Pasa den abuztuaren 1ean Arangurenen izan ginen familiako hamar bat lagun. Irulegin egiten ari diren indusketa eta lanen berri ezin hobeto eman zuten Aranzadiko bi gaztek. Oso oso gomendagarria da bisita hori, egiten ari diren lanaren dimentsioa hartzen baituzu bertan.
Bide erdian ginela, lehen geldialdian, Aranzadikoek ea noizbait Arangurenen izanak ginen edo ezagutzen al genuen galdegin ziguten. Nik bertan sekula egon gabea nintzela erran nion, baina bailara ezagutzen nuela zabortegiaren aurka herritarrek egin zuten borrokagatik. Aranzadiko gazteak aipatua baieztatu zuen (bera sortu gabea zen urte horietan) eta esan zuen borroka horri "esker" Arangureneko Udala bildu zela eta mankomunitatea osatu. Mankomunitate horrek babestu ditu Irulegiko indusketak. Nafarroako Gobernuak ez du finantzamenduan parte hartu.
Lehen harridura eta lehen gogoeta: zergatik? Erantzuna zuek ere ezagutzen duzue.
Irulegiko gaztelura iritsi aitzin herri baskoiaren arrastoak ezagutu genituen, nola bizi ziren, azaltzen diren arrastoekin nola eraikitzen diren hipotesi ezberdinak, batzuetan beste aurkikuntza batek baieztatzen dituenak edo dena hankaz gora jartzen dituenak.
Herri baskoi hori suntsitua izan zen. Erromatarrek txikitua, kale bakar batean 102 gezi punta aurkitu dituzte. Sarraskia.
Etxera itzultzen ari ginela, ezin nuen burutik kendu nola herri baskoi hori suntsitu eta 2.500 urtera Arangureneko herritarrek berriz ere erasoari aurre egin zioten
Etxera itzultzen ari ginela, ezin nuen burutik kendu nola herri baskoi hori suntsitu eta 2.500 urtera Arangureneko herritarrek berriz ere erasoari aurre egin zioten. Oroitzen dut egunkarietan azaldu zen argazki bat, non ikus zitekeen herritarrak jipoitu zituztela beraien gorputzekin makinak geratzen ari zirela eta bertako parrokoa buruko zauri batetik odola zeriola. Oroitzen dut nola erraten zuten telebistan biolentoak zirela, terroristen parekoak, jipoituak eta atxilotuak izan ziren hainbat.
Irulegiko eskuan agertzen den testua aitzineko euskara, protoeuskara edo euskararen aurreko beste hizkuntza bat dela entzun dugu. Garrantzi handiko kontuak dira filologoentzat, baina niri, egia esan, bost.
Jakin berri dugu Aroztegian egin nahi duten proiektu txikitzaileari aurre egiteagatik lau herritar epaituak izango direla, espetxe eta isun ekonomiko handiak eskatzen dizkietela. Eta telebistan berbera entzuten jarraitzen dugu. Diskurtso bera... berriz ere.
Gu Irulegiko esku horretatik, lehenagotik agian, kate artean bere bidea egiten ari den hari fin bat gara. Ikastolak asmatu zituen haria, lekuko baten atzetik korrika eginez arrotzen den haria, Itoizko urtegiko kableak moztu zituena eta zentral nuklearrak geldiarazi zituena, Arangurenen zabortegia egiten ari ziren makinen aurrean paratu zen hari berdina da, Aroztegiko makroproiektua gelditu duena. Hari fin bat, zaharra eta hauskorra agian, bere bidea egiten... etengabe.
Ez dakit Irulegiko baskoi horiek irrintziak botatzen zituzten edo ez. Ez dakit jakin daitekeen ere. Dakidana da nik beraien irrintziaren oihartzuna sentitu dudala, argi, ozen, indartsu.
