Martxoaren 11n hasiko da Gernikako Lekuek festibalaren laugarren edizioa

  • Gernika-Lumo musikaz beteko da martxoaren 11tik 19ra. Hainbat estilotako 28 musika taldek hartuko dute parte festibalean, “herri osoa musikaren bueltan jartzeko”.


2017ko martxoaren 07an - 09:39

Lekuek “musika zaletasunetik” abiatu zen 2013an. Oso harrera ona izan zuen, horregatik antolatzaileek egitasmoarekin jarraitzea erabaki zuten. Orain, laugarren edizioa antolatu dute. Festibal “txikia, askotarikoa, elektrikoa, horizontala eta merkatuaren logikatik kanpo dagoena” izango dela iragarri dute.

Musikaren arloko 28 izen ezagun biltzen ditu egitarauak, horien artean Guadalupe Plata, Ruper Ordorika, Luma, Capsula, Kepa Junkera, Solea Morente, Nick Moss, The Limboos, The Kinki Coo Coo’s, Sumision City Blues edo Inoren Ero Ni. Zuzeneko musikaz gain, beste ekimen batzuk egongo dira; hala nola, zine kluba, tailerrak, erakusketak, disko eta binilo azoka eta antzerki musikatua.

Gernikako hainbat txokotan egingo dira ekintzak: Astra, Iparragirre Rock, Trinkete anti txokoa, Arima, Aterpe, Irrintzi, Lagun etxea, Ospa, Zaplast, AstraTxiki, Kultur Etxea eta beste asko. Festibal osorako bonoak eskainiko dituzte, 25 euroko prezioan. Astra eta Arima tabernetan salgai egongo dira, martxoaren 13tik aurrera.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gernikako Lekuek
Hibernazio pandemikotik esnatzeko, Gernikako Lekuek jaialdia

Martxoaren 12tik 19ra bitartean, Gernika-Lumoko kaleak hartuko ditu Lekuek jaialdiak. Azken bi urteetako gorabeheren ondoren, desberdina denaren ikusgarritasuna aldarrikatu dute antolatzaileek.


2019-12-20 | ARGIA
Gernikako Lekuek festibala 2020ko martxoan ospatuko da zazpigarrenez, filosofia bereziari eutsiz

2020ko martxoaren 7tik 14ra bitartean ospatuko da Gernikako Lekuek festibala. Jaialdiaren 7. edizioaren kartela publiko egin dute ostiral honetan.


Zer entzun ahalko da aurtengo Gernikako Lekuek festibalean?

Aurtengo edizioan joko duten musikariak zein izango diren jakinarazi du Gernikako Lekuek festibalak. Bizkaiko herrian antolatzen den festibal berezia martxoaren 9tik 16ra bitartean ospatuko da aurten, Euskal Herriko eta atzerriko artistak elkartuz.


2018-02-27 | Zebrabidea
Gernikako Lekuek Festibala: “Irekia, horizontala eta merkatuaren logika nagusietatik kanpo”

Lekuek festibala ospatuko da martxoaren 3tik 11ra, Gernikako hainbat espaziotan. Bosgarren edizioa da aurtengoa, eta antolatzaileen hitzetan “eklektikoa, irekia, horizontala eta merkatuaren logika nagusietatik kanpo dagoen” festibala da.


Gernikako Lekuek: musika festibala eta gehiago

Badator bigarren edizioa, lehenbizikoaren harrera onak hauspoturik. Musika zaleen festibala da Lekuek, herri osoa musikaren bueltan jarri nahi dutenek antolatua.


Eguneraketa berriak daude