Hau irakurtzen duzunerako, orain artekoa bukatuta izango dugu; hemendik sei hilabetetara atzean utzi dugun horri, berriz ere, heltzeko.
Hau irakurtzen duzunerako, gaztandegiko esne-usaina apalagoa izango da. Esne-ontzia arin-arin irristatuko da, esnea berotzeko barruko urik gabe. Trasteak garbi eta bertan jasota, zain, otsaila noiz helduko, berriro esnearen epela sentitzeko. Hilabetetan, gaztandegiko oihartzunak ez du zer errepikaturik izango; geldirik egongo baitira pala, lira eta moldeak. Esne-jauzirik ez, dena lehor.
Sukaldetik ez da ardirik entzungo. Jezteko makinak ere isilik pasako ditu hurrengo hilabeteak; ez ardi, ez zereal, ez ate hotsik. Ardi marruak tartekatuago entzungo dira bazterretan; astean behin-edo ekarriko ditugu etxera –mineral-harrietan marruska dezaten, herrenak zaintzeko...–, baina ez da gauza bera izango...
Etxe ingurua garbiegi egongo da, hau irakurtzen duzunerako. Ezin jolastu arkorotzak ez zapaltzera.
Belardiak basamortu berdeak izango dira, ardirik gabe; zuriuneek utzitako hutsuneak ere berde, berdeegi dena.
Sudurrak jasoko duen munduak ez du ardi-lurrinik izango; ez egunero behintzat. Arditara joateko tira egingo digu, bi egunetik behin, usain-eztanda horren peskizan abiarazteko: segi mendian gora, arren, goazen ardiekin!
Ezin, bada, ezezkoa eman! Eta bagoaz mendira, arditara. Belardian egongo dira, zabal-zabal, larratzen; eta gu ikustean, deika hasiko dira; pelikuletan maitaleak elkartzen diren moduan bat egingo dute, artzainak eta ardiek. Lizarren kontra eseri, eta ardiz osatutako borobila izango du inguruan. Eskuek, sudurrarekiko elkartasunez, ardiak laztanduko dituzte, behin eta berriz; poroek gainezka egin arte. Eta kasualetik gutxi zuen enkontrua amaitutakoan, jada etxerako bidean, artzainak eskuak aurpegira eraman eta ardiak usainduko ditu, bere kontsolamendurako.
Joan-etorri horiek utzitako tarteetan, lanean ari dela, ardiak gogoan izango ditu artzainak. Gogoan, hurrengo negurako belarretan ari dela; berdin, sailak esku-motosegaz pasatzen dituenean ere.
Gogoan, udako azoka ekologikoetan gaztak saltzen ari dela edo abuztuaren hasieran ahariak eta ardiak batzen dituenean. Gogoan, urrian, garotan ari dela, ardiek negurako azpigarri goxoak izan ditzaten.
Dena hemendik sei hilabetera arkumeak jaioko diren esperantzarekin. Konturatu gabe, otsailetik aurrera jetzitako esneaz egingo dituen gaztekin amestuko du. Denak ere herrikideak elikatzeko.
Hau irakurtzen duzunerako, orain bukatutakoak hasiera emango dio etorkizuneko artaldeari. Eta etortzeko dagoen herriari.
Enegarren aldiz.
20 urte zituela, Alberto Flores-Uranga Mutrikutik Idahora (AEB) joan zen artzain. Bakardadean, mendietan galduta, maiz koiote eta hartzak begira zituela."Berriro egingo nuke, zalantzarik gabe", dio, garai haiek gogoratuta.
Uharteko artzain egunean azaldu zuten Euskal Herriak nazioarteko ardi mozketa txapelketatan aritzeko onarpena lortu duela. Ofizialtasuna Eskoziako 2023ko munduko txapelketan etorri zen, euskal moztaileek aurkeztutako dosierra eta bertan egindako defentsa bikainaren ondorioz... [+]
Hau irakurtzen duzunerako, ez dakit zenbat herri izango ditudan bihotzean eta zenbat gogoeta buruan. Idatzi hau bidali baino lehen, izan naiz Arantzan, Tolosan, Elgoibarren eta Ondarroan, Hausnarrean liburua aurkezten.
Euskal Herriko ardi moztaileek ofizialtasuna lortu dute nazioarteko lehiaketetarako, eta 2026ko munduko txapelketan parte hartzeko asmoa daukate. Lehenago, 2025ean, Euskal Herriko txapelketa egin nahi dute.
Lerro hauek idazterako, gazta egiteari utzi diogu eta antzutze prozesu betean gaude. Horrek esan nahi du jetzaldiak gero eta sakabanatuagoak direla denboran, ardiei esnea desagertu arte. Batzuen kasuan, egun gutxitan bukatuko da prozesua, eta gutxi batzuei gehiago kostako zaie.
Astebete pasatxo eman dut artaldeaz hausnarrean. Lehenago ere eskaini izan dizkiot tarteak artalde kontzeptuari ematen zaion erabilerari, baina orain dela astebete izandako elkarrizketak berritu du hari buruzko hausnarra eta paper honetara ekarri nau.
In extremis heldu naiz orrialde honetara. Patuak hala erabaki du. Izan ere, orain dela bi aste erdi idatzita nuen gaurkoa, baina dokumentua gorde gabe ordenagailua itzali, eta han joan zen egindakoa. Beraz, hemen naiz, abiapuntuan eta gaia guztiz aldatuta. Zoriak halaxe... [+]
Lehen begi kolpean, ohiko artaldea dirudi argazkikoak, ezta? Bada, ez… ardi horiek suhiltzaile ere badira eta. Nafarroako Zunbeltz Nekazaritzako Test Guneak zerbitzu berria eta berritzailea jarri du martxan Lizarraldean: Arsue, edo artalde suhiltzaile estentsiboa... [+]
"Ez naiz laborari familiakoa, baina agronomia ikasketak egin eta gero, lehen sektorean aritu naiz lanean Ipar Euskal Herrian. Han ikasi dut badela gauzak egiteko beste manera bat”. Areta Lorea Markalain gaztearen hitzak dira. Abaurregainakoa du aita, eta herrian... [+]
Esango nuke artzaintzatik lan gehientsuenak gustuko ditudala. Artalde baten zikloan dauden sasoietan, ordea, erditze-garaia da kuttuna. Lerrook idazten ari naizen honetan, 25 arkume jaio dira etxean. Lagin txiki bat, besterik ez, 160 bat arkume jaioko direla pentsatzen baduzu.
Josebe Blanco Alvarezek lehen pertsonan jaso du artaldearen urtebetea. Mendian, autoz kaletik orduerdira bizi den emakume artzain euskaldun-galegoaren eguneroko bizitzan nola eragiten dute gaurko munduan pil-pilean dauden gaiek? Klima larrialdia, berdez pintatutako kapitalismoa,... [+]
Mendian, autoz kaletik orduerdira bizi den emakume artzain euskaldun-galegoaren eguneroko bizitzan nola eragiten dute gaurko munduan pil-pilean dauden gaiek? Klima larrialdia, berdez pintatutako kapitalismoa, basogintza, migrazioa, prekaritatea, begano mugimendua, elikadura... [+]
Geroz eta ardi-esne gutxiago ekoizten da Ipar Euskal Herrian. Iaz 65 milioi litro ekoitzi ziren Departamentuan, 2021ean baino %5 gutxiago.