Iruñeko Sanferminetan Navarra Sumak Gazteluko plazako giroa aldatu nahi du eta plaza barnean hamar taberna-barra jarri. Bestela botilitzarraren eremua bihurtzen ari zela diote, harako beste giro bat nahi duela azpimarratu du Enrique Maya alkateak; eta Javier Labairu Segurtasun zinegotziaren esanetan –ez da txantxa–, horrela saihestuko da herritarrek belarguneak hartzea. Hamar barra gehiago eta DJak egunean zehar eta gauez, arratsaldeko ohiko dantzaldi eta gaueko kontzertuaren ordez.
Tira, jadanik zarata eta alkohol asko dagoen gunera, bietatik gehiago eramatea da hori. Askok diote, eta ez arrazoi faltarik gabe, eredu berriarekin bai bihurtuko dela plaza turisten botilatzar gune ofiziala. Agur, beraz, unean uneko "lasaitasun" tarteei edo giro herrikoiari, non, funtsean, Iruñea den nahas-mahas hori maiz elkartzen den. Hamar barra gehiago plazara, hartan jadanik 14 ostatu daudenean, eta inguratzen duten kaleetan beste 53 (22 Estafetan, Mercaderesen 5, 3 Udaletxe plazan, Comedias eta Pozo Blancon 9, eta San Nikolasen 14).
Eta barra kontuok iruindarren artean bolo-bolo dabiltzanean, Herri Sanferminek iragarri dute aurten ez dituztela jarriko azken urteetan Errekoletak eta O plazetan paratu dituzten festaguneak. Navarra Sumak ez die utzi, "auzokideei eragozpenak ekartzen zizkietela" argudiatuz. Neurri batean bai, jakina, baina ez Iruñeko gainerako festagune erraldoian egiten dena baino gehiago, eta seguruenik hiriko gune askotan baino askoz gutxiago.
Labrit aldapan azken 32 urteetan egon den karpagunean baino askoz gutxiago bai, hori ziur. Aurten kendu egingo dute. Eta bide batez, hori ere komeni da azpimarratzea, Maya alkateak horretan asmatu du aurtengo sanferminetako berrikuntzen iragarpenetan, hamarkadetako utzikeriak ez baitu esan nahi festak eta herritarren arteko bizikidetzaren eredurik txarrena –Labrit aldapako karpena– betikotzeko eskubidea dagoenik.
Azken finean, utikan bertaratu nahi duten guztiei bideratutako festa herritarrei, eta betor Sevillako Feria Gazteluko plazara. Herri Sanferminen egungo ereduan –egungo festa ereduak oro har– badu zer aztertu eta aldatu, dudarik gabe, baina azken urteetan sumatu da ahalegina, eta eskertzekoa da. Herri Sanferminetako espazioetan goizetan edo arratsaldez umeek euren espazioak izan dituzte, gaztetxoenek badituzte festari ekiteko toki seguruagoak, lagun taldeek eta familiek eguerditan bazkaltzeko espazioak eta azpiegitura, bertako musika taldeak dira protagonista, festa deszentralizatzen laguntzen dute, euskara existitzen da... Aurreko legealdian EH Bilduk, Geroa Baik eta Aranzadik sostengatu zuten Joseba Asironen agintaldian festagune horiek eraikitzeko aukera izan zen –beste hamaika kontu moduan–; orain hiriko eskuin atzerakoienak erdigunetik kanporatu egin ditu. Amaiur duela bost mende nola, aurten Mayak Gazteluko plaza hartuko du.
Iruñeko alkateak balorazio positiboa egin badu ere, nabarmendu du 24 eraso erregistratu eta 23 pertsona atxilotu dituztela. Baionan ere, bestetan hamaika eraso salatu dituzte.
Iruñerriko mugimendu feministak elkarretaratzea egin du uztailaren 7an, bezperan izandako lau eraso salatzeko. Berriozarren eta Tuteran bi gizon atxilotu dituzte sexu abusuengatik.
Iruñean, Sanferminetarako, udal estrategia bat sortu da eraso sexisten aurkako protokolo saretua aurrera eramateko. Protokoloak, sentsibilizazio eta prebentzio neurrietan, eta ekintza plan batean oinarrituta dago, zeina, interbentzioa, laguntza eta erantzun protokoloa... [+]
2022ko uztailaren 14an jazotakoaren harira Peñako bazkide guztien datuak exijitu dizkio Sanduzelaiko zuzendaritzari, gertakarietan parte hartu zuen peñakidea dagoeneko identifikatuta zuten arren. Milioi euroko isuna jartzeko mehatxua jaso zuten Sanduzelai... [+]
Lesakako ezpata-dantzariak San Fermin egunerako ezpata-dantzako entseguetan dabiltza azken hilabetean. Hamabost atera ohi dira dantzara, eta besteak titularren batek hurrengo urteetarako lekua utzi zain daude.
Aurten ere, uztailaren 8an, astelehenean gogoratuko dute German Rodrigez haren omenezko oroitarriaren alboan. 13:00etan izanen da: aurreskua lehenbizi, Mikel Lasarteren bertsoak gero eta La Furia eta Fermin Balentziaren emanaldiak bukatzeko. Iluntzean, Peñak, isilik eta... [+]
Zezenketarik gabeko besten inguruan mintzatu dira zenbait eragile, Zaunk! Iruñerria antiespezista eragileak Iruñeko Laban antolaturiko 'Zezenketen bidegurutzeak' solasaldian. Alternatibak indartzearen garrantziaz, peñen erantzukizunaz eta legeak... [+]
Uztailaren 13rako antolatu du manifestazio bat Palestinarekin Elkartasunak. 18:30ean aterako da San Frantzisko Plazatik.
Iruñeko alkate Joseba Asironek prentsaurrekoan iragarri duenez, Duguna dantza taldeak jaurtiko du 2024ko Sanferminetako txupinazoa. Duguna izan da Iruñeko herritarren boto gehien jaso duen hautagaitza. Hain zuzen dantza taldearen sorreraren 75. urteurrena ospatzen... [+]
"Zezenketarik gabeko sanferminetarako trantsizioa errazteko" eskatu die Iruñea Antitaurina kolektiboak Peñen Federazioari. "Festa giroan zezenen presentzia egon behar den edo ez aztertzeko" garaia iritsi dela uste du kolektibo horrek eta ... [+]
Angel Blanco da kartelaren egilea eta bigarrenez irabazi du saria, 2009an ere jaiak iragarri zituen. 635 kartelen artean 10 hautatu ditu epaimahaiak eta 10.018 boto jaso dira irabazlea erabakitzeko.
Nagore Laffagen hilketaren harira, Diego Yllanesek ahaztua izateko eskubidea aldarrikatu du. Espainiako Auzitegi Nazionalak eskaerari uko egin, eta erabaki du informazio eta adierazpen askatasuna gailentzen zaizkiola.
Uztailaren 6tik 10era bitarte 11.261 dei erantzun dituzte SOS Nafarroaren 112 zenbakian. Besteak beste, entzierroaren osasun azpiegitura koordinatzen da zerbitzuaren egoitzatik.