Hasi da 8/2013 sumarioko bederatzi lagunen aurkako epaiketa Espainiako Auzitegi Nazionalean

  • Ekineko zuzendaritzako kide izatea leporatuta epaituko dituzte. Akusazioak 9 eta 15 urte bitarteko espetxe zigor eskaerak egin ditu beraien aurka.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko maiatzaren 17an - 10:12
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Urko Aierbe, Joxe Aldasoro, Aniaiz Ariznabarreta, Sandra Barrenetxea, Erika Bilbao, Eneko Compains, Ugaitz Elizaran, Egoitz Garmendia eta Rosa Iriarte dira 8/2013 sumarioan auzipetutako euskal herritarrak. 2010an atxilotu, inkomunikatu, torturatu eta espetxeratu zituzten Ekineko zuzendaritzako kideak izatea leporatuta.

Asteartean hasi eta ekainaren 2ra arte luzatuko da epaiketa, eta salatu dute Euskal Herriaren aldeko militantzia politikoa zigortzea dela prozesuaren helburua. Izan ere, gogorarazi dute beraien aurkako frogak torturaren bidez derrigortutako inkulpazioetan oinarritzen direla. Horregatik, uste dute epaiketa ez litzatekeela egin behar, torturapeko inkulpazioetan eta legez kanporatzeen politikan oinarritzen delako.

Txosten bat kaleratu dute kasu guztia azalduz: atxiloketen testuingurua, tortura testigantzak... Hemen duzue irakurgai.

'Basque lives matter' kanpaina

Euskal Herriko errealitatera egokitu nahi dute AEBko komunitate beltzek Poliziaren gehiegikerien aurka eta oinarrizko eskubideen alde abiatutako Black lives matter kanpaina. Euskaldunen bizitzak ardura duela uste dute, eta ardura hori konpromiso bihurtu nahi dute. Beraz, eskubide zibil eta politikoen defentsa eta edozein jarduera politikoren zilegitasuna aldarrikatu nahi dute kanpainarekin, torturaren behin betiko amaitzea exijitzearekin batera.

 

 

Albiste hau Topatuk argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Epaiketak
2024-07-17 | ARGIA
Hogei urteko kartzela zigorra eta 56.000 euro eskatu dituzte zazpi baztandarrentzat, Aroztegiaren aurkako kanpaldiagatik

“Talde kriminal antolatua izatea” eta “derrigortze eta bortxa delituak egitea” leporatu diete, 2021ean Lekarozen Aroztegiko obrak geldiarazteko egindako kanpaldiaren harira.


Fiskalak ere zigor handiak eskatu ditu “ongietorrien” auzian: ia sei urte akusatu bakoitzarentzat

Bost urte eta zazpi hilabeteko espetxe zigorra eskatu du Carlos García Berro fiskalak Oihana Garmendia, Oihana San Vicente, Haimar Altuna, Felipe San Epifani Pipe, Kai Saez de Egilaz, eta Antton Lopez Ruizentzat, 2016 eta 2020 artean preso politikoei antolatutako... [+]


Gorka Roca Torreri babes agiria

Heldu den martxoaren 26an, Gorka Roca Torre epaituko dute Baionako auzitegian Unescoren izenean burutu bi ekintzetan esku hartu izanagatik. Seinaletika euskarriak ezabatzea, margotzea, kentzea... Euskal Konfederazioak bere jardueran lehenesten dituen ekintza motak ez badira ere,... [+]


Puigdemont terrorismoagatik ikertzeko agindu du Auzitegi Gorenak: auziaren klabeak

Espainiako Auzitegi Gorenak bat egin du Tsunami Demokratikoa mugimendua ikertzen ari den Manuel García Castejón Auzitegi Nazionaleko epailearekin: ondo ikusten du Carles Puigdemont eta beste hamaika lagun ikertzea eta haien aurkako auzi penala irekitzea. Hemen... [+]


Gorka Torre epaituko dute Izpurun eta Donibane Garazin euskararen aldeko ekintza batzuengatik

HerriBiltzako militantea den Gorka Torre konbokatu du martxoaren 26an Baionako auzitegiak UNESCOren izenean egindako margoketengatik.


