Harri eta adreiluzkoa baino hauskaitzagoa

  • Donostiako Askeguneak herri mugimendu bat modu espontaneoan nola eraiki daitekeen erakutsi du. Bertan egon den herritar bezala egin ditut hurrengo gogoetak.


2013ko apirilaren 15ean - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37

Inork ez daki herri mugimendu bat noiz irten daitekeen ondo, noiz gaizki. Ur tantek putzu bat betetzen duten bezala, gizartea osatzen duen norbanako bakoitzaren eskuetan dago mugimendu bati bermea eman edo ez erabakitzea. Pertsonarik gabe, ez dago herri mugimendurik.

Munduan zehar hainbat tokitan izugarrizko oihartzuna izan zuen M15 mugimendua etorri zait gogora. Izan ere, Indignez Vous! saiakerak abiarazitako mugimenduaren (agur bat bide batez, Hessel) aldeko lagunak Donostiako Boulevardean jarri zirenean, hasiera batean indarrez eta beste leku batzuetan izandako arrakastarekin jarraitzeko esperantzaz hasi zen horrek, ez zuen uste bezainbeste iraun. Kioskoaren pareko kanpamendua kanpinlariak galduz joan zen, utopiak arrakalatzen, errealitate gordinera itzultzen, harik eta egun batean, besterik gabe, inor bertaratu ez zen arte.

Bertan egiten ziren aldarrikapen asko euskal autodeterminazioaren borrokan aldarrikatu izan diren ideiak ere badira. Eta hala ere, onartu beharra dago: M15 mugimendua ez zen Donostiako gazteak benetan haserretzera iritsi. Beharbada euskal gizartetik sortu ez zen mugimendu bat zelako? 

Batzuek uste dute gizarte mugimendu batek aurrera egin dezan lider sinboliko baten beharra duela. Beltzen eskubideen aldeko borrokan Martin Luther King izan zen bezala, edota Stephane Hesselen gisa, M15en kasuan. Bada, batzuetan kasualitatearen indarrek frogatzen dute hori ez dela hala.

Bestelako kanpamendu batek hartu du Boulevarda azken egunotan. Herri mugimendua izan da hau ere, zortzi gazteren aurkako epaia ezagutu eta berehala gutxi batzuek modu espontaneoan hasi zutena eta, pixkanaka, denborak aurrera egin ahala, jendetsuagoa bihurtzen hasi zena. Astebete baino gutxiagoan, Askegunean denetariko jarduerak antolatu dira zigortuak dauden gazteak momenturo jendez inguraturik egon daitezen: Herri bazkarietatik hasita kontzertuetara, bertso saioetatik mus txapelketetara, hitzaldi eta mahai inguruetatik dokumentalen proiekzioetara.

Aldarrikapenak egin dira, eskerrak eta besarkada sutsuak eman dira, amorrua kanporatu da hitzen bidez. Ideia iraultzaileei hauspoa eman zaie, borroka molde berrien inguruan eztabaidatu da, erresistentzia pasiboa aplikatu da eta indarkeria-eza aktiboa eta desobedientzia zibila posible direla berretsi da. Horri guztiari, goiz eta arratsaldez zigortuak dauden gazteak etxeraino laguntzen dituzten zutabeen antolaketa gehitu behar zaio. Eta dena astebete baino gutxiagoan. Gizakiak kanpotik datozen mehatxuen aurrean duen erantzun psikologikoa berehalakoa izan ohi da; bada antzekoa gertatu da kasu honetan, gizarte eskalan.

Larunbateko manifestaldira uste baino askoz jende gehiago bertaratu zen. 6.000 pertsona elkartu ziren Donostian, euskal gazteria libre eta legala aldarrikatzeko. Eta bertan jaurtitako aldarrikapenen lerro-artean, mugimendu hau, elur bola bat maldan behera irristatzen denean bezalaxe, oraindik gehiago handituko dela ulertu genuen.

Eguraldiaren lege ulertezinek ere euskal gazteriaren alde egin zuten, eta zeru urdin bat eskaini ziguten bertan herri harresia irudikatzen zuten puxika laranjen kolorea nabarmendu zedin. Orotara, aurreko astelehenean hasitako mugimenduak eguraldia sponsor bezala eduki zuen larunbatean, komunikabideetan irakurleen begietara ikusgarriak ziren argazkiak argitaratu zitezen lagundu zuena, gatazka horri aspalditik behar zuen atentzio mediatikoa emanez.

Epaia emana dago, eta argi dago egoera hau nola bukatuko den. Baina denbora errekordean antolatutako kanpamendu honek kontzientzia asko irauli ditu, sona hartu du orain arte gai hauei entzungor egiten zieten komunikabideetan, eta herriak egin dezakeen harresia, sinbolikoki bada ere, harriz eta adreiluz eginikoa baino hauskaitzagoa izan daitekeela frogatu du.

