Hasierako onespena eman dio Jaurlaritzak Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialari

  • Arantza Tapiak apirilaren 27an sinatua dagoen agindua maiatzaren 10ean egin da publiko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. 2030erako energia kontsumo osoaren %40 berriztagarria izatea eta 2050erako "ekonomiaren erabateko deskarbonizazioa" ditu helburu Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorial honek. 45 eguneko epea dago iritziak eta alegazioak aurkezteko.

Mapan berdez ageri direnak dira Energia Berriztagarrien Planak zentral eolikoak jartzeko "egoki" izendatu dituenak.

2023ko maiatzaren 10an - 10:55
Azken eguneraketa: 12:52

Europar Batasunaren helburuak aipatuta, Tapiak sinatutako aginduak dio 2030. urtean energia guztiaren kontsumoaren %40 berriztagarria izatea nahi dutela eta "2050erako ekonomia erabat deskarbonizatzea lortu nahi" dutela.

Energian eta materialetan adituak diren hainbatek dudan jarria du posible ote den egungo eredu ekonomikoa erabat deskarbonizatzea. Antonio Turielek horri buruzko hitzaldia eman berri du Donostian, hemen dago osorik ikusentzungai.

Hasierako onarpena eman berri zaion Plan Sektorialak dio helburu horiek lortzearren "zalantzarik gabe, energia-iturri berriztagarriak aprobetxatzeko instalazioak hedatu beharko direla lurraldean, eta hedatze horrek, nahitaez, handiagoa izan beharko duela datozen urteetan". Zentral berriztagarri horien instalazioak ordenatzeko egin du Arantza Tapiaren sailak plan sektorial hau, eta instalazio hauek elementu hauekin "bateragarriak" izan daitezen zaindu dutela dio: paisaiarekin, kultura-ondarearekin, ingurune sozioekonomikoarekin, segurtasunarekin eta osasunarekin edo ingurumen-balioekin.

Energia berriztagarrien planaren arabera zentralak kokatzeko "eremu egokien" mapak ikusgai

Hemen, "Lap-aren hasierako bertsioa" atalaren barruan, ikusgai daude neurri guztietako mapak, erakusten dutenak planaren arabera zein diren energia berriztagarri mota bakoitza ezarri ezin diren "esklusioguneak", eta aldiz, planaren arabera zein diren energia berriztagarri mota bakoitzaren kasuan zentralak ezarri daitezkeen "eremu egokiak".

Ingurumen-azterlanaren arabera, plan honen eragin positiboak eta negatiboak

Tapiak sinatutako aginduak dioenez, "Ingurumenaren Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendariak Ebazpena eman zuen 2023ko apirilaren 25ean, zeinaren bidez formulatzen baita Euskadiko Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialaren ingurumen-azterlan estrategikoaren irismen-dokumentua" (ebazpen hau ez dago eskuragarri Legegunea atarian).

Javier Aguirre Orcajo da Ingurumenaren Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendaria eta "Ingurumen-Azterketa Estrategikoaren hasierako bertsioa" ikusgai dago hemen, "Euskadiko Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektoriala egiteko prozesua"-ren dokumentu guztiak ikusgai daude Jaurlaritzaren atarian. Ingurumen-Azterketaren hasierako bertsio honen arabera, berriztagarrien planak dakartzan onurak hauek dira: "Klima-aldaketaren airearen kalitatea eta gizarte-sektoreak izango dira energia berriztagarrien hedapenaren onura handiena jasoko dutenak, elektrizitate-ekoizpenean emisioak murrizteari eta energia horiekin lotutako enplegu-nitxo ugari sortzeari esker (diseinua, salmenta, ekoizpena, ezarpena, aholkularitza, ikerketa...)".

Aldiz, Ingurumen-Azterketaren hasierako bertsioak dio berriztagarrien planaren ondorioz "eragin negatiboa" izan dezaketela baliabide natural hauek, "behar bezala planifikatutako garapenen kasuan": paisaia, habitat-landaretza, fauna edo espazioen konektibitatea.

Maiatzaren 20an mobilizazioa deitua dute "Lurraldearen defentsan Euskal Herria Bizirik" lemapean

Energia berriztagarrien nolakotasunari eta kokapenari buruzko debatea pil-pilean da, Jaurlaritza argi berdea ematen ari zaien proiektuen berriak plazaratuz doazen einean. Hainbat herritan sortu diren taldeek hitzaldiak eta bestelako ekimenak martxan dituzte eta guztien artean manifestazio bateratu bat deitua dute maiatzaren 20rako, Gasteizen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Energiaren sektorea
Israelgo Armada hornitzen duten petrolio konpainiak, gerra krimenen konplize?

Israelek 2023ko urrian Gazako sarraskia hasi zuenetik, petrolioa jasotzen aritu da itsasoz munduko txoko askotatik, petrolio enpresa handienek hornituta. Petrolio horren zati bat armada hornitzeko erabiltzen da palestinarren kontrako erasoekin segi dezan.


2024-03-19 | Nicolas Goñi
CO2a atmosferatik kentzeko ingeniaritza: lurra ustiatzen segitzeko aitzakia?

