Hamar urte bete ondoren, Herriko Burdina webzineak urteurren festa egingo du larunbat honetan, hilak 25, Donostiako Doka kafe antzokian. Merienda, euskal metal taldeen bideo proiekzioa eta zenbait zuzeneko egingo dira: Hilotz, Elbereth eta NoDrama taldeenak, hain zuzen.
Euskal Herriko heavy metal eszenaz informazio zabala emateko sortu zuen webzine hau Inaxio Esnaolak. Berarekin hizketan aritu gara.
Zein asmorekin sortu zen Herriko Burdina webgunea?
Istorio bitxia du. Ttan Ttakun irrati librean egiten genuen Burdinola irratsaiotik jaio zen –gaur egun Info7 irratian ematen dugu irratsaio hori. Bertan heavy metala orokorrean jorratzen genuen Jon Agirre nire kideak eta nik. Eta Herriko Burdina izeneko espazioa sortzea erabaki genuen, euskal herriko heavy metalari leku bereizi bat emateko.
XXI. mendeko lehen urteetan Internet oraindik hedabide zabaldua ez zen arren, goranzko bidea egiten hasia zen dagoeneko. Horregatik bururatu zitzaidan irratian ez ezik Interneten ere Euskal Herriko heavy metalari buruz euskara hutsean eskainiko zen espazio bat sortzea. Garai hartan webgune bat sortzea eta bertatik euskara hutsean informatzea nahiko gauza berria zen, eta apustu bezala hartu nuen.
Zein bilakaera izan du heavy metalak Euskal Herrian?
Garai hobeak bizi izan ditu agian zale kopurua kontuan hartuta, baino esango nuke gaur egun osasun eta kalitate hobea duela. 70eko hamarkada amaieran hasi zen heavy metalaren kultura zabaltzen Euskal Herrian, baina orduko zaleek metal erdalduna entzuten zuten. Atentzio handia jartzen zieten Judas Priest edota Iron Maiden bezalako taldeei, eta nahiz gerora talde euskaldunak sortu, orokorrean euskal heavy metal kultura nahiko erdalduna izan da. Su ta Garrek ekarri zuen heavy metala Euskal Herrira, eta hasieran gauza arrotza zirudienak mugimendu sendo bat sortzeko balio izan zuen gerora: Asgarth edota Idi bihotz bezalako taldeak ezagun egin ziren, batik bat Euskadi Gaztea irrati formulari esker.
Hainbat urte pasa dira dagoeneko; eta gaur egun heavy metala jotzen duen talde kopurua asko handitu da, baina baita azpi-estiloak ugaritu ere –death edo black metala kasu. Muturreko metal eszenan sortu berri diren talde berrien kalitatea oso ona dela uste dut. Heavy metala aldiz apur bat apaldu da; badaude taldeak, baina ez Su ta Garrek bezalako arrakasta eduki zutenak.
Zein da heavy metalaren lekua egungo panorama musikalean? Gainontzeko estiloekin alderatuta ez da oso estilo zabaldua gizartean...
Aitortu behar dut horren inguruan orain hamarkada bat nuen iritzia aldatu dudala. Lehen, bihotzean daramadan musika estilo hau gizartean baztertuta zegoela ikusten nuen, bere irudia ez zela positiboa. Betiko klixeetan harrapatuta zegoela iruditzen zitzaidan jendearen komentarioak entzutean: “Hori zarata da, ez da musika”, “Ezin da irratietan jarri”, “tximaluzeak” eta gisakoak.
Biana hamar urte igarota, beste irakurketa bat egin dezaket. Heavy metala ez da gainontzeko estiloak bezalakoa: irrati formuletan lekua izatea zaila da, jendearen gehiengoarentzat musika atsegina ez delako. Bestalde, Euskal Herrian –eta orokorrean mundu mailan– musika kontsumitu eta ulertzeko era aldatu egin da, eta entretenimendurako gauza bihurtu da batik bat. Heavya oso estilo fidela da, modak eta patroiak jarraitzen ez dituena; eta alde horretatik, modu bereizi batean lantzeko estiloa dela uste dut. Gaur egun duen lekua baino gehiago merezi duela uste dut, pertsonalki, baina egia da ere, gustuko dutenek asko estimatzen duten estiloa dela. Heavy metala benetan gustuko duen batek bizitza guztian izango du gustuko. Eta alde horretatik lasai nago.
Zein asmo duzu webgunearekin etorkizunera begira?
