Hambacheko basoa hustu du Alemaniako Poliziak

  • Hilabete luzez jardun dute ekintzaileek Hambacheko hariztiaren defentsan erresistentzia egiten. Basoaren desalojoa, aurreikuspenek adierazi bezala, Ipar Renania-Westfaliako (Alemania) operazio luzeenetarikoa izan da.


2018ko urriaren 04an - 09:49
(Argazkia: Leon Enrique)

Poliziak abuztuaren 31n xedatu zituen baso inguruak arrisku gune bezala, horrek eremua husteari dagokionez erraztasunak ematen baitzizkien (arrisku eremua ahotan hartuta identifikazio zenbakirik gabe jardun izan dute, adibidez). Ekintzaileen arabera, ordutik ia egunero esku hartu du basoan poliziak. Hambacheko basoa husteko lehen ahalegina, aldiz, irailaren 6an egin zuten, eta ordutik zuhaitzetan eraikitako 30 etxetik gora eraitsi dituzte. Pasa den urriaren 2an, astelehenean, ekintzaile guztiak kanporatu eta basoa guztiz hustu zuten polizia agenteek eta RWE konpainia elektrikoaren langileek.

Baso osoan zehar hainbat komunitate eraikiak zituzten ekintzaileek, eta polizia banan-banan joan da horiek husten. Komunitateak desagerrarazten joan ahala ekintzaileak okupazio berriak egiten joan badira ere, erresistentziak hiru komunitatetan oinarritzen amaitu zuen huste erabatekoaren aurreko egunetarako: Fendria, GhostTown eta Paragraph 11. P11 izan da eraisten azkena, asteleheneko operazioaren baitan.

Astelehen goizeko 08:00etarako polizia P11 inguruetan zen, eta ordu beteren buruan komunitateak hartzen zuen eremua inguraturik zeukaten. Polizia agenteek, RWE konpainiak kontratatutako jendearekin batera, barrikadak bota eta komunitatean sartzea lortu zuten. Ekintzaileek salatu dutenez, indarkeriaz jardun zuten bai inguruaren zen norbanakoen kontra.  

Indarkeria poliziala

Poliziak indarkeriaz jardun duela salatu dute hasieratik ekintzaileek. Indarkeria horren ondoriorik larriena irailaren 20an eman zen, 27 urteko Steffen M. kazetariaren heriotzarekin. Steffen zuhaitzetan eraikitako bi etxeren arteko zubian zen, 20 metroko altueran, eta bertatik erori ostean hil zen. Poliziak azkar batean zabaldu zuen bere bertsioa, kazetaria erori zen unean eta eremuan agenteak huste operaziorik egiten ez zebiltzala adieraziz. Hustea, baina, bertatik metro oso gutxitara ari zen ematen.

Gertakari honen ostean, Hambacheko ekintzaileek prentsaurrekoa egin zuten atsekabea adierazi eta Düsseldorfeko (Alemania) gobernuari “basoaren hustea, ebakuazioa eta suntsipena gelditzea” eskatzeko. Ostean, Renaniako Gobernuak polizia operazioa behin behinean bertan behera geratuko zela adierazi zuen. Husteari berandu barik ekin zioten berriz ordea.

Horren ostean zauritutakorik egon da, eta ekintzaileen eguneroko apunteetan jasotzen denez, irailaren 27an pertsona bat zaurituta eraman zuten larrialdi zerbitzuek. Behin baino gehiagotan jaso dutenez, esku-hartzeetan poliziak maiz jarri ditu bizitzak arriskuan.

Atxilotuak izatearekin eta kontrol biometrikoen erabilera egitearekin ere mehatxuak ditu poliziak erresistentzian aritu diren ekintzaileak.

