Banatu ditugu euskarazko komunikazioaren 2025eko Argia Sariak

  • Sei sari banatu ditugu aurten: ikus-entzunezko saria EITB Kultura telebista saioari eman zaio, prentsako saria Irutxuloko Hitza Donostiako hedabideari, entzunezko saria BaDa!bil podcastari, interneteko saria Oroibidea bilatzaileari eta komunikazio kanpaina onenaren saria Altxa Burua ekimenari. Ehun lagun inguru bildu dira Usurbilgo Atxega Jauregiko ekitaldian.

Dani Blanco /ARGIA CC BY-SA

2025eko urtarrilaren 31n - 16:30
Azken eguneraketa: 2025-02-03 14:34
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

36. edizioa izan da aurtengoa eta Usurbilgo Atxega Jauregian banatu dira sariak. Ehun pertsona inguru bildu dira otordu eder baten bueltan; hedabideetako, euskalgintzako, kulturgintzako eta instituzioetako ordezkariak elkartu dira. Mahai baten inguruan, berriz, duela 50 urtez geroztik ARGIAko harpidedun diren sei lagun izan ditugu gonbidatuen artean. Bestalde, Antton Mendizabal eskultoreak agur esan digu. 35 urtez saridunen garaikurrak egin ditu eta aurtengoak izan dira bere azkenak. Bazkaltiarren txalo zaparrada jaso du donostiarrak.

Bazkalostean egin dute sari banaketa, eta Antton Mendizabalek sortutako garaikurra jaso dute sarituek. Hauek dira aurtengoak (informazio gehiago gainean klikatuta):

Ikus-entzunezko saria: EITB Kultura, euskal kulturgileen lana bistaratzen duen telebista saioa.

Prentsako saria: Irutxuloko Hitza, eskuin muturraren igoerari egindako jarraipenagatik.

Entzunezko saria: BaDA!bil, Durangoko Azokan kulturaz egindako podcasta.

Interneteko saria: Oroibidea, Nafarroako oroimen historikoa berreskuratzeko bilatzailea.

Kanpaina onenaren saria: Altxa Burua ekimena, seme-alabek mugikorra gutxiago erabil dezaten abiatu duten borrokagatik.

Merezimenduzko saria: Ene Kantak, gazteenen artean euskara sustatzeko egindako lanagatik.

ARGIAko komunitatea hurbil

Aurten aurkezle lanetan Oroimen Histerikoa podcasteko Nagore Irazustabarrena eta Axier Lopez bikotea aritu da, haien hamabosteroko saioetan moduan, umore ederrean.

ARGIA babesten ari diren harpidedunek mahaia osatu dute. 50 urtez ARGIA komunitateko kide diren sei gonbidatu izan dira Lasarte-Orian: Ana Zabaleta, Dioni Beraetxe, Endika Garmendia, Jesus Mari Kerejeta, Mª Luisa Alkorta eta Maider Mateo.

Mundu ilunean, ARGIA gehiago

Urtero bezala, ARGIAko lantaldeak diskurtsoa eskaini du egun berezi honetan, eta denen izenean hitz egin du Onintza Irureta Azkunek.

ARGIA komunitateko kide batek helarazitakoa baliatu du diskurtsoari hasiera emateko. Kide horrek dio batzuetan ARGIA iluna dela, barruak mugiarazten dizkion albiste gogorrak daudela. Lan ona egiten dugula, baina albiste gaiztoek eztarria korapilatzen diotela. Iruretak galderak egin ditu hari horri tiraka: Genozidio bat eguneroko ogi bilakatu duen mundu honetaz zer esan behar dugu hedabide independenteok? Boteredunek hartutako erabakiek herritarroi eragin dizkiguten ondorioez idatzi, ala albisteak hain pisutsuak, hain gordinak izan ez daitezen, fokua leku atsegingarriagoetan jarri?

Okasioa baliatu du ARGIAren erabaki baten berri emateko: Gaurtik aurrera ARGIAk ez die bere edukia dohainik oparituko Facebook eta Twitterri. ARGIAk ez ditu gehiago elikatuko herritarrak publizitate-jale bilakatu dituen bi plataforma horiek.

Erakunde publikoen laguntza aipatu du, eta esan du aurten ARGIAk pozik azpimarratu behar duela, lan asko eginda eta ordu asko inbertituta, euskarazko hedabideon eta Eusko Jaurlaritzaren artean sortutako elkarlana, Hekimenen eskutik.

Hamargarren urtez jarraian harpidetzek gora egin dutela azaldu du eta ARGIA proiektuaren aurrekontuaren %40 baino gehiago ARGIAko kideek egindako ekarpen ekonomikotik datorrela.

Irakurri hemen hitzaldi osoa.