2024-02-06 | Gedar
14.000 euroko zigor eskaera gazte batentzat, Palestinarekin elkartasunez Donostian egindako protesta bat dela-eta

Asteazken honetan deklaratu beharko du, eta elkarretaratzera deitu du GKSk: 11:30ean bilduko dira epaitegi aurrean. Iazko azaroaren 3an egindako protesta baten harira auzipetu dute gaztea; PSOEren egoitza aurrean mobilizatu ziren egun horretan, sionistak Palestinan egiten ari... [+]


2024-01-26 | Rafa Diez | Erria
Bateragune auzia: euskal lawfare-a

Espainiako Auzitegi Gorenak berriz eserarazi nahi gintuen Auzitegi Nazionaleko aulkian, baina Auzitegi Konstituzionalak erabaki du guk asmo horren aurka jarri genuen babes helegitea onartzea. Erabaki horrek 2009ko urrian hasitako labirinto juridikoa itxi du eta, ia 15 urteko... [+]


2024-01-09 | ARGIA
Bateragune auzia errepikatzearen aurka dago Espainiako Auzitegi Konstituzionalaren epai zirriborroa

Juan Carlos Campo epaileak dio non bis in idem printzipioa urratuko lukeela errepikapenak, berri agentziek aurreratu dutenaren arabera. Zirriborroa hurrengo asteko osoko bilkuran eztabaidatuko du Konstituzionalak, eta ‘gehiengo aurrerakoi’ari esker onartzea espero... [+]


2024-01-09 | Gedar
2021ean Errotxapean atxilotutako bi pertsona epaituko dituzte

2021eko apirilean atxilotu zituzten hamar lagun, eta deklaratzera deitu zituzten beste bi: "talde kriminal bateko kide izatea" leporatu zieten. Gehienen kontrako akusazioak bertan behera geratu baziren ere, aurrera jarraitu dute bi pertsonaren kontrako prozedurek. Hiru... [+]


2023-09-19 | Gedar
‘Leioako 5en’ askatasuna exijitu dute Altsasun

Irailaren 27an epaituko dituzte 'Leioako 5ak', 2016an Leioako campusean izan zen ikasle mobilizazio baten harira. 45.000 euroko eta 40 urteko zigorrak eskatzen dituzte haientzat. Aste honetan ere mobilizazioak egingo dituzte, auzipetutako bost lagunen eskualdeetan nahiz... [+]


2023-09-18 | Mikel Eizagirre
“Militantzia politikoaren zilegitasuna defendatu behar da, inolako baldintzarik gabe”

2016ko apirilean atxilotu zituzten Leioako 5ak, errepresioaren aurkako ikasle protesta batean. Zazpi urteren ostean izango da epaiketa, irailaren 27an, eta 39,5 urteko espetxe-zigorrak eta 45.000 euroko kalteordainak eskatuko dizkiete. Epaiketaren atarian, haietako birekin... [+]


2023-08-29 | Ilargi Manzanares
Desjabetuon Hotelaren hustean atxilotutako bi gazte epaituko dituzte

Irailaren 1ean izango da Legutioko Zentro Sozialistaren hustearekin lotutako lehen epaiketa. Fiskaltzak 13 hilabeteko espetxe zigorra eta guztira 3.600 euroko isunak eskatu ditu auzipetutako bi gazteentzat.


2023-07-28 | Gedar
Irailaren 27an epaituko dituzte ‘Leioako 5ak’

40 urtetik gorako espetxe-zigorrak eta 45.000 euroko zigor ekonomikoak eskatzen dituzte 'Leioako 5entzat'. 2016an Leioako campusean egindako ikasle mobilizazio baten harira auzipetu zituzten gazteak, eta berriz seinalatu dute EHUren erantzukizuna.


Eguneraketa berriak daude