Poliziak ekintzaileen kontra erabilitako indarkeria erakusten duten hainbat argazki eta bideo daude sarean:

 

RWEren indarkeria

Lignitoa ustiatu asmoz, RWE enpresa energetikoak dauka Hambacheko basoa mozteko interes gehien. Interes horri jarraiki, honek ere egin du indarkeriaren erabilpena eremua husteko operazioan zehar. Arnsberg (Alemania) barrutiko gobernuak Hambacheko meategiko plan operatibo nagusia onartu izanak ahalbidetu egiten dio RWE enpresari, urtero legez, urritik aurrera zuhaitz mozketak egitea. Halabaina, mozketan hilaren 14tik aurrera egiteko baimena zeukaten arren, desalojoa eman bitartean ehundaka zuhaitz moztu dituztela salatu dute ekintzaileek.

 

Horrez gain, enpresaren segurtasun agenteen babesarekin, basoan zeuden saguzarren zuloak estaltzen aritu dira zenbait biologo. Ekintzaileen arabera, honekin saguzarrek eremuan hibernatzen ez jarraitzea bilatzen zuten, basoa behera botatzea errazteko.

Horrez gain, enpresak zuhaitzetan kamerak ezarri izan dituela ere salatu dute.

Enpresa jo puntuan, ekintzaileek hainbat ekintza egin dituzte, ikatz-trena blokeatzea kasu:

Hambacher Forst, urteetako borroka baten testigu

Ipar Renania-Westfaliako operazio luzeenetarikoa bezala izendatu dutenak izan ditu aurrekariak. Orain sei urte ekintzaile ekologistek Hambacheko baso eremua okupatu zutenetik, hirugarren hustea izan da honakoa -lehena 2011an izan zen, eta bigarrena 2014an-. RWE konpainia energetikoak lignitoa ustiatzeko harrobia handitzeko planari eta horrek eragingo lukeen basoaren suntsipenari aurre egiteko xedea izan du hasieratik okupazioak.

Asteleheneko huste erabatekoaren ostean ekintzaileek hurrengoa adierazi dute: “aurreko errepresio ekintza horiek erresistentzia indartu eta anplifikatu besterik ez zuten egin, esponentzialki ugaritu zuten ekintzaile, ideia eta basoko zuhaitzetako etxeen kopurua”. Eta deritzotenez, guzti honek indartu egiten du “austeritate, kolapso ekologiko eta klima aldaketa garaietan” halako proiektuak zergatik egiten diren planteatzen dituzten eztabaida publikoak. Bestalde, pozik agertu dira jasandako errepresioaren aurrean izandako elkartasunarekin.

Hambacheko basoa husteko xedearen atzean dagoena

Basoak 4.100 hektarea zituen hasieran, baina RWE enpresaren esku-hartzea tarteko, gaur egun 200 hektarea besterik ez dira geratzen moztu gabe. Zuhaitz mozketak onartzen zituen aurtengo planarekin, RWE enpresak geratzen den baso zatiaren erdia moztu nahi du. Alemaniako basorik zaharrenetarikoa denaren milaka urtetako eboluzioa epe motzean suntsitzen ari dira.

Bideo honek basoaren azken urteetako suntsiketa erakusten du:


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Alemania
2024-09-10 | Axier Lopez
Ikasturte berrian ere, gerra ate joka

Udan ohikoa izaten da albiste asko opor garaien etenak estaltzea. Eta egia esan, estalita baleude, kasik hobe. Gerra hotsen doinuak jarraitzen baitu dantzan jartzen kontinente zaharra.


Ultraeskuinaren diskurtsoari eutsi eta Alemaniak polizia-kontrolak ipiniko ditu muga guztietan

Gobernuak argudiatu du "migrazioaren karga handia"  eta "terrorismo islamistaren arriskua" areagotu direla.


Noiz hasi ginen kantatzen?

Geissenkloesterle (Alemania), dela 42.000 urte. Danubio ibaiaren arroko kobazuloan bizi zirenek txirula bat egin zuten hegazti hezurrak eta mamut bolia erabiliz. Garai bertsuan, Esloveniako Divje Babe kobazuloko biztanleek ere txirula bat egin zuten hartz baten femurra baliatuz... [+]


Bigarren Mundu Gerratik, estreinakoz ultraeskuinak irabazi ditu hauteskundeak Alemaniako eskualde batean

Alemaniako Turingia eskualdean, hiru bototik bat jaso du Alemaniari Alternatiba eskuin muturreko alderdiak. Saxonian ere egin dira hauteskundeak, eta bigarren geratu da, ozta-ozta, demokristauen atzetik.


