Maiatzaren azken asteburuan jokatu dira finalerdietako bi saioak eta Oihane Perea eta Manex Agirre zuzenean sailkatu dira, bakoitza bere saioan nagusitu baita. Gainerako lau bertsolari hauek, puntuen arabera sailkatu dira finalerako eta denak dira Izarrako finalerdian kantatu zutenak: Peru Abarrategi, Xabi Igoa, Iñaki Viñaspre eta Paula Amilburu. Finala ekainaren 11n jokatuko da Gasteizen.
Apirilaren hasieran 30 bertsolarik ekin zioten Arabako Bertsolari Txapelketari eta hainbat galbahe pasatuta, hamabi bertsolari aritu dira finalaurrekoetan, eta hauetatik sei dira finalean kantatzeko ohorea izango dutenak. Hemen ikus daiteke nola gelditu den finalaurrekoetako puntuaketen taula.
Finala ekainaren 11n jokatuko da Gasteizko Europa Biltzar Jauregiko Maria de Maeztu auditorioan, arratsaldeko 17:30ean.
Maiatzaren 28an Araian jokatu da lehen finalaurrekoa. Saio honetatik zuzenean sailkatu da Oihane Perea finalerako, saio horretan lehena izan zenez. Araian kantatu zuten gainerako bost bertsolariak hauek dira: Asier Otamendi, Felipe Zelaieta, Andere Arriolabengoa, Maddi Agirre eta Unai Anda.
Biharamunez, maiatzaren 29an Izarran jokatu da bigarren finalaurrekoa. Bertan lehena izanik zuzenean finalerako sailkatu dena Manex Agirre izan da. Eta kantuan aritu diren gainerako bost bertsolariak hauexek: Peru Abarrategi, Paula Amilburu, Iñaki Viñaspre, Rikardo Gonzalez de Durana eta Xabi Igoa. Saio honetatik Gonzalez de Durana ez beste guztiak sailkatu dira finalerako.
Urtarrilaren 28an hasi eta martxoaren 16ra bitartean burutuko da 2024ko Arabako Bertsolari Txapelketa. Martxoaren 16an borobilduko da finalarekin Gasteizko Printzipal Antzokian.
Apirilaren hasieran 30 bertsolarik ekin zioten Arabako Bertsolari Txapelketari eta bide hori dagoeneko finalaurrekoetan sartu da. Hamabi bertsolari hauek lortu dute finalaurrekoetara sailkatzea: Manex Agirre, Asier Otamendi, Unai Anda, Iñaki Viñaspre, Andere... [+]
Arabako Bertsolari Txapelketa 30 bertsolarik hasi dute. XV. edizioa aurtengoa eta iragan asteburuan abiatu da lehen fasea, final zortzirenak. Iñaki Viñaspre, Manex Agirre eta Andere Arriolabengoa gailendu da, nor bere saioan. Hurrengo asteburuan bukatuko da lehen... [+]
XV. Txapelketa izango da aurtengoa, eta 30 bertsolarik hartuko dute parte. Ekainaren 11n jokatuko da finala, Gasteizen.
Iñaki Viñaspre da aurtengo txapelduna, Manex Agirrerekin buruz burukoa kantatu ondoren. Viñaspreri Lierni Altunak jantzi dio txapela. 700 lagun elkartu dira Gasteizko Printzipal Antzokian.
Aramaioko Kultur Etxean 170 lagun bildu ziren txapelketako bigarren saio honetan.
Zigoitiko Kultur Etxean 80 lagun bildu ziren txapelketako bigarren saio honetan.
Araiako pleno aretoan 80 lagun bildu ziren txapelketako lehen saio honetan.
Otsailaren 9an Araian hasi eta martxoaren 30ean Gasteizko Printzipal Antzokian bukatuko da.
Urriko azken asteburuan jokatu dira 2019ko Txapelketako bertsolariak definitzeko azken hiru kanporaketak Bastida, Agurain eta Murgian. 18 bertsolari hauek arituko dira hurrengo urteko txapelketan: 2017ko Arabako finalistak eta amaitu berri diren kanporaketetan sailkatutako lehen... [+]