Eragile feministek eta norbanakoek haserre hartu dute Azkena Rock 2018 jaialdian egongo den emakumeen presentzia eskasa. Berrogei taldeetatik, soilik lautan egongo dira emakumeak oholtzaren gainean.
Azkena Rocken arituko diren ia 40 musika taldeetatik, soilik lautan daude emakumeak taldekideen artean. Horren berri eman zuen Hala Bedik, ekainean ospatuko den jaialdiak behin-betiko kartela iragarri eta gutxira. Eta, galdera bat mahaiaren gainean jarri: Nola geratuko litzateke kartela soilik emakumeak dituzten taldeak agertuko balira? Etxe honek froga egin zuen.
Zortzi DJ-etatik, emakumerik ez, Andra Maria Zuriaren plazan egongo diren kontzertuetan ere emakumeen presentziarik ez… Eta, Gasteizko Udalak diru publikoarekin lagundutako jaialdia da hau. Estibaliz Canto kultura zinegotziak, aurreko urtean, Last Tour International enpresa antolatzaileari konpromisoak eskatuko zizkiola esan zuen, baina ez dituzte bete. 270.000 euro baino gehiago jasoko ditu Azkena Rockek aurten Gasteizko Udaletik, laguntza gisa.
Gasteizko eragile feminista ezberdinak ez ziren albo batera begira geratu eta jaialdiaren formatua salatu zuten sare sozialetan. Martxoaren 8ko asanbladak Gorka Urtaran eta Estibaliz Canto seinalatu ditu, Irantzu Varelak boikoterako deia zabaldu du, June Fernándezek reggaetoiarekin alderatu du… Sarean jasotako erreakzio ezberdinak bildu ditugu gurean.
Haserrearen adierazle diren txio batzuk bildu ditugu jarraian:
Albiste hau Hala Bedi Irratiak egin du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.
Gasteizko Mugimendu Feministak Arabako instituzioek “jai-eredu baztertzaile bat bultzatzen dutela” salatu du, aurtengo Azkena Rocken arituko diren 34 taldeetatik soilik hirutan emakumeen presentzia egongo dela gogoratuz. Bost puntu exijitu dizkiete arduradun... [+]
Kolektibo feminista ezberdinek hiru konpromiso eskatu dizkiote Gasteizko Udalari eta jaialdia antolatzen duen Last Tour International enpresari. Aurten, soilik gizonezkoak dituzten taldeak karteletik ezabatuz gero, lau taldek joko lukete jaialdian.
Joan Jett & The Blackhearts taldea iragarri du Azkena Rock festibalak 2018ko ediziorako, aurtengo polemikaren ondoren.
Musikaz eta matxismoaz aritzean beste estilo batzuek jasotzen dituzte kritika txarrenak, baina hain “gurea” dugun rockaren mundura ere iritsi da eztabaida, aurtengo Azkena Rock jaialdiaren kartelean ia emakumerik ez dagoela-eta. Zeresana eman du gaiak baina,... [+]
Azkena Rock jaialdiko kartelean ia emakumerik ez agertzeak polemika eragin du eta gaia Gasteizko Udaleko kultura batzordera iritsi da. Horren ondorioz, Arabako hiriburuak jaialdiaren antolatzaileekin sinatzen duen patrozinio-kontratuan zenbait baldintza jarriko dizkie... [+]
Aurtengo ekainean zein taldek joko duten iragartzen ari da Gasteizko Azkena Rock jaialdia eta karteleko izen-zerrendak bat baino gehiago harritu du: oraingoz ez dago ia emakumerik musikarien artean.
Hamaikagarren edizioa da gaur abiatuko den Azkena Rock jaialdia eta nazioarteko hainbat talde klasiko etorriko dira Gasteizera: Twisted Sister, Ozzy Osbourne & Friends, Lynyrd Skynyrd, Status Quo, Blue Oyster Cult, Black Label Society, The Darkness eta Gun.