Hatortxu rock, euskal presoen etxeratzea aldarrikatzeko urteroko elkartasun ekimenaren 24.edizioa etxetik jarraitu ahal izango da. Osasun krisiak kulturan eragindako egoera kontuan hartuta, inoiz baino "behar" handiagoa dagoela adierazi du antolakuntzak. Abenduaren 26an izango da.
Bakoitzak bere etxetik gozatu beharko duen jaialdia izango da 24.a, aurreko edizioekin alderatuta. Eskaintza berezia izango da aurtengoa eta "horretarako lanean" ari direla aitortu du antolakuntzak . 21 urteren ostean, aurtengo edizioa bertan behera geratzeko aukerak bazeuden ere, kulturaren alde apostua egin dute.
Hatortxu Rock honetan bakarrik gozatu ahal izango diren izen, abesti eta ikuskizunak eskainiko dira. Musika izango da protagonista, baina beste errepresentazio artistiko batzuek ere izango dute lekua. Horrela, hainbeste urtetan ekitaldian egon diren artista horiei guztiei egindako ahalegina eskertu eta itzuli nahi die. Bad Sound, DJ Reimy Suaia eta Ama Rebel eta Nerabe, izango dira ikuskizunetako batzuk.
Pandemiak gehien kolpatu dituen sektoreak gogoratu dituzte: presoak eta kultura. Horregatik, lanean jarraitzeko eta jaialdia aurrera ateratzeko "beharra" azpimarratu dute, "berezia" izango den arren. “Astebururo 1.000 kilometro egiteak suposatzen duen gastuek hor jarraitzen dute eta, aldiz, diru-sarrerak, gehienak herri mugimenduak antolatutako ekimenetatik zetozenak, eten egin dira pandemiak ekimen guzti horiek bertan behera utzi eta gero”, azpimarratu dute.
"Aurten internet bidez jarraitu beharko da Hatortxu Rock jaialdia, baina, zinez, mereziko duen zerbait eskaintzera gatoz. Haiek merezi dutelako", dio antolakuntzak.
#HTX24 Inoiz baino indartsuago bultzatuko dugu.https://t.co/Q80z03CS6U pic.twitter.com/dJjF862uJC
— Hatortxurock (@Hatortxurock) October 30, 2020
Bi edizio baino ez zaizkio geratzen elkartasun jaialdiari. Antolakuntzak iragarri bezala, ohiko jaialdia eginen dute abenduaren 28an, eta 2025eko uztailean lau eguneko jaialdi berezi baten ostean, agur esateko une gazi-gozoa helduko da. Aritz Colio Hatortxuko antolakuntzako... [+]
2024ko abenduan eta 2025eko uztailean egingo dituzte euskal preso politiko, iheslari eta deportatuekiko elkartasuna ardatz duen musika jaialdiaren azken bi edizioak. “Hatortxu badoa, baina erreminta berriei bide emateko”.
Hatortxurock elkartasun jaialdiaren 28. edizioa ospatu da gaur Atarrabian. Euskal errepresaliatu guztiak etxeratzeko helburua duen musika festibalak milaka lagun bildu ditu berriz ere. Jaialdia aurrera eramateko, boluntarioen lana ezinbestekoa izan da. Sarrera guztiak... [+]
17 talde bilduko dira aurten Hatortxu Rocken 28. edizioan. Abenduaren 16an egingo dute Atarrabian euskal preso politiko eta hauen senideekiko elkartasun festibala.
25. Hatortxu Rock jaialdian joko duten musika taldeak iragarri dituzte. Estilo eta jatorri ugariko 17 taldek parte hartuko dute elkartasun jaialdian, horien artean Segismundo Toxicómano, Afu, Soziedad Alkoholika, Nøgen, Skakeitan, Rodeo eta Ibil bedi. Jaialdirako... [+]
Antolatzaileek azpimarratu dute nahiz eta euskal preso politikoen dispertsioaren mapa txikitu den, oraindik ere beharrezkoa dela elkartasun jaialdia, “helburua guztiz bete arte”. Gainera, beste jaialdi bat antolatzen ari dira uztailaren 29 eta 30erako. Atarrabian... [+]
COVID-19aren egoerak are gehiago okertu duelako euskal preso politikoen eta haien senideen egoera, aurtengo Hatortxu Rock "inoiz baino beharrezkoagoa" dela jakinarazi du antolakuntzak. "Eskaintza bereziarekin eta pena mereziko duen egitarau batekin" aurrera... [+]
Milaka lagun bildu ziren larunbatean Atarrabian Hatortxurock jaialdian euskal preso eta iheslari politikoei eta euren senideei babesa eta elkartasuna adierazteko. Maitasunaren apologia erakustaldi eder honen bideo laburpena egin du Ahotsa.info-k.
Hatortxurock XXI. edizioa arrakastatsua izan da berriz ere. Milaka lagun bildu ziren Atarrabiako karpan euskal preso eta iheslarien etxeratzea aldarrikatzeko, eta euren senideei babesa eskeintzeko. Ahotsa.inforen bideo honetan bildu dituzten irudi ezanguratsuenak.
Iñaki Alforja zine zuzendariak dokumental batean bildu du Hatortxu Rock-eko 20. edizioa posible egin zuen auzolan erraldoia. 20 pertsonaren istorioen bitartez, zuzendari iruindarrak elkartasun jaialdiaren aurreko zein bertako bizipenak bildu ditu. Eta tituloak... [+]
Astelehen honetan aurkeztu dute abenduaren 16an Atarrabiako oholtza gainera igoko diren taldeen zerrenda. “Zuek gabe… etenik ez!” lemapean egingo dute elkartasun jaialdia.
Ahaztezina izango zela esan genuen, eta ahaztezina egin dugu. Denon artean egingo genuela esan genuen eta denon artean egin dugu. Etxerako bidea eraikiko genuela esan dugu eta etxerako bidea eraiki dugu. Eta eraikitzen jarraituko dugu. Balorazio oso positiboa egiten dugu... [+]
Eta halako batean Hatortxun ginen emakumeon artean begirada eta irrifar konplizeak sortzen hasi ziren, eskailera horiek igo eta bertan zegoena ikustean…