Bideo honetan ikus dezakezue ekitaldia osorik:

Eskerrak eman nahi dizkiegu ekitaldi honen babesle diren ondorengo erakundeei:

Arabako Foru Aldundia

Bizkaiko Foru Aldundia

Emakunde

Eusko Jaurlaritza Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gipuzkoako Foru Aldundia

Kutxabank

Laboral Kutxa

Nafarroako Gobernua


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Argia Sariak 2025
Alternatibei zirrikitua irekitzeagatik

Zerbait egin beharra izan liteke aurtengo Argia Sarietan garaikurra jaso berri dutenen oinarria. Zapalkuntzaren, bazterkeriaren, ahanzturaren aurrean antolatzearen erabakia hartu izana. Edo ilunetik argia ateratzea, zirrikituak bilatzea eta komunitateari eskaintzea. Balio... [+]


Bonus track: non dago saria?

Jan-edanean zeuden denak, itxuraz alai, baina baten bat urduri zebilen aperitibo eta aperitifa artean. Bigarrenez jasoko zuen saria, baina eskuetan edukiko zuen lehenbizikoa izango zen. Eta urduri zegoen, oroigarriak bulegora heldu beharra zeukalako, joder. ARGIA Sariak ez dira,... [+]


Argia Sarien kronika
Galga azkartasunari

Gauzak bizi eta azkar aldatzen badira ere, zenbait kontu ez dira aldatzen: Argia Sarien ekitaldia da horietako bat. Horixe esan dio kronikagile honi beharrera etorri den kanpoko kazetari batek, ARGIA asko aldatu dela esatearekin batera, sari-banaketa hasi aurretik. Onerako ari... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Ikus-entzunezko Argia Saria: EITB Kultura

EITB Kultura telebista saioak jaso du Argia Saria euskal kulturgileen lana bistaratzeagatik, Euskal Herriko txoko guztietako proiektuak telebista publikora ekartzeagatik, eta egiten duten kalitatezko ikus-entzunezkoagatik. Saria Leire Ikaranek eta Kerman Diazek jaso dute, Berde... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Prentsako Argia Saria: Irutxuloko Hitza

Prentsako Argia Saria Irutxuloko Hitza-rentzat izan da, eskuin muturraren igoerari egindako jarraipenagatik eta talde erreakzionarioen benetako aurpegia erakusteko kalean hor egoteagatik. Aurten 20 urte beteko ditu Donostiako hedabideak. Aizpea Aizpurua, Andrea Bosch,... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Entzunezko Argia Saria: BaDA!bil podcasta

Entzunezko Argia Saria BaDA!bil podcastak jaso du, Hiru Damatxo ekoiztetxeak ekoitzitakoa, eta Gerediaga elkarteak eta EITBk finantzatutakoa. Podcastak kulturgintzan dabiltzan lau mahaikidez osaturiko bost mahai inguru jaso ditu Durangoko Azokaren bueltan. Saria jaso dute Amets... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Interneteko Argia Saria: Oroibidea

Galtzaileen herri ondarea sarean jartzeko erakunde publiko batetik egindako ahaleginagatik, ahots gabeen ahotsa entzuteko aukera emateagatik, eta batez ere, Nafarroak aitzindari izaten segi dezan oroimen historikoa berreskuratzeko bidean, Interneteko Argia Saria Nafarroako... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Urteko kanpaina onenaren Argia Saria: Altxa Burua

Seme-alabek lehen mugikorra izateko adina atzeratzeko eskolaz eskola egindako lanagatik eta lortutako emaitzengatik, ikastetxeak mugikorrik gabeko arnasgune izateko borrokagatik, kanpaina onenaren Argia Saria guraso elkarteek osaturiko Altxa Burua ekimenarentzat izan da... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Merezimenduzko Argia Saria: Ene Kantak

Hamabost urteotan gazteenen artean euskara sustatzeko egindako lanagatik eta lortutako arrakastagatik,  Merezimenduzko Argia Saria Ene Kantak proiektuarentzat izan da. Saria Nerea Urbizu, Fermin Sarasa eta Jesus Irujok jaso dute.


2025-01-31 | ARGIA
ARGIAko lantaldearen mezua: Mundu ilunean, ARGIA gehiago

Onintza Irureta Azkunek egin du hitzartzea ARGIAko lantaldearen izenean:

"ARGIAko komunitatea osatzen duten milaka lagunetako batek berriki adierazi digu batzuetan ARGIA iluna dela, barruak mugiarazten dizkion albiste gogorrak daudela. Lan ona egiten dugula, baina... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Argia Sariak banatuko ditugu gaur Usurbilgo Atxega Jauregian

Usurbilgo Atxega Jauregian, urtarrilaren 31n, hedabideetako, kulturgintzako eta erakunde publikoetako ehun lagun inguru bilduko dira. Bazkariaren ondoren, 16:00etan egingo da sari banaketa. Antton Mendizabalek egingo dituen azken garaikurrak jasoko dituzte saridunek... [+]


“Noizbait ere gauzak bukatu egin behar dira, konplitu dugu Argia Sariekin”

Behin batean, gazterik, gidoi nagusia betetzea egokitu zitzaion. Elbira Zipitriaren ikasle izanak, ikastolen mugimendu berriarekin bat egin zuen. Irakasle izan zen artisau baino lehen. Gero, eskulturgile. Egun, musika jotzen du, bere gogoz eta bere buruarentzat. Eta beti, eta 35... [+]


Eguneraketa berriak daude