Handia filmak Espainiako zine akademiaren Goya sarietan 13 izendapen zeuzkan eta 10 sari lortu ditu. Euskal zinemarentzat gau historikoa izan dela esan daiteke, sariotan aurrekaririk ez baitauka Jon Garaño eta Aitor Arregiren filmak lortu duenak.
Eneko Sagardoyk aktore berri onenaren saria irabazi du, Migel Joakin Eleizegi "Altzoko Handia"-ren larruan sartuta jokatu duen pertsonaiagatik. "Ulertu gabeko identitateei eta gorputz arraroei" eskaini die saria emozioz beterik zegoen Sagardoyk.
Hasiera besterik ez da izan: Moriarti faktoriaren filmean lan egin duen Saioa Larak jantzi onenei dagokien saria irabazi du, baita Laurent Dufrechek eta Raul Lopezek ere, muntaia onenari dagokiona.
Iñaki Diez eta Xanti Salvadorrek ez dute hainbesteko zortea izan, izan ere, soinu onenaren Goya saria Veronica filmeak lortu du. Hala ere, film horren soinuaren arduradunen artean beste euskaldun bat dago, Aitor Berenguer bilbotarra. Bera izan da larunbat gauean saritu duten laugarren euskal herritarra.
Handia-ren sari zaparrada ez da eten, nolanahi: Ander Sistiagak ekoizpen zuzendaritza onenaren saria irabazi du eta gaueko bosgarren saria Mikel Serranoren bidez lortu du Handia-k: zuzendaritza artistiko onenarena.
Filmaren seigarren saria Javier Agirre Erausok jaso du, Handia-ren argazki zuzendaritzagatik. Zazpigarrena makillaje onenaren saria izan da: Ainhoa Eskisabel, Olga Cruz eta Gorka Aguirrek jaso dute.
Jon Garaño eta Aitor Arregiren filmak efektu berezi onenei dagokien saria ere lortu du, gaueko zortzigarrena, Jon Serrano eta David Herasek jaso dutena.
Gauak aurrera egin ahala, sari nagusietan sartu da gala: gidoi original onenaren saria ere Handia-ren eskuetara joan da. Aitor Arregik, Jon Garañok, Andoni de Carlosek eta Joxe Mari Goenagak idatzi dute filma oinarri duen testua.
Euskal filmak eskuratu du musika original onenaren saria ere, Pascal Gaigneren konposizioei esker iritsi da palmareseko hamargarrena. Gaignek gogora ekarri du nola Moriarti ekoiztetxeko kideak film laburrak egiten hasi zirenean elkarren ondoan zeuden lokaletan lan egiten zuten.
Sari nagusietako bik ihes egin diote Handia-ri ordea: zuzendari onenarena irabazteko hautagaien artean zeuden Jon Garaño eta Aitor Arregi, baina Isabel Coixetek jaso du saria La librería filmarengatik. Film berak irabazi du pelikula onenaren saria ere, Handia hamar sarirekin utziz.
Nur eta herensugearen tenplua filmak ezin izan du Goya saririk eskuratu. Juanba Berasategik hil aurretik zuzendu zuen azken pelikulak izendapena zeukan animaziozko film luze onenaren sarirako, baina Tadeo Jones 2 filmari eman diote golardoa.
Gipuzkoako Foru Aldundiak liburu bat editatu berri du, zeinak jasotzen duen Luis Angel Sanchez Gomez Madrilgo Complutense Unibertsitateko Historia doktoreak egin duen ikerketa Migel Joakin Eleizegiri buruz, alegia, “Altzoko Handia”-ri buruz. Asko hitz egin da azken... [+]
European Film Awards Europan zine munduan ematen diren sari garrantzitsuenetarako hautagai aukeratu dute Jon Garaño eta Aitor Arregi zuzendarien ikus-entzunezkoa, eta beste 48 pelikularekin batera lehiatu beharko da sari nagusia lortzeko. Azaroaren 10ean emango dituzte... [+]
Filma ozeanoz bestaldeko hainbat jaialditan eskaini dute, eta areto komertzialetara jauzia eman du, iragarri dutenez.
Aktore berri onenaren Goya saria irabazi zuen larunbatean Eneko Sagardoyk Handia filmean egindako lanagatik eta azken egunetan hedabide askotan hitz egin du, bai film horretaz, bai martxan dauzkan proiektu berriez ere. Horrek bide eman du aktorearen gaur egungo lan egoeraz... [+]
Netflixek Handia filma eskainiko du maiatzetik aurrera. Xabier Berzosa Irusoin ekoiztetxeko kideak ETBri azaldu dionez, filma egin baino lehenago erosia zeukan plataforma digitalak.
'Handia' filma Ipar Euskal Herriko zinema geletan estreinatuko dute urtarrilaren 15ean. Orotara 10 pasaldi izanen dira, hilaren 24a bitartean, beste hainbeste herrietan.
Abenduak 8, Durangoko Azokan, Irudienean, lau mahaikide bildu dira galdera horri erantzutera. Olatz Beobidek, Jon Garañok, Patxo Telleriak eta Paul Urkijok ikus-entzunezkoetan bataren edo bestearen alde egiteko hainbat arrazoi azaldu dituzte. Egia esan, euskararen molde... [+]
Aitor Arregik eta Jon Garañok zuzendutako filma da Espainiako zine akademiak ematen dituen sarietarako hautagai nagusietako bat: film onenaren saria irabaz dezake, baita zuzendari onenari eta gidoi onenari ematen zaiena ere.
"Ostiralean Handia estreinatu zenean ongi funtzionatu zuen, baina ez modu ikusgarrian; bat-batean larunbatean izugarrizko datuak iristen hasi ziren, eta igandean are datu hobeak; ilara handiak herrietan, sarrerak agortuta areto batzuetan, txaloak hainbat emanaldiren... [+]
James Francoren Urrezko Maskorra, Anahí Berneriren eta Sofía Galaren zilarrezkoak eta Handiak jaso duen Epaimahaiaren Sari berezia dira aurtengo palmares ofizialeko puntu nabarmenenak.
Pelikula anbiziotsua egin dute Garañok eta Arregik. Anbiziotsua, hitzaren zentzurik onenean.
Ostiral honetan abiatuko da Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren 65. Edizioa. Wim Wenders zuzendariaren Submergence filmak irekiko du Sail Ofiziala, zeinean lehiatuko den Aitor Arregi eta Jon Garañoren Handia filma.
Migel Joakin Eleizegi Altzoko Handiaren eta haren anaia Martinen arteko harremanak eta bizipenek harilkatzen dute "Handia", Donostiako Zinemaldiko Sail Ofizialean lehiatzeko hautatua. Errealitatea eta mitoarekin jolasteaz, errelatoaz, pertsonaien psikologiaz, erronka... [+]
Jon Garañok eta Aitor Arregik zuzenduko duten filmetik abiatuta, zineman ahaztezinak bilakatu diren erraldoiak gogorarazi nahi ditugu.
200.000 euro jarriko ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak, besteak beste, Altzoko Handiari buruzko Handia filmak erakarriko dituen bisitari kopuruari harrera egiteko egitasmoentzat.