Eskuin muturra ari da kapitalizatzen Estatu Islamikoaren Alemaniako erasoa

Estatu Islamikoak beregain hartu du erasoa, Palestinako eta beste leku batzuetako musulmanen "mendekua" dela esanez. Eskuin muturrak inmigrazioaren aurkako mezuak hedatzeko baliatu du.


Pablo González kazetaria aske utzi dute, Polonian bi urte eta erdi kargurik gabe espetxeratuta egon ondoren

2022ko otsailaren 28an atxilotu ondoren, aske utzi dute bere aurkako frogarik eta bistako epaiketarik gabe. Bizkaiko kazetariaren talde juridikoak informatu du “preso dauden hainbat kazetari libre uzteko” Errusiak eta Poloniak adostu duten trukeagatik geratu dela... [+]


Milioika migratzaile esplotazioaren eta eskubide gehiegikerien biktima, Europako nekazaritza-sektorean

Langile migratzaileek indarkeria, lanaldi luzeak eta ordainketa eskasak modu ohikoan jasaten dituzte, Europako bederatzi estatutan egindako ikerketa baten arabera. Gutxienekoa baino soldata baxuagoak jaso ohi dituzte ia estatu guztietan, eta emakumeek are soldata baxuagoak.


Etxebizitza merkantzia bihurtuta, ultraeskuinari atea ireki dio Europak

Etxebizitzen eta alokairuen prezioek mugarik gabe jarraitzen dute gorantz eta milioika lagun egoera oso prekarioan utzi ditu horrek: gazteek ezin dute emantzipatu, herritar asko euren auzotik ostikoka bota dituzte, eta beste askorentzat infraetxeak partekatzea da irtenbide... [+]


Ikusten banauzu, egin negar

Elba ibaiaren arroa, 1417. Lehorteak eraginda ibaiaren mailak nabarmen egin zuen behera, eta norbaitek ur maila markatu zuen harri batean, idazkun bat zizelkatuta: “Harri hau berriro ikusten baduzu, negar egingo duzu. Ura maila honetan zegoen 1417... [+]


Alemaniako futbolari gay-ak zergatik ez dira azkenean ausartu armairutik ateratzera?

Alemaniako gizonezkoen futbol profesionalean ari diren hainbat futbolari armairutik ateratzekoak ziren maiatzaren 17an. Sekretuan eta kluben bizkar biltzen ari ziren jokalariak, baina espektatiba altuak ezerezean geratu dira, ez da inor armairutik atera. Futbol maskulinoaren... [+]


2024-05-03 | Nerea Menor
Ghayath Almadhoun
“Alemania nagusitasun zuriaren piramidearen gailurrean dago, eta lehen holokaustoa ukatu zutenek orain Nakba ukatzen dute”

Ghayath Almadhoun-ekin hitz egin dugu Alemaniako zentsura sistemikoaz eta horren ondorioez. Siriako Damaskon 1979an jaiotako poeta palestinarra, Suediara joan zen bizitzera eta egun Berlinen bizi da. Bere poesiak, ia 30 hizkuntzatan itzulia, maitasuna, tokialdatzea eta nortasuna... [+]


2024-04-19 | Gedar
Sionismoaren kontrako juduak jazartzen ari dira Alemanian

Palestinarekin elkartasunez kongresu bat antolatu zuten Berlinen aurreko astean, baina hura itxi zuen Poliziak. Atxilo eraman zituzten sionismoaren aurkako hainbat judu.


Software librearen aldeko apustua Alemaniako Schleswig-Holstein estatu federalean

Software jabeduna utzi eta librera jauzia emateko helburua du Alemaniako Schleswig-Holstein estatu federalak. Hasteko, proba pilotu arrakastatsu baten ondoren, Microsoft Office baztertu eta LibreOffice erabiltzen hasiko dira administrazioan. Aurrera begira aldaketarekin jarraitu... [+]


Eguneraketa berriak daude