Harrotasun zuri-gorria euskara sustatzeko palanka

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Larunbatean Sevillan izango dugun kopako finalaren harira, gure bizitzetako oinarrizko bi elementuz hitz egitera gatoz hurrengo lerroetan: Athletic eta euskara. Norbaitek pentsa lezake euskarak ez duela eliteko futbolak inguruan daukan zirkuarekin bat egiteko beharrik edota ez ditugula nahastu behar futbola eta politika. Guk, ordea, umetatik harro sentiarazi gaituzten eta, distantziak distantzia, antzekotasun asko dituzten bi kontzeptu bateragarri bezala ikusten ditugu.

Athleticzale oro harro gaude gure taldeez; izan emakumezkoen nahiz gizonezkoen taldeek irabazitako tituluez, lehen mailan ozta-ozta eutsitako urteez, harrobiaz edota aurtengoa bezalako denboraldiez. Modu berean, harro sentitzen gara gure herriaz, kulturaz eta hizkuntzaz; harrotasun hori lau haizetara zabaltzeko, oraintxe, momentu egokia dela uste dugu, gainera. Komunitate baten parte aitortzeak, ez beti baina, askotan, horixe dakar: harrotasuna.

Badakigu, beharbada, euskara osasuntsuen dagoen alorren artean ez daudela futbola, Bilbo edota komunikabide nagusiak eta, hain justu, horrexegatik ikusten dugu horietan eragiteko beharra. Euskarak eremu horiek ere hartu behar ditu, urte batzuk barru, besteak beste, milaka euskal herritar batzen diren San Mamesen, euskara izan dadin gehien entzuten den hizkuntza.

Azken hilabeteetan, hainbat ekitaldik erakutsi duten modura, hala nola Korrikak, Euskal Selekzioaren partidak edota Euskal Herriko Itzuliak, aukera horiek aprobetxatu behar ditugu kaleak hartu eta euskararen zein Euskal Herriaren aldeko olatu berri bat pizteko. Baita hurrengo urteetan emaitzak ekarriko dituen planteamenduak plazaratzeko ere.

Kirol taldeei dei egiten dizuegu euskara planak garatzera eta martxan jartzera, euskararen presentzia areagotu dadin. Kirolzaleoi eta athleticzaleoi, berriz, euskara edonon eta edonoiz erabiltzera

Oro har, harro gaude Athleticen balioez eta, Korrikak argi erakutsi duen bezala, baita herri honetaz ere. Beharra ikusten dugu euskaldunon harrotasuna –hitzaren zentzu onean– erakusteko, gure komunitatea berpizteko, gure eskubideak aldarrikatzeko, aspaldian geldituta dauden politikak aldatzeko eta, gizarte globalizatu honetan, eraginkorrak izango diren neurriak eskatu eta aplikatzeko.

Hori horrela, Euskal Herrian Euskarazek deitu duen Euskaldunon Harrotze Astean parte hartzeko deia egiten dizuegu. Apirilaren 22tik 28ra, euskararen aldeko aldarriak zabaltzera, ekintza desberdinak antolatzera eta egindakoak EHErekin partekatzera animatzen zaitugu, euskaltzale. Euskal Herri osoan eguneroko jarduna euskaraz izatea helburu, aste hori eta euskararen alde egiten diren bestelako egitasmoak horretarako abiapuntu bezala baliatzera gonbidatzen zaituztegu. Era berean, kirol taldeei dei egiten dizuegu euskara planak garatzera eta horiek zuen taldeetan martxan jartzera; hala, kanpo nahiz barne komunikazioetan, euskararen presentzia areagotu dadin. Kirolzaleoi eta athleticzaleoi, berriz, euskara edonon eta edonoiz erabiltzera.

Futbolaz ere, eta oro har kirolaz, euskaraz gozatu dezagun; harrotu, athleticzale! Harrotu, euskaltzale!

Ibon Leibar Belastegi eta Koldo Zarate Onaindia, Euskal Herrian Euskarazeko kideak eta athleticzaleak.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irakurleen gutunak
2025-03-21 | Iñaki Lasa Nuin
Ezegonkortasuna eta desoreka

Goizean jaiki orduko hasten dira desegokitasunak. Beharbada lotarako erabili duzun lastaira ere ez zen egokiena. Baina, ezin ba idatzi desegoki sentiarazten nauten guztiez. Horregatik, udaberriko ekinozioa –egunaren eta gauaren arteko oreka– dela eta, oraindik ere,... [+]


Etxegabetzeetara ohitu zaitezke, baina egon, badaude

Ez da gauza berria politikari profesionalak gizarteko arazoak estaltzeko ahaleginetan ibiltzea. Azkenaldian Denis Itxaso -EAEko Etxebizitza sailburua- entzun dugu etxegabetzeei garrantzia kenduz eta aditzera emanez gurean bazterreko fenomenoa direla; eta Begoña Alfaro... [+]


2025-03-20 | Patxi Azparren
Europa eta Euskal Herriaren desmilitarizazioa

Antropozentrismoaren aldaera traketsena eurozentrismoa izan zen. Europako mendebaldea, geografikoki, Kontinente Euroasiarraren penintsula txiki bat besterik ez da, baina lau mende luzez gertaera demografiko, teknologiko eta ideologiko batzuk zirela medio, bazter horretako... [+]


2025-03-20 | Iñaki Inorrez
Euskaraldia ez! Euskal Oldarraldia bai!

