Hasi da Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren aurtengo abonu-zikloa. Gasteizko emanaldian egon ginen eta, kontuan hartuta Principal Antzokiko akustika ez dela onenetakoa, esan behar da taldeak bere onena eman zuela eta soinu bero eta haragitsua lortu zuela, dudarik gabe. Beraz, susmo ona dugu denboraldi honetarako.
Einojuhani Rautavaara konpositore finlandiarraren lan argitsu batekin hasi zen saioa. Cantus Arcticus izeneko ‘txorientzako’ eta orkestrarako kontzertua obra bitxia da, giro eskandinabiarren hoztasuna islatzen duena. Aurregrabatutako txorien kantuak entzuten dira fondo gisa, eta horren gainetik instrumentu familia desberdinak gehitzen dira, osotasun bukoliko eta baketsua lortuz. Euskadiko Orkestraren soinu gardena eta fina protagonista izan zen obran zehar.
Baina benetako harribitxia geroxeago iritsi zen. Alice Sara Ott piano jole gazteak estilo berezia eman zion hain elegantea den Ravelen Sol Maiorreko piano eta orkestrarako kontzertuari. Lehenengo mugimendua, Allegremente, erritmoz atera zen, baina imajinazioz jo zituen pasarte lasaiak, errekreatu egin zen motibo guztietan, eta, batzuetan nabaritzen ez ditugun ñabardurak nabarmenduta gelditu ziren bakarlariaren eskuetan. Adagio assai, aldiz, poesia hutsa izan zen, dotorea, ondo pedalizatua, perfektua, esan genezake. Azkeneko denbora, deabrukeriaz josia, akatsik gabe atera zitzaion. Bis zoragarri bat bota zuen, gainera: Chopinen nocturno bat, ameslaria.
Bigarren zatian, apustu seguru bat izan genuen: Haydnen 67. Sinfonia fa maiorrean obrak egitura klasikoetara bueltatu gintuen. Txukun eta doia atera zen. Baina honen ondoren berriz harmonia kontenporaneoen giroak inguratu gintuen. Bartóken Mandarin zoragarria obra sutsu eta basatia primeran interpretatu zuten Euskadiko Orkestrakoek, Andrey Boreyko zuzendari zorrotzaren batutapean. Oso ondo.
Fitxa: Euskadiko Orkestra Sinfonikoa. Zuzendaria: Andrey Boreyko. Bakarlaria: Alice Sara Ott (pianoa). Egitaraua: Rautavaara, Ravel, Haydn eta Bartóken obrak. Lekua: Gasteizko Principal Antzokia. Data: Urriaren 10a.
Euskadiko Orkestraren azken abonu-kontzertuan, Handiena izenekoan –programa osatzen zuten bi obrei erreferentzia eginez– estiloen kontrajarritasuna eta soinu-bizipenen aurkakotasuna izan zen, zalantzarik gabe, topaketaren gauzarik erakargarriena.
Hasteko,... [+]
Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiak Euskadiko (EOS) eta Bilboko (BOS) orkestra sinfonikoak fusionatzeko proposamena luzatu dio Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakariari. Bat egiteak "onurak" ekarriko lituzkeela dio Bilbaok, eta "traumarik gabeko... [+]
Kontzertu ederra eskaini zuten Euskadiko Orkestrakoek abonu-denboraldiaren bigarren saioan. Esan genezake irudia, inpresionismoa eta deabruzko erritmoa –nahasketa ikusgarria– izan zirela protagonistak.
Ze egitarau polita Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren denboraldi berria hasteko! Agian koherentzia gutxikoa, bai, baina ederra, dudarik gabe. Halere, eskaintzen diren obren edertasuna ez da nahikoa taxuzko kontzertu bat emateko. “Taxua” behar da, sasoia. Eta hori... [+]
Bai horixe, hamar puntu merezi izan zituen Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Musika Hamabostaldian eskainitako kontzertuarengatik. Egitaraua erakargarria izan zen, oso, baina horrez gain, soinuaren oreka eta interpretazioaren dotoretasuna eta sakontasuna izan ziren ezaugarri... [+]
Hondarribian (Gipuzkoa) iaz amaitu zuten Itsas Etxea Auditoriumaren eraikuntza. Lehen kale animazioetan ageri zen kulturak bere gunea du, eraikin berria. Herriko taldeen elkargunea izan eta erabilera anitz ematea du helburu Udalak, eta 408 lagunentzako edukiera duen... [+]
Ivan Fedele konponsitore italiar ezagunak Youtube bidez izan ei zuen Oreka TX taldearen berri eta elkar-ezagutza horretatik abiatu zen gaur Donostiako Kursaaleko auditoriumean estreinatuko den Txalaparta obra.
Fitxa: Euskadiko Orkestra Sinfonikoa. Zuzendaria: Diego Matheuz. Bakarlaria: Maxim Rysanov (biola). Egitaraua: Lavista, Saint-Saëns eta Rimsky-Korsakoven lanak. Lekua: Gasteizko Principal Antzokia. Data: apirilaren 17a.
Francisco Escudero konpositorearen musika "ezagutu eta gogoratzeko" Gipuzkoako Aldundiak omenaldia antolatu du, bere jaiotzaren mendeurrenean. Apiriletik abendura bitartean, kontzertuak, erakusketak, jardunaldiak, dantza emanaldiak eta hainbat argitalpenen antolatu... [+]
Fitxa: Euskadiko Orkestra Sinfonikoa. Zuzendaria: Lawrence Renes. Narratzailea: Kirmen Uribe. Egitaraua: Copland, Aita Donostia, Bernstein, Barber eta Dvorák-en obrak. Lekua: Gasteizko Principal Antzokia. Data: Martxoaren 9a.
Fitxa: Händel-en Mesia, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa. Zuzendariak: Philip Pickett (Andra Mari Abesbatza), Jose Manuel Tife (Bleibet Abesbatza), Jorge Sebal (Claustrum Armonicum Abesbatza), Xabier Sarasua (Udaberria Gazte Abesbatza), Nagore Alangua (Samaniego Abesbatza)... [+]
Fitxa: Euskadiko Orkestra Sinfonikoa. Zuzendaria: Wolfram Christ. Bakarlaria (pianoa): Judith Jauregi. Egitaraua: Mozarten obrak. Lekua: Gasteizko Principal Antzokia. Data: Azaroaren 7a.
Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren abonu-kontzertuen lehenengo emanaldia primerakoa izan bazen, ezin gauza bera esan bigarren saioari buruz. Agian egitura klasikoetan errotutako musika –itxuraz erraza, baina sakonean oso zaila interpretatzeko- programatu zelako, agian... [+]