Ekainaren 1ean izango da Hatortxu Rocken 15. edizioa Atarrabiako Entrecementerios eremuan. 18:00etatik aurrera, euskal presoei elkartasuna adieraziko diete hainbat musika taldek, antolatzaileek “edizio berezia” deitu dioten honetan.
Aurtengo kartela talde hauek osatzen dute: Iheskide, Riot propaganda, Berri Txarrak, Fermin Muguruza, La jodedera eta DJ Jotatxo izango dira partaideak. Aurreko edizioetan baino talde gutxiago izango dira; beraz, emanaldi luzeagoak egingo dituzte, bi ordukoak gutxi gorabehera.
Sarrerek 20 euro balio dute aurrez erosten badira, eta 25 euro bertan.
Neguan egin ohi den jaialdi hau udaren hasierara aldatu dute antolatzaileek. 15 edizio zuek gabe, 15.000 kilometro zuekin lema erabili dute aurtengo ekimenerako. Udan egin ohi diren jaialdi gehienak ez bezala, hau ez dela “kapritxoz” egiten gogorarazi dute antolatzaileek ekimenaren webgunean:
“Hatortxu Rock, musika eta elkartasunaren jaia ez da kapritxoz egiten, jaialdi handiak egiteko modaren batengatik ere ez. Herriak sortu du, herriarentzat egiten da eta, hasieratik bezala, beharrak hala eskatuta. Eta baita harrotasunagatik ere, zergatik ez? Boterearen xantaia saiakerak ugariak izan diren arren, presoak dauden tokian han egongo delako herria ere”.
Hemen ikusgai aurtengo Hatortxu Rockeko promoa.
Milaka lagun elkartu dira Hatortxu Rock elkartasun jaialdiaren azken aurreko edizioan. Euskal preso politikoen senideei babesa eta sostengua emateko sortutako jaialdiak agur esanen du 2025ko udan Lakuntzan eginen den azken edizioarekin. Sakabanaketarekin amaitzea lortu bada ere,... [+]
Hatortxu Rock jaialdiko 29. edizioa egingo da larunbatean Atarrabian. Sarrerak jada agortuta daude, baina txandak osatzeko laguntza behar da oraindik.
Antolatzaileek iragarri dutenez, ohiko jaialdia eginen dute abenduaren 28an eta 2025eko uztailean lau eguneko jaialdi berezi baten bidez agurtuko dute behin betiko jendea, "erreminta berriei bide emateko". Orotara, hamazazpi taldek eskainiko dute kontzertua larunbatean.
HTX ROCK jaialdiaren azken-aurreko edizioa izanen da abenduaren 28an, eta Atarrabiako herrian ospatuko den azkenekoa, alegia.
Bi edizio baino ez zaizkio geratzen elkartasun jaialdiari. Antolakuntzak iragarri bezala, ohiko jaialdia eginen dute abenduaren 28an, eta 2025eko uztailean lau eguneko jaialdi berezi baten ostean, agur esateko une gazi-gozoa helduko da. Aritz Colio Hatortxuko antolakuntzako... [+]
2024ko abenduan eta 2025eko uztailean egingo dituzte euskal preso politiko, iheslari eta deportatuekiko elkartasuna ardatz duen musika jaialdiaren azken bi edizioak. “Hatortxu badoa, baina erreminta berriei bide emateko”.
Hatortxurock elkartasun jaialdiaren 28. edizioa ospatu da gaur Atarrabian. Euskal errepresaliatu guztiak etxeratzeko helburua duen musika festibalak milaka lagun bildu ditu berriz ere. Jaialdia aurrera eramateko, boluntarioen lana ezinbestekoa izan da. Sarrera guztiak... [+]
17 talde bilduko dira aurten Hatortxu Rocken 28. edizioan. Abenduaren 16an egingo dute Atarrabian euskal preso politiko eta hauen senideekiko elkartasun festibala.
25. Hatortxu Rock jaialdian joko duten musika taldeak iragarri dituzte. Estilo eta jatorri ugariko 17 taldek parte hartuko dute elkartasun jaialdian, horien artean Segismundo Toxicómano, Afu, Soziedad Alkoholika, Nøgen, Skakeitan, Rodeo eta Ibil bedi. Jaialdirako... [+]
Antolatzaileek azpimarratu dute nahiz eta euskal preso politikoen dispertsioaren mapa txikitu den, oraindik ere beharrezkoa dela elkartasun jaialdia, “helburua guztiz bete arte”. Gainera, beste jaialdi bat antolatzen ari dira uztailaren 29 eta 30erako. Atarrabian... [+]
COVID-19aren egoerak are gehiago okertu duelako euskal preso politikoen eta haien senideen egoera, aurtengo Hatortxu Rock "inoiz baino beharrezkoagoa" dela jakinarazi du antolakuntzak. "Eskaintza bereziarekin eta pena mereziko duen egitarau batekin" aurrera... [+]
Hatortxu rock, euskal presoen etxeratzea aldarrikatzeko urteroko elkartasun ekimenaren 24.edizioa etxetik jarraitu ahal izango da. Osasun krisiak kulturan eragindako egoera kontuan hartuta, inoiz baino "behar" handiagoa dagoela adierazi du antolakuntzak... [+]
Milaka lagun bildu ziren larunbatean Atarrabian Hatortxurock jaialdian euskal preso eta iheslari politikoei eta euren senideei babesa eta elkartasuna adierazteko. Maitasunaren apologia erakustaldi eder honen bideo laburpena egin du Ahotsa.info-k.