2024ko abenduan eta 2025eko uztailean egingo dituzte euskal preso politiko, iheslari eta deportatuekiko elkartasuna ardatz duen musika jaialdiaren azken bi edizioak. “Hatortxu badoa, baina erreminta berriei bide emateko”.
“Euskal preso politiko, iheslari eta deportatuen errealitateari elkartasunetik erantzun eta haien auzia gizarteratzeko helburuarekin antolatzen hasi zen jaialdiak bere azken bi edizioak ospatuko ditu”. Asteartean iragarri du bere bidearen amaiera Euskal Herriko musika jaialdirik entzutetsuenetakoak, ohar baten bidez. “Helburu genuen dispertsioaren amaiera lortuta baina haien etxerako bidean egiteke dagoenaz jakitun, erarik onenean eman nahi diogu amaiera”, azaldu dute. 1999an ospatu zen Hatortxu Rock estreinakoz.
Azken bi edizioak izango ditu Hatortxuk 2024an eta 2025ean. 2024ko edizioa ohiko formatu eta datetan iragarri dute: abenduaren 28an izango da egun bakarreko jaialdia. 2025eko edizioa, behin betiko agurrarena, berezia izango da, “lau eguneko jaialdi historiko batekin” eta udan, uztailaren 24tik 27ra bitartean. Ez dute egitaraurik jakitera eman, baina bi edizioetarako sarrerak salgai daude jada hemen.
Elkartasunerako erreminta berriak
“Jaialdia bere amaierara heldu da baina jaialdia sorrarazi zuten arrazoi guztiak ez dira desagertu. Euskal preso politiko, iheslari eta deportatuen egoerak euskal gizartearen inplikazioa behar beharrezkoa du oraindik”, azpimarratu dute Hatortxutik. “Bizi ohituretan jasandako eraldaketa sakonek eta agertoki politiko berriek” euskal preso, iheslari eta deportatuen alde egiteko “forma berriak ezinbesteko” egiten dituztela iritzita, ohartarazi dute: “”Hatortxu badoa, baina erreminta berriei bide emateko”. Erreminta eta bide berriak garatzeko herritarren ahalean konfiantza agertu dute jaialditik.
“Hatortxu Rockek bere onena emanez joko ditu azken akordeak, egoerak eskatzen duen bezala, ospakizuna eta aldarrikapena uztartuz. Beste behin ere, musika erdigunean jarriz, euskal preso politiko, iheslari eta deportatuekiko elkartasunez milaka pertsona elkartuz”, amaitu dute.
Bi edizio baino ez zaizkio geratzen elkartasun jaialdiari. Antolakuntzak iragarri bezala, ohiko jaialdia eginen dute abenduaren 28an, eta 2025eko uztailean lau eguneko jaialdi berezi baten ostean, agur esateko une gazi-gozoa helduko da. Aritz Colio Hatortxuko antolakuntzako... [+]
Hatortxurock elkartasun jaialdiaren 28. edizioa ospatu da gaur Atarrabian. Euskal errepresaliatu guztiak etxeratzeko helburua duen musika festibalak milaka lagun bildu ditu berriz ere. Jaialdia aurrera eramateko, boluntarioen lana ezinbestekoa izan da. Sarrera guztiak... [+]
17 talde bilduko dira aurten Hatortxu Rocken 28. edizioan. Abenduaren 16an egingo dute Atarrabian euskal preso politiko eta hauen senideekiko elkartasun festibala.
25. Hatortxu Rock jaialdian joko duten musika taldeak iragarri dituzte. Estilo eta jatorri ugariko 17 taldek parte hartuko dute elkartasun jaialdian, horien artean Segismundo Toxicómano, Afu, Soziedad Alkoholika, Nøgen, Skakeitan, Rodeo eta Ibil bedi. Jaialdirako... [+]
Antolatzaileek azpimarratu dute nahiz eta euskal preso politikoen dispertsioaren mapa txikitu den, oraindik ere beharrezkoa dela elkartasun jaialdia, “helburua guztiz bete arte”. Gainera, beste jaialdi bat antolatzen ari dira uztailaren 29 eta 30erako. Atarrabian... [+]
COVID-19aren egoerak are gehiago okertu duelako euskal preso politikoen eta haien senideen egoera, aurtengo Hatortxu Rock "inoiz baino beharrezkoagoa" dela jakinarazi du antolakuntzak. "Eskaintza bereziarekin eta pena mereziko duen egitarau batekin" aurrera... [+]
Hatortxu rock, euskal presoen etxeratzea aldarrikatzeko urteroko elkartasun ekimenaren 24.edizioa etxetik jarraitu ahal izango da. Osasun krisiak kulturan eragindako egoera kontuan hartuta, inoiz baino "behar" handiagoa dagoela adierazi du antolakuntzak... [+]
Milaka lagun bildu ziren larunbatean Atarrabian Hatortxurock jaialdian euskal preso eta iheslari politikoei eta euren senideei babesa eta elkartasuna adierazteko. Maitasunaren apologia erakustaldi eder honen bideo laburpena egin du Ahotsa.info-k.
Hatortxurock XXI. edizioa arrakastatsua izan da berriz ere. Milaka lagun bildu ziren Atarrabiako karpan euskal preso eta iheslarien etxeratzea aldarrikatzeko, eta euren senideei babesa eskeintzeko. Ahotsa.inforen bideo honetan bildu dituzten irudi ezanguratsuenak.
Iñaki Alforja zine zuzendariak dokumental batean bildu du Hatortxu Rock-eko 20. edizioa posible egin zuen auzolan erraldoia. 20 pertsonaren istorioen bitartez, zuzendari iruindarrak elkartasun jaialdiaren aurreko zein bertako bizipenak bildu ditu. Eta tituloak... [+]
Astelehen honetan aurkeztu dute abenduaren 16an Atarrabiako oholtza gainera igoko diren taldeen zerrenda. “Zuek gabe… etenik ez!” lemapean egingo dute elkartasun jaialdia.
Ahaztezina izango zela esan genuen, eta ahaztezina egin dugu. Denon artean egingo genuela esan genuen eta denon artean egin dugu. Etxerako bidea eraikiko genuela esan dugu eta etxerako bidea eraiki dugu. Eta eraikitzen jarraituko dugu. Balorazio oso positiboa egiten dugu... [+]
Eta halako batean Hatortxun ginen emakumeon artean begirada eta irrifar konplizeak sortzen hasi ziren, eskailera horiek igo eta bertan zegoena ikustean…