EAEko Auzitegi Gorenak Hasier Arraizi buruzko epaia ematea besterik ez da falta 04/08 sumarioa burutzeko; bestela esanda, Segurako sarekadan atxilotutakoen kontrakoa auzia, burutzeko. Urtarrilean Espainiako Auzitegi Nazionalean epaitutako 35 pertsonekin gertatu bezala, akordioa erdietsi dute fiskaltzak eta defentsak Sortuko presidente eta EH Bilduko legebiltzarkideari dagokionez ere, Berria egunkariak dioenez. Hain zuzen ere, hautetsia izateagatik epaitu dute Arraiz EAEn eta ez Madrilen.
Hitzartutakoa betez, egin zaizkion akusazio guztiak onartu ditu Arraizek –egotzi dizkioten ekintzetako batzuk egitea ezinezkoa dela azpimarratu arren, garai hartan preso baitzegoen–, eta ordainetan fiskaltzak hasierako zigor eskaerak murriztu ditu. Horrenbestez, eta beti ere epaitegiak akordioa ontzat ematen badu, Arraiz ez da espetxera joango.
AVT eta Dignidad y Justicia, akordioaren aurka
Urtarrileko akordioarekin bat egin bazuten ere, oraingoan aurka azaldu dira AVT eta Dignidad y Justiciaren herri akusazioak, eta hasierako zigor eskaerei eutsi diete. Lehenbizikoek argudiatu dute Arraizek ardura handiko kargua izan zuela Batasunan –Arabako arduraduna– eta gainera luzez aritu zela karguan; horregatik, hamar urteko espetxealdia eskatu dute harentzat. Dignidad y Justiciak, berriz, urtarrileko eta oraingo egoerak desberdinak direla adierazi du.
Defentsaren abokatu Iñigo Iruinek gogorarazi du Hasier Arraiz urtarrilean Auzitegi Nazionalean hartutako akordioaren barnean egin zatekeela 04/08 sumarioko gainerako auzipetuak bezala han epaitu izan balute. Hortaz, inkoherentetzat jo du herri akusazioen jarrera.
Epaiketa amaieran egindako adierazpenean, Arraizek esan du bizikidetzaren aldeko urrats bat egitearren onartu dituela bere gaineko salaketak, eta espero duela bere urratsaren ondotik beste batzuenak etortzea eta, besteak beste, espetxeetako ateak zabaltzea. Bizikidetza sustatzea denen zeregina dela gaineratu du.
Aroztegiko auzipetuei elkartasuna adierazi eta absoluzioa eskatzeko mozio bat onartu du Baztango Batzar Nagusiak. Urtarrilaren 2an egindako bileran, mozioaren aldeko bozketan aldeko 25 bozka, kontrako bi eta hiru abstentzio izan dira.
Euskaraz bizitzeko, Euskararen Errepublika lelopean egin du manifestazioa larunbatean Euskal Herrian Euskarazek, Landako gunetik abiatuta. Euskal Errepublika aldarrikatzera, indarrak batzera eta euskararen aldarria lau haizetara zabaltzera deitu dute Durangoko kaleetan... [+]
Epaileari nahikoa izan zaio azaroaren 27an Ertzaintzak egindako deklarazioa kasua artxibatzeko. Erabakiaren aurrean helegitea aurkeztuko duela adierazi du Xuhar Plataformak. “Xuharrek ez du begia galdu, Ertzainak begia galduarazi dio”, salatu du mugimenduak.
2022ko urrian Iruñeko Sadar futbol zelaian jokatu zen Espainiako eta AEBetako emakumezkoen futbol selekzioen arteko partiduko zaleak iraintzea eta jazartzea leporatu zizkioten hainbat laguni. Epaiketa egin berri da eta akusatuak absolbitu ditu Iruñeko Zigor Arloko... [+]
Agorrilaren 27an igorri nizuen gutunean, irailaren 10eko auzian euskaraz deklaratzeko asmoa nuela adierazi nizuen. Auzi honen hastapenean, epaile nagusiari euskaraz zekienez galdegin nion. Gutxiespenarekin ezetz erantzun zidan. Orduan, nere gutuna eskuratu zuenez frantsesez... [+]
Ostiral gauerdian atzeman zituen Ertzaintzak ustez langileak ilegalki zeramatzan bi furgoneta, Ertzaintzak uste du Europako beste herrialde batera bidean zirela, han lan egiteko. Atxilotutako gidarietako batek hamar pertsona zeramatzan furgonetan eta besteak 22.
Voxek lau eta zortzi urte arteko zigorrak eskatzen ditu haientzat. 2019an, faxistek jarritako propaganda-postu baten harira egin zuten protesta.
2022ean auziperatu zuten Nelson David Moreno, Bilbon gutxienez bost gizon homosexual hiltzea eta beste bi erailtzen saiatzea egotzita. Astelehenean, urriaren 21ean, Morenoren aurkako bigarren epaiketa hasi dute. Iruzur delitu batengatik epaituko dute, biktimei lapurreta egitea... [+]
“Talde kriminal antolatua izatea” eta “derrigortze eta bortxa delituak egitea” leporatu diete, 2021ean Lekarozen Aroztegiko obrak geldiarazteko egindako kanpaldiaren harira.
Bost urte eta zazpi hilabeteko espetxe zigorra eskatu du Carlos García Berro fiskalak Oihana Garmendia, Oihana San Vicente, Haimar Altuna, Felipe San Epifani Pipe, Kai Saez de Egilaz, eta Antton Lopez Ruizentzat, 2016 eta 2020 artean preso politikoei antolatutako... [+]
Heldu den martxoaren 26an, Gorka Roca Torre epaituko dute Baionako auzitegian Unescoren izenean burutu bi ekintzetan esku hartu izanagatik. Seinaletika euskarriak ezabatzea, margotzea, kentzea... Euskal Konfederazioak bere jardueran lehenesten dituen ekintza motak ez badira ere,... [+]
Espainiako Auzitegi Gorenak bat egin du Tsunami Demokratikoa mugimendua ikertzen ari den Manuel García Castejón Auzitegi Nazionaleko epailearekin: ondo ikusten du Carles Puigdemont eta beste hamaika lagun ikertzea eta haien aurkako auzi penala irekitzea. Hemen... [+]
HerriBiltzako militantea den Gorka Torre konbokatu du martxoaren 26an Baionako auzitegiak UNESCOren izenean egindako margoketengatik.