Bi proiektu aipatuko nituzke. Alde batetik, webgunea web 2.0. formatura igarotzeko asmoa dugu. Orain duen formatua programa oso sinple batekin dago egina, eta eguneraketak oso modu artisauan egiten ditugu. Itxura oso gauza garrantzitsua dela uste dut eta, alde horretatik, hobekuntzak egin nahi ditugu aurrera begira. Larunbat honetako kontzertuetan, webgunearen hobekuntzarako gastuetan laguntzeko borondatea emateko aukera luzatuko diogu jendeari.
Bestalde, Euskal Herriko metal musikaren diskografia osatu nahi dugu. Lehenagotik hasiak ginen hori egiten, baina oraingoan webgunean atal bereizi bat jarriko dugu horretarako. 70eko hamarkadatik gaur egun arteko euskal heavy metal talde guztien erreferentziak bildu nahi ditugu. Gure asmoa, euskal heavy metalari buruzko datu baserik zabalena osatzea da, jendea bertan sartu eta bilatzen duen informazio guztia topa dezan.
Aposapo + Mäte + Daño Dolor
Noiz: apirilaren 5ean.
Non: Markina-Xemeingo Akerbeltz Gaztetxean.
---------------------------------------------------------
Erosketetarako orgatxoa barazkiz beteta egin dut gaztetxerako bidea, eta haiek mozten eman dugu iluntzea... [+]
Poliorkêtês
Kerobia
Autoekoiztua, 2025
--------------------------------------------------------
Azken aldian, lerrootan asko nabil hausnartzen musikak izan beharko lukeen “misio historikoaz” eta abarrez. Eta, nolabait, zer egin beharko lukeen... [+]
Ezagutzen duzue Kneecap filma? Oscar sarietarako hautatu zuten. Belfasteko hirukote baten istorioa da. Kneecap Hip Hop talde ezaguna da gaur egun, eta hizkuntzaren aldeko jarrera (gaelikoa) argia dute, IRAren osteko belaunaldiaren gorabeherak kontatzen ditu filmak; drogak eta... [+]
Joan den martxoaren 7an Maurice Ravel, garai guztietako euskal konpositorerik onena, jaio zela 150 urte bete ziren. Eta ARGIAn omenaldia egin zitzaion konpositore horri, Bolero ospetsuak imajinario kolektiboan izan duen eragina gogoratuz.
Kasualitatez, Deutsche Grammophonek... [+]
'Espetxeak libre' manifestuan adierazi dute Eusko Jaurlaritzak "ataka txarrean" jarri dituela kulturgileak, espetxeetara kultur emanaldiak egitera sartu nahi dutenei dokumentu bat sinatzea eskatzen baitie, eta salatu dute ezin dutela sartu ez sinatuz gero. Kultur... [+]
Olatz Salvador
Noiz: martxoaren 15ean.
Non: Deustuko jaietan.
------------------------------------------------
Martxoak beti du deustuarrontzat kolore berezia; urtero ospatzen ditugu jaiak, San Jose egunaren bueltan. Bi asteburu bete festa, eta urtetik urtera Deustuko... [+]
Antifa hardcore
Lee-Kore + Hoben
Autoekoizpena
---------------------------------------------------------
Tamalez ez da ohikoa Arrasaten hardcore kontzertuak egitea, bestelako musika eszenak nagusitzen direlako. Hala bada, joan den larunbatean herriko gazte batzuen... [+]
Hunkituta eta ilusioz egin dut Iruñetik Oronozerako bidea. Maite dut Olaia entzutea, baita hizketan ere. Herriko farmaziaren ondoan autoa utzi eta balkoitik agurtu naute hark eta bere zakur Arak. Grabagailua martxan jarri aurretik, bueltaxka egin dugu frontoira eta Arak... [+]
Bizitza eztia
Verde Prato
Plan B Records, 2024
--------------------------------------------------------------
Ousmane Sembène zinemagile senegaldar ospetsuari galdetu zioten ea bere pelikulak Europan ulertzen ote ziren. Erantzuna, epikoa: “Izan gaitezen... [+]
Inoren Ero Ni + Lisabö
Noiz: martxoaren 14an.
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.
----------------------------------------------------
Izotz-arriskuaren seinalea autoko pantailatxoan. Urkiola, bere mendilerro eta baso. Kontzertuetara bideko ohiko errituala: Inoren... [+]
FITXA
Zer: OLBEk antolatutako Gaetano Donizettiren ‘La favorite’ opera.
Nork: Euskadiko Orkestra Sinfonikoak (zuzendaria: Riccardo Frizza) eta Bilboko Operaren Abesbatzak (zuzendaria: Boris Dujin).
Noiz: otsailaren 18an.
Non: Bilboko Euskalduna Jauregian.