Jokalari talde txikiagoak, joko-denbora laburragoak, parte-hartze orekatua, arbitrorik gabeko saioak… Araudi berria atera dute Alemanian, 11 urtetik beherako haurren futbola eraldatzeko asmoz. “Umeek bezala pentsatu behar dugu, ez helduek bezala. Gustura jokatuko duten umeek baino ez dute futbolean jarraituko”, dio Alemaniako Futbol Federazioko presidenteordeak.
Haurrek partidu luzeak jokatu behar izaten dituzte maiz, fisikoki edo teknikoki garatugabeago daudenek gutxiago ukitzen dute baloia, eta helduek (guraso, entrenatzaile, arbitroek) gehiegi sartzen dute eskua haurren jolasean. Horri aurre egiteko neurriak hartuko dituzte Alemanian, 21 futbol elkarterekin bi urteko proba pilotua egin ostean.
Batetik, taldeak eta denborak murriztuko dituzte eta jokalariak txandaka arituko dira, parte-hartze orekatua bermatzeko. 10 minutuko partiduak gomendatzen dira, talde ezberdinekin txandaka, “denen errendimendu orekatuagoa lortzeko eta muturreko emaitzak saihesteko”. Norgehiagoken eta liga formalen ordez, jaialdiak eta arratsalde ludikoak egingo dituzte. Eta helduen parte-hartzea txikituko dute: arbitrorik gabe eta entrenatzaile eta gurasoek ahalik eta gutxien parte hartuz. “Entrenatzaile eta behatzaileek beharrezkoa denean baino ez dute esku hartuko; jokoan zehar haurrek eurek hartu behar dituzte erabakiak, ahal den heinean”.
“Haurrek euren erara jokatu nahi dute futbolean, ez helduon erara. Ume bat heldu baten bizikletan jartzen baduzu, esango dizu ‘erotuta zaude?’. Baina futbolarekin hori egiten dugu, eskatzen diegu hamaika lagun beste hamaikaren aurka edo 8-8 jokatu dezaten, oso txikitatik”, adierazi du, araudi berriaren harira, Belgikako Futbol Federazioko Kris Van Haegen-ek.
Araudi berria jada martxan jarri dezakete nahi duten futbol elkarteek, eta 2024-25 denboraldian bai ala bai ezarri beharko dute. 10.000 klubetako 35.000 taldetan parte hartzen duten milioi erdi haurri eragingo diela aurreikusten du Futbol Federazioak.
Gaiari lotuta:
Haur-futboleko ikuskizun tamalgarriei aurre egiteko, autoarbitrajea
Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.
Hogeigarren edizioa ekainaren 14an egingo da eta futbol partida, bazkari eta kontzertuz josia egongo da. 20 urtez presoekin elkartasunez lelopean ospatuko dute eguna, eta ekintza "bereziak" iragarri dituzte.
Ion Aranburu koma egoeran eta ZIUan ingresatuta egon zen hainbat astez, erasoaren ondorioz.
Historia errepikatzen dela idatzi zuen Marxek, “lehenik tragedia gisa, gero fartsa moduan”. Armagintzaren eta militarismoaren inguruan errepikapen hutsa ez, espiralean goraka doan buklea ari gara bizitzen, fartsatik asko duena, eta tragedian amaitzeko gero eta aukera... [+]
Azken aldian, asteburuetan, Internet ez dabil ondo. Hasieran, zaila zen webguneei ezarritako blokeoen zergatia ulertzea; orain, badakigu Espainiako La Ligak agindu zituela, futbola modu ilegalean emititzea saihesteko. La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien... [+]
Ertzaintzak martxoaren 13an Bilbon zauritutako bi pertsonaren testigantza jaso ditugu. Athleticen partidaren ostean larriki zauritu zituzten aita-semeak, borra-kolpeka, eta atxilo eraman zuten haietako bat. Furgonetatik ikusi zuen ertzainek nola egin zuten tiro jendearen kontra,... [+]
Iazko udan ere Alacant aldera hurbildu ginen eguraldi hobea aurkitu nahian eta, urtero bezala, egun batez, Benidorm erraldoian sartu ginen hango giroan murgildu, zerbait hartu eta seme-alabekin izozki edo gofre bat dastatzeko asmoz.
Hiri bitxia da, denetarik aurki dezakezu... [+]
Gaztelueta C -Berango C gazteen futbol partidua bertan behera geratu zen Larunbatean. Jokatzen ari zirela Gaztelueta C taldeko gazte batek aurkariari "beltz zikin madarikatua" deitu zion. Gorengo erregional mailako Otxarkoaga-Iturrigorri partiduan ere... [+]
Iñigo Cabacas Herri Harmaila taldea eta Athleticen arteko harremana nahaspilatuta dago azkenaldian. Iñigo Cabacas Herri Harmailako Iñigorekin hitz egiteko aukera izan dugu astelehenean.
2002an ikusi zituen lehenengoz hamaika emakume kamiseta zuri-gorriarekin San Mamesen. Bere ametsa egia bihurtzeko aukerak errealak zirela ulertu zuen Garazi Muruak. Athleticeko nesken taldeko kapitaina izatera iritsi zen, baina lesio batek behar baino lehen ekarri dio... [+]
Donostian 2024ko martxoan jokatutako futbol partiduaren aurretik Ertzaintzak egindako kargetan, Amaya Zabarte zaleaz gain bigarren pertsona bat zauritu zuten, ustez foam pilota batekin begian jota. Orain, kasu hori ere ikertzeko agindu du Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak.
Realaren eta PSGren arteko futbol partidu batean larri zauritu zuten zalearen kasuan, epaileak onartu du familiaren abokatuek egun hartako bideo irudi guztietara sarbidea izatea. Oldarraldian parte hartu zuten ertzain taldeetako arduradunak identifikatzeko ikerketa ere eskatu du.
Jokin Aperribay Real Sociedadeko presidenteak azaldu du gertaturikoa “argitzeko” eskatu diola Polizia autonomikoari. Zauritutako Amaia Zabarteren familiak klubari egotzi dio publikoki ez gaitzestea erasoa.
Sare sozialetan ustezko mezu xenofoboak, gorrotozkoak eta indarkeria bultzatzen dituztenak zabaltzea egotzi diote. Osasunari ere 20.000 euroko isuna ezarri dio Indarkeriaren Aurkako Batzordeak Sadarren jokatutako Bartzelonaren aurkako Ligako partidan ikusleen egonaldia... [+]
2022ko urrian Iruñeko Sadar futbol zelaian jokatu zen Espainiako eta AEBetako emakumezkoen futbol selekzioen arteko partiduko zaleak iraintzea eta jazartzea leporatu zizkioten hainbat laguni. Epaiketa egin berri da eta akusatuak absolbitu ditu Iruñeko Zigor Arloko... [+]