Kontxita Beitia
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Martxoaren 8a hurbiltzen ari zaigu, eta urtero bezala, instituzioek haien diskurtsoak berdintasun politika eta feminismoz josten dituzte, eta enpresek borroka egun hau “emazteen egunera” murrizten dute, emakumeei bideratutako merkatu estereotipatu oso bati bidea... [+]
Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.
Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]
Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]
Heldu zaigu EAEn 2025-26 ikasturterako ikastetxeetan matrikula egiteko garaia, eta etxe askotan etxeko txikienak urrats berria emango du hemendik gutxira, irailean, eskolaratzea, alegia. Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneko kideok apustu sendoa egiten dugu eskola publikoaren... [+]
Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako Hezkuntza Lege berria onartu zenetik, aurrerantzean hezkuntza doakoa izango dela behin eta berriro entzuten/irakurtzen ari gara. Eragile desberdinei entzun diegu, baita Hezkuntza Sailari ere, eta hedabideei eskaintzen dizkiegun elkarrizketatan... [+]
Hilabetearen hasieran egin zuen EH Bilduk III. Kongresua, Iruñean. “Ez ohiko ondorioak” ateratzeko balio duen “ohiko kongresua” omen da, edo horrela jaso dute behintzat Zutunik ponentzian, zuzendaritzak proposatu eta militantziak aho batez onartu... [+]
Otsailaren 3an hasi da gure umeak eta gaztetxoak eskoletan aurre-matrikulatzeko garaia, eta urtero bezala gogoratu nahi genizueke zergatik ez zaigun ideia ona iruditzen erlijioan matrikulatzea. Iaz artikula bukatzen genuen esanez “askori idazki hau ezaguna egingo zaizue,... [+]
Tranbia txiki Arratia Institutuko Guraso Elkartetik pantailen erabileraren inguruko hausnarketa bultzatu nahi dugu ikas komunitatean.
Azkenaldian kezka handia dago ume eta nerabeengan pantailek duten eragina dela eta. Ardura hori etxeko erabileratik eskola eta institutuetako... [+]
2021ean hasi ginen Guggenheim Urdaibai proiektuaren inguruko lehen oihartzunak entzuten…Bai ala bai egingo zela esan zigun orduko Unai Rementeria ahaldun nagusiak. Bere esanak indartzeko, 40 milioi euro utzi zituen “blindatuta” museoak eraikitzen zirenerako... [+]
"(Oiongo osoko bilkuraren) helburua argia da, legez legitimatzea tramitazioan irregulartasun nabarmenak dituzten megaproiektu energetikoak"
Joan den asteazkenean egun gogorra eta desatsegina bizi izan genuen, ez bakarrik Labrazarentzat, baita zentral eoliko,... [+]
Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]
Epistemologia, edo ezagutzaren teoria, filosofiaren arlo nagusietako bat da, eta historian zehar garrantzizko eztabaidak izan dira gure ezagutzaren mugen eta oinarrien inguruan. Honen baitan bi korriente indartsu topatzen dira, ezagutzara iristeko bide ezberdinak proposatzen... [+]
Getxoko Epaitegiak Europa ikastetxeko 4 urteko haurren kasua artxibatu izanaren berri izan dugu aste honetan. Horrek zera galdetzera garamatza: instantzia judizialak, polizialak… prest al daude haurren eskaerei erantzuteko? Benetan babesten al dira gure adingabeak... [+]
Idatzi honen bidez, EITBko Euskara Batzordeak eta azpian sinatzen duten EITBko organoek euren kezka eta gaitzespena agertu nahi dituzte azken hilabeteetan EITBko zuzendaritza-postuetarako abian ipini diren hautatze-prozesuak direla eta, gutxietsi egin baita euskararen... [+]
Ni ez dut nahi nire alaba ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Nik ez dut nahi nire alabaren eskolako haur ijitoak ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Ijito izatea ez delako mozorro bat. Ijito izatea ez delako urtean behin egiten den festa bat, arropa exotikoekin eta aurpegia ikatzez... [+]