Badakizuenok badakizue, beste gauza asko bezala, euskararen aldeko borrokan ere politikoek, eragile batzuek eta hedabideek beraien antzezlana saldu nahi digutela, benetakoa balitz bezala.

Lehen urtean pozik jaso nuen, "Euskaraldi" hau. Zer edo zer zen, ezer ez zegoela... [+]


Euskararen zapalkuntza sistematikoa

Euskarak, mendez mende, zapalkuntza sistematikoa jasan du, eta oraindik ere borrokan dabil egunerokoan bere leku duina aldarrikatzeko. Hizkuntza baten desagerpena ez da inoiz berez gertatzen; planifikazio politiko eta sozialak eragiten du zuzenean. Euskaldunoi ukatu egin izan... [+]


2025-03-19 | Gorka Torre
“Bayonne” bukatu da, Libération egunkariak “Baiona” idatziko du

Horra Libération egunkariak berriki argitaratu duen idazkia:

“Bayonne” bukatu da, Libérationek “Baiona” idatziko du

Hiri baten izenaren erabilpena ohiturazkoa delarik, egunkari batean izen horren erabilpena aldatzea zaila da. Alta, irakurleen... [+]


Lurraldeko harrapariak eta energia-mendekotasuna dutenak Arabako hegoaldean jarri dira

Eusko Jaurlaritzak eta Arabako Foru Aldundiak Datu Zentroen instalazioei ateak irekitzen dizkiete horiek arautzeko legedia sortu aurretik. Bilbao-Arasur Dantu Zentroarekin, bere lehen fasea gauzatuta, eta instalatzea amesten duen Solariaren Datu Zentroarekin, 110.000 m2... [+]


Otero jaunari

Otero jauna, garai honetan artzain honek ez du tarte handirik izaten ezertarako, justuan ibiltzen naiz, baina gaurkoan ezin utzi erantzun gabe zure azken kolaborazioa. Izan ere, sortu didan egonezinak pisua du. Haserrea ere astuna egiten zait. Ez pentsatu, ordea, dela zenbait... [+]


2025-03-17 | Patxi Aznar
Beharrezko aldaketak

Duela gutxi, asteburu berean, Ertzaintzak bi salaketa jaso ditu: lehenengoa, emakume kolonbiar batena; lekukoen arabera, ertzainak kolpeka jarraitu zuen lurrera bota ondoren eta konorterik gabe zegoela; ospitalean garuneko edema eta paralisi partziala diagnostikatu zizkioten... [+]


Zein izango da Frantziskoren legatua?

Frantziskok "Franciscomanía" zeinuarekin hasi zuen bere Aitasantutza. Fenomeno soziologiko horri esker, Vatikanoko boterearen zirrikituak aldez aurretik ezagutzen ez zituen gaztetasunaren ikono eta Elizako aldaketa-haizeen intsuflatzaile bihurtu zen.

Era berean,... [+]


2025-03-17 | Iraitz Amor Pla
Lotu zure txakurrak

Euskal Herriko Mugimendu Feministak aurtengo Martxoak 8ko mobilizazioak "faxismoaren, erreakzionarismoaren eta zapalkuntzaren aurkako aliantzak" ehuntzean ardaztu ditu.

Kepa Kortak Naiz-en idatzitako “Musikariaren jakituria” artikuluan faxismoa definitzeko... [+]


2025-03-17 | Valen Arteaga
Bolo-bolo, gezur-zulo

Mikel Oterok boterea besarkatu zuenetik, metaforikoki eta literalki, maiz harritzen gaitu “trantsizio energetikoari” buruzko matraka instituzionala indartzen duen artikulu burutsu batekin. Horretarako, ez du dudarik egiten bere garaian politika instituzionalak eta... [+]


2025-03-16 | Josu Jimenez Maia
Harearen pisua

Harea-erloju baten bidez irudikatu ohi da denboraren joana. Ospatu berri dugu Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoak 49 urte bete dituela iragan den otsailaren 27an. Urte hauetan guztietan, harearen pisuak ez du oraino estali Saharako populuaren askatasun-nahia eta... [+]


AHTaren zundaketen aurkako ia bi urteko borrokaren balantzea

Datorren udaberrian, Stop AHT Zundaketak ekimenak bi urte beteko ditu. 2023ko maiatzean, ADIFek Itza, Sakana eta Goierriko udalei jakinarazi zien zundaketa geoteknikoak eta beste jarduketa batzuk egingo zituela AHTaren Nafarroako korridorea Euskal Y-arekin lotzeko alternatibak... [+]


Bi indar kontrajarri

UEMAk Telegram bidez banatzen duen “Euskararen Hemeroteka” kanalean honoko titularrak irakurri ditut bata bestearen atzetik: “Gipuzkoak euskararen aldeko bide-urratzaile izateko ardura hartu du”, eta jarraian “Udaltzainen hizkuntza eskakizunen... [+]


Eguneraketa berriak daude