Igandean Askegunean proiektatu den Ziztadak dokumentalaren aurkezpenean esan zen bezala: “Pelikula hau orain egiten hasiko bagina, dudarik ez izan Askegunean gertatzen ari den honetaz ere hitz egingo genuela”. Euskal Herrian desobedientzia zibila indarkeriarik gabe egin dezakegula demostratzen ari baikara berriz ere. Argi geldi dadin gatazka honi soluzioa bilatu nahi diotenak benetan zeintzuk diren.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: AskeGunea Donostia
2017-07-07 | Xalba Ramirez
Donostiako Aske Guneko gazteek zigorra osorik bete beharko dute

Donostiako Herri Harresian atxilotutako gazteen abokatuek Espainiako Zigor Kode berriaren arabera gradua jaisteko eskatu zuten, baina Auzitegi Gorenak ukatu egin du eta beraz, sei urteko kondena osotasunean bete beharko dute, espetxean jarraitzen duten bost gazteek.


Aske Guneko gazteen askatasuna eta Mozal Legea indargabetzea aldarrikatuko dituzte IV Libre Topaketan

IV Libre Topaketak egingo dituzte ostiralean eta larunbatean, Donostian, Eleak-Libre mugimenduak antolatuta, Mozal Legea salatu eta Aske Gunean atxilotutako gazteen askatasuna aldarrikatzeko.


2017-04-26 | ARGIA
Oier Lorente preso donostiarra askatu dute

Donostiako Askegunean atxilotu zuten Oier Lorente eta lau urteren ostean atera da kartzelatik; Segiko kide izateagatik 6 urteko espetxe zigorra ezarri zion Auzitegi Nazionalak.


Ongietorri beroa Donostiako Askegunean atxilotu zuten Aitor Olaizola preso ohiari

Donostiako Askegunean atxilotu zuten Aitor Olaizola eta lau urteren ostean atera da kartzelatik, orotara sei urteko espetxe zigorrarekin ordainduta Segiko kide izatea egotzi izana. Ehunka lagun izan ditu zain Donostiako Alde Zaharrean, ongietorria emateko.


2015-04-21 | Igor Agirre
Urtebeteko kartzela zigorra ezarri diote gazte bati Aske Gunean parte hartzeagatik

Gazte bati urtebeteko kartzela zigorra ezarri diote Ertzaintzak Ekaitz Ibero atxilotzea saihesteko antolatutako Donostiako Aske Gunean parte hartzeagatik. Donostiako Auzitegiak “desobedientzia larria eta desordena publikoa” egotzita zigortu du 2013ko apirilaren 10eko... [+]


“Desobedientzia borroka tresna bezala hartu behar dugu”

Eleak mugimenduak eta Libre dinamikako taldeek Konpromiso Eguna antolatu dute Donostian larunbaterako. Eskubide sozial eta politikoen aldeko lana bateratu, indartu eta egonkortu nahi dute datozen makro-epaiketei eta Mozal Legearekin batera etorriko diren erasoei begira.


Donostiako AskeGunean parte hartzeagatik 15 hilabeteko kartzela zigorra eskatzen dioten gazteak muntaia salatzen du

Edurne Martinez altsasuarrari 15 hilabeteko kartzela zigorra eta isuna eskatzen diote Donostiako AskeGunean parte hartzeagatik. “Autoritatearen aurkako atentatua” egozten diote, eta berak erabat ukatzeaz gain, muntaia poliziala dela salatzen du.


AskeGunearen lehen urteurrenean, desobedientzian sakontzeko topaketak

Donostiako AskeGunea osatu zela lehen urteurrena betetzear den honetan, Libre Topaketak 0.1 antolatu dituzte Gipuzkoako hiriburuan bertan. Hausnarketa, formakuntza eta eztabaida saio kolektiboa antolatu dute.


2013-07-08 | ARGIA
Presoen alorrean urratsak emateko eskatu diote ezker abertzaleari Langraitz bideko bi kidek

“Langraitz bidea” hautatu duten bi presok, Joseba Urrusolo Sistiagak eta Rafael Caride Simonek, ezker abertzaleari presoen alorrean urratsak emateko eskatu diote Noticias taldeko egunkarietan argitaratutako iritzi artikulu baten bidez.


2013-06-29 | Estitxu Eizagirre
XXV. Rikardo Arregi Kazetaritza sariak banatu dira

Sari Nagusia Berriak Joko Olinpiarrei egindako jarraipenak jaso du. Ainara Argoitiak Barren aldizkarian egindako bost artikuluk merezi izan dute Sari Berezia. Kazetari Berriaren saria Alex Gurrutxagak Berria egunkarian egindako literatur kritikak nabarmendu ditu. Horiez gain... [+]


2013-06-19 | ARGIA
200 lagunek baino gehiagok eman dute izena Otaegiren kartzela zigorra txandaka betetzeko

Bi egunetan Nahikari Otaegiren kondena txandaka kartzelan betetzeko prest agertu dira 200 pertsona baino gehiago, ARGIAri Nahikari Aske ekimeneko iturriek baieztatu diotenez. Aranjuezko espetxean preso dago Otaegi, zortzi hilabeteko semearekin. Segiko kide izatea egotzita sei... [+]


Eguneraketa berriak daude