Klimaren arazoa ingeniaritza kontu bat soilik ote da? Atmosferaren berotegi efektua indartu du munduaren industrializazioak, karbono dioxido kopuru erraldoiak isuri baititugu airera, gure biziraupena kolokan ezarri arte. Zergatik ez, beraz, karbono dioxido hori berriz harrapatu,... [+]


2024-02-29 | Gedar
Argindarrari ezarritako BEZa %21era igoko dute berriz Espainiako Estatuan

2021ean sartu zuen indarrean beherapena Espainiako Gobernuak, baina pasa den urtarrilean ekin zion hura goratzeari. BEZa igota, batez beste, %15 garestituko da urteko kostua. 2023an, inoizko emaitzarik onenak lortu ditu Iberdrolak.


Repsol, demonioak hemen eta han

Davoseko talaimendi distiratsu eta zuritik hitz egin digu Repsoleko sheriffaren ahotsak, denok entenditzeko moduan: “We have to broaden our mind”. Alegia, mentalitatea zabaldu behar dugula, ezin dugula pentsatu erregai fosilik gabe bizi gaitezkeenik. Ze uste zenuten... [+]


Lemoako Bistibieta zabortegian egon liteke ‘Prestige’ hondamendian euskal kostaldean bildutako galipotaren %37

Elkarrekin-Podemos taldeak informazioa eskatu du Eusko Legebiltzarrean, Lemoako Bistibietako zabortegian egon daitekeen hondakinen inguruan. Ekologistek sarritan salatu dute bertan gorde zituztela 2002an hondoratutako Prestige petroliontziak askatu eta euskal arrantzaleek itsaso... [+]


Inoizko dibidendu handienak ari dira banatzen petrolio enpresa erraldoiak

BP, Shell, Chevron, ExxonMobil eta TotalEnergies enpresek 100.000 milioi dolar (90.100 milioi euro) banatuko dituzte euren inbertitzaileen artean, inoizko ordainsari handiena. Ukrainako gerraren ondorioz, 2023 urtean etekinen errekorra gainditu dute burtsan kotizatzen duten... [+]


Iberdrolaren kontrako isuna 85 milioi eurotik 5,4 milioira jaistea eskatu du fiskalak

Ustelkeriaren kontrako Espainiako Estatuko fiskalak berretsi du Iberdrolak argindarraren prezioa manipulatu zuela 2013an, eta urtegietatik ura kentzen aritu zela frogatutzat eman du, konpainia elektrikoaren kontra egiten ari diren epaiketan.


2023-09-13 | Iñaki Barcena
Yasuni: eredua eta garaipena

Yasuni: Ez da teleberrien eta komunikabie erraldoien berri printzipala izan baina… Joan den abuztuaren 20an Ekuadorko Errepublikako herriak (17,8 milioi biztanle) baietz borobila (%59 alde) eman zion kontsulta konstituzional batean, hauteskunde presidentzialekin batera,... [+]


Auto elektrikoak hornitzeko jarritako helburuak lortzea “ezinezkoa” dela aitortu dute gasolindegietako buruek

2030. urterako autoen %15 erabat elektrikoa izatea aurreikusi badute ere, horiek hornitzea ez dela errentagarria izango nabarmendu du Espainiako Estatuko Gasolina-Zerbitzuguneetako Enpresarien Konfederazioko buru Nacho Rabadánek, Iruñean egindako bilkura batean.


Yasuni natur erreserban petrolioa ustiatzearen aurka agertu dira ekuadortarrak

“Ekuadorreko amazonas” bezala ere ezaguna da parke nazionala –2.000 zuhaitz, 204 ugaztun, 610 hegazti, 121 narrasti eta 250 arrain espezie aurkitu dituzte bertan–. Yasunidos eragilea izan da galdeketa egitearen alde eta zonalde natural hori ustiatzearen... [+]


2023-08-18 | Ilargi Manzanares
Energiaren Nazioarteko Agentziak trantsizio ekologikoa sostengaezina dela ohartarazi du

Azken hiru urteetan material arraroen ustiaketa industriaren ingurumen-eragina asko handitu dela adierazi du agentziak, uraren kontsumoa bikoiztu delako, hondakin kopuruak ugaritu direlako, eta berotegi-efektua ekartzen duten gasen isuriek " oso maila altuan"... [+]


2023-08-02 | Ilargi Manzanares
Berriztagarriek erregai fosilek baino energia gehiago ekoitzi dute EBn, maiatzean

Argindarraren %31 eolikoak eta fotovoltaikoak produzitu dute, eta erregai fosilek %27. Lehen aldiz apurtu dute marka hori berriztagarriek.


Total Energies multinazionalaren ‘greenwashing’ estrategiak agerian utzi ditu ikerketa independente berri batek

Nagusiki petrolioaren eta gasaren sektorean inbertitzen segitu arren, energia berriztagarrietan bideraturiko inbertsioetan zentratzen du bere komunikazioa Frantziako multinazionalak. Azken bi urte eta erditako agirien aztertzen aritu da Bloom Gobernuz Kanpoko Erakundea, eta... [+]


Lehortea
Lastoa ganadua elikatzeko erabiltzea eskatu dute Nafarroako abeltzainek, ez biomasa bezala erretzeko

Nafarroa hegoaldeko nekazal lurrek bizi duten egoera aztertzeko bildu da hirugarrenez lehortearen mahaia. Gari eta garagar uzta ia galdutzat eman da, denera 40.000 hektarea izan litezke, eta nekazal sindikatuek laguntza fiskalak ez ezik, zerealen lastoa ganadutarako erabiltzea... [+]


Eguneraketa berriak daude