Ikaslea zenbat eta adinez txikiagoa izan, orduan eta feminizatuagoa da irakasle lana: Haur Hezkuntzan, 10 irakasletik 9 baino gehiago emakumeak dira munduan, Lehen Hezkuntzan %67a eta DBHn %54a. “Kuriosoa da, zaintza oinarri duten beste lan batzuetan (erizainak, erizain laguntzaileak, geriatria lanak…) modu naturalean sartu dira gizonak, baina bai txikienen irakaskuntzan, bai jangeletan, ez da ia aldaketarik egon”.
SM Fundazioarekin eta Hezkuntza 2030ekin batera Unescok hezkuntzari buruz argitaratu duen azken txostenak mundu mailako datu zaparrada utzi du: jakin dugu, besteak beste, lana utzi duten Lehen Hezkuntzako irakasleen kopurua bikoiztu egin dela 2015etik 2022ra (%4,6tik %9ra); irakasle falta dagoela –pentsa, 44 milioi irakasle gehiago behar dira munduan, kalitatezko hezkuntzaren helburuak betetzeko–; gure inguruan batez ere matematika, teknologia eta antzeko arloetara lotutako ikasgaietan dagoela irakasle eskasia; gazteak irakaskuntzan ilusioz hasten diren arren bost urte egiterako kasik erdia akituta edota erreta dagoela; irakasle askok ez duela bere burua prestatuta ikusten aniztasun handiko ikasgelei aurre egiteko. Hori da, hain justu, lanbidea uzteko arrazoietako bat, baina txostenak aipatzen ditu, baita ere, kontziliatzeko zailtasunak, osasuna, burokrazia handia, ratio gehiegizkoak, ezegonkortasuna… Zientziari lotutako irakasleen artean, beste lanbide batzuetan baldintza eta soldata hobeak izatea ere aipatzen da, irakaskuntza uzteko arrazoi gisa.
Kontuak kontu, mundu mailako zenbaki, joera eta kopuru makroek ez dute beti balio, tokian tokiko errealitatea ezberdina baita lurraldearen arabera. Genero arrakala, ordea, berdin mantentzen da munduan bezala Euskal Herrian ere: txikienen hezitzaile eta irakasleak emakumezkoak dira proportzio oso handi batean.
Lana utzi duten Lehen Hezkuntzako irakasleen kopurua bikoiztu egin da 2015etik 2022ra
Gaiaz aritu ginen ARGIAn Rafa Lizeaga Haur Hezkuntzako irakasle ohiarekin eta Axi Iriarte haur-eskolako hezitzailearekin, eta klabe bat eman ziguten: “Gizon bezala ez gaituzte zaintzarako prestatzen, are gehiago, gaizki ikusia dagoela dirudi”. Eta beste gako bat: “Prestigioa duten lanbideetara edo lanbide guztietara iritsi ahal izatea emakumeek lortu duten zerbait da, egin duten borrokari esker; aldiz, gizonak joatea gutxi baloratutako profesio batera hutsaren hurrengoa da gizartearen begietara, gizonek beharbada ez dugu oraindik pauso hori eman”. Are, “esango nuke oro har irakaslearen figura prestigioa galtzen joan dela eta piramidean azkenak gu garela: unibertsitateko irakasleak, institutukoak, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Haur Hezkuntza eta gero haur-eskolak, prestigioan eta soldatetan ordena hori ikusten dut”.
Hain moderno ez diren "gizon modernoak"
Batetik, Lizeagak zioen moduan, “deigarria da gizon bat ume txikiekin lanean ikustea, susmagarria zaio jendeari, pedofiloa izango ote den… ‘Emakumeen lana izanik, zer egiten du gizon batek hemen?’, esaten du gure inkontzienteak. Ingalaterran adibidez, urte luzez debekatuta egon zen gizonezkoak Haur Hezkuntzan irakasle aritzea”. Eta bestetik ordea, Iriartek uste du “gaur egungo gizartean gizon sentsibleak, goxoak, zaintzaileak… ez daudela gaizki ikusita, baina aldaketak oso poliki datoz, eta erreferentetzat eta modernotzat nituen gizon batzuen kasuan, gero ohartu naiz haien bikotekideekin eta seme-alabekin dituzten roletan gauzak ez direla hainbeste aldatu. Esango nuke zaintza orduak gehiago parekatu direla beharragatik (bi gurasoek lan egiten badute, adibidez), baina inplikazioa ez dela bera eta lehen aipaturiko lanketa emozionala, haurrarekin eduki beharreko solasaldiak eta abar oraindik ere emakumeek egiten dituztela gehienbat”.
