zaio? Nork dauka gaitasun hori? Gaixotasuna al da?


Arazoa ez da ikasgelan eserita egoten ez dakitela, ez direla nahikoa mugitzen baizik

Ikasleak ez direla gai eserita adi egoteko, ez dutela arreta jartzen, hiperaktibo asko dagoela… kexa orokor diren garaiotan, hain juxtu eserita denbora gehiegi igarotzen dutela uste du Angela Hanscom pediatrak: haurrak ez dira behar adina mugitzen, eta horren ondorioz... [+]


“Haurtzaroa medikalizatzeko historiako kanpaina handienaren aurrean gaude”

“Hemendik urte batzuetara, haurrak gehiegi medikatzeagatik sortutako gaixotasunez kezkatzen hasiko gara eta ea nola desegiten dugun egindako guztia”.


Hiperaktibitatea, asmatutako gaitza?

Hamar gaitz asmatu, farmazeutiken eskutik artikuluak iritzi kontrajarriak sorrarazi ditu. Hiperaktibitatea gaitz asmatuen zerrendan jartzeak piztu du polemika gehien.


Hiperaktibitatea
Gehiegi eta oker medikatutako haurrak

2001ean, 6 eta 17 urte arteko 215 haurri diagnostikatu zieten Arreta Gabeziaren Hiperaktibitate Nahasmendua Nafarroan; 2012an, 1.000 haurri. Hiperaktibitatea arinkeriaz diagnostikatzeko joerari gehitu behar diogu modu kezkagarrian igo dela pastillak hartzen dituzten haurren... [+]


Edariak
Red Bull, arriskutsua ote?
Hego Euskal Herriko telebistetan makina bat aldiz eman dituzte Red Bull edariaren iragarkiak. Frantzian iragan uztailaren 15ean baimendu dute produktu horren salmenta, nahiz eta hainbat erakunde publikok aurkako iritzia eman. Frantziako ekonomia ministroak maiatzean sinatutako... [+]

2013-05-03 | Jabier Agirre
Osasuna
Eskola eta familia, hiperaktibitateari aurre egiteko
Arreta Galera eta Hiperaktibitate Nahastea (AGHN) da izendapen akademikoa, medikuen kongresuetan eta liburuetan agertzen dena. Baina jende arruntak hiperaktibitatea esaten dio, besterik gabe. Dela izen luzearekin, dela izen arruntarekin, sindrome horrek jota dauden umeen... [+]

2011-06-21 | Reyes Ilintxeta
Maria Jesus Torres
"Arreta gabezia dutenak ez dira gaizki hezitako haurrak"

Duela hamalau urte Maria Jesus Torresek iragarkia jarri zuen prentsan haur hiperaktiboak zituzten beste gurasoekin harremanetan jartzeko. Sei ama elkartu ziren kafetegi batean. Horrela sortu zen ADHI Arreta gabeziaren hiperaktibitate nahasmendua duten neska-mutil eta... [+]


Hiperaktibitatea
Diagnostiko okerren ondorio kaltegarriak
Aise erabiltzen dugu hitza: “Ume hau hiperaktiboa da”. Eta aise sinesten dugu hala dela: diagnostiko okerrak egiten dira maiz, eta haur asko dago medikatuta, beharrik gabe. Zer da eta zer ez da hiperaktibitatea? Zein ondorio dauzka?

2009-03-11 | Jabier Agirre
Hiperaktibitatea (ondo) ulertzeko
Sekula ez da egon gaur adina hiperaktibitate kasu umeen artean. Hala dirudi, gure inguruko eskola eta ikastoletatik datozen albisteei erreparatzen badiegu bederen. Horregatik, helduek esfortzu bat egin beharra daukagu, umeen lekuan jarri eta arazoari beste ikuspegi batetik... [+]

Eguneraketa berriak daude