"Gizon edo emakume izatea baino inportanteagoa da zer transmititzen dugun, zein balore, gauza asko transmititzen dugulako denok, kontziente eta inkontzienteki"
Garbi dute solaskideek: “Oso inportantea eta aberasgarria litzateke talde mistoagoak izatea 0-6 adinekoen hezitzaileena. Anormala da haur-eskoletan eta Haur Hezkuntzan gizonen presentzia hain urria izatea. Eta generotik harago, arrazari, aniztasun funtzionalari eta abarri lotuta, irakasleen artean aniztasuna egotea aberasgarria da”. Hori bai, “gizon edo emakume izatea baino inportanteagoa da zer transmititzen dugun, zein balore, gauza asko transmititzen dugulako denok, kontziente eta inkontzienteki, eta hori da haurrek jasotzen dutena. 4-5 urte dituztenerako, estereotipo pila bat azaltzen da egunerokoan, arrosa nesken kolorea dela eta beste makina bat adibide, oso txertatuta daudenak, etengabeko lana da hori guztia auzitan jartzea haurrekin, bai gizonen aldetik eta baita emakumeen aldetik ere”.
Elkarrizketa osorik: “Anormala da haur-eskoletan eta Haur Hezkuntzan hain gizon gutxi aritzea”
Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko bestaren 42. edizioa iraganen da maiatzaren 11n Senperen.
EAEko Auzitegi Nagusiak agindu ostean eskola kirolaren aurkako epaia berehala betetzeko, Gipuzkoako Diputazioak jakinarazi du erabakia "onartu eta errespetatu" egingo duela, helegiterik ez duela aurkeztuko, eta aurrez Espainiako Auzitegi Gorenean jarritako kasazio... [+]
Gure hizkuntzaren aurkako beste eraso bat jasan behar izan dugu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eskutik; PAI programan euskararen aurkako aldaketa bat egitera behartu gaituzte. Azken urteotan, legeak hala aginduta, D ereduko ikastetxe berriek PAI programa sartu... [+]
Gipuzkoako sorrera prozesuari buruzko bere doktore tesia aitzindaria izan zen, lurralde historikoen bilakaera ulertzeko. Deustuko Unibertsitateko irakaslea, historialari askorentzat eredu izan da bere lan egiteko eta irakasteko modua. Igande honetan hil da Elena Barrena Osoro... [+]
Hezkuntza publikoko irakasleok hamabost urtetan berriztu gabeko lan-hitzarmena eguneratzeko eta hobetzeko beharra eta eskubidea dugu. Horretarako, benetako negoziazio batean murgilduta egon beharko genuke, baina errealitatea negargarria da. Negoziazio batean, alde oro ados... [+]
Hirugarren greba zikloa iragarri dute Steilas, ELA, LAB eta CCOO sindikatuek maiatzaren 12tik 16ra bitartean, hezkuntza publikoa indartzearen alde. Azaldu dute Hezkuntza Sailak helarazitako azken proposamenak ez diela euren aldarrikapenei erantzun egokirik ematen.
Sarriguren, Tafalla, Noain, Buztintxuri eta Gares herrietako D-PAI ereduko ikastetxeetako familiak kalera aterako dira Hezkuntza Departamentuak foru lege bidez ingeleseko orduak handitu nahi dituela salatzera. Euskarazko murgiltze ereduaren kontrako erabakia dela iruditzen... [+]
Lehengai anitzekin papera egitea dute urteroko erronka Tolosako Lanbide Heziketako Institutuko kimika industrialeko ikasleek: platano azalekin, orburuekin, lastoarekin, iratzearekin nahiz bakero zaharrekin egin dituzte probak azken urteotan. Aurtengoan, pilota eskoletan kiloka... [+]
Garai kuriosoak bizi ditugu eta bizi gaituzte, zinez. Hezkuntza krisian dela dioten garaiak dira eta, gutxien-gutxienean, aliritzira, ba aizue, 2.361 urte ditu gaurgero boladatxoak.
Ez zen ba debalde joan Aristoteles bere maisu maite Platonen akademiatik lizeo bat muntatzeko... [+]
“Ba al zenekiten testuliburu gehienetan ia ez dela aipatzen armen industriak egungo gatazketan duen rola? Edo oso gutxitan jartzen dela zalantzan gerra ezinbestean gertatu behar dela esaten duen narratiba?”, dio Gerrarik Ez Araba elkarteak. Bestelako narratibak,... [+]
UEUren 53. Udako Ikastaroak izango dira aurtengo udakoak. Zein jardunaldi eta ikastaro izango diren jakinarazi berri dute. Matrikulazioa aurrerago, maiatzean.
“Etapa berri baten hasiera” eta “historikoa” moduko hitzekin aurkeztu du Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak Euskal Eskola Publikoa Eraldatzeko I. Plan Estrategikoa, Eusko Legebiltzarrean. Edukiak oraindik ontzeko eta zehazteko daudela, plana hamar... [+]
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hezkuntza publikoko irakasleek urtarrilean abiaturiko greba zikloaren bigarren kolpea amaitu eta biharamunean deitu du bilera Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak. Begoña Pedrosa sailburuak adierazi du "akordio bat lortzeko nahia"... [+]