Hamar neurri proposatu dituzte, amek akademia uztea saihesteko

  • Ama izan ondoren emakume askok akademia uzten dutela eta, amaz osatutako ikertzaile-talde batek hori ez gertatzeko hamar neurri proposatu ditu, eta PLOS Computational Biology aldizkarian argitaratu ditu.


2023ko irailaren 08an - 08:20
Esther Sebastián González, Alakanteko Unibertsitateko Ekologia Saileko burua eta ikerketaren zuzendaria. Argazkia: Alacanteko unibertsitatea
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Artikuluaren egileak Espainiako hamar unibertsitatetako ikertzaileak dira, gehien bat, ingurumen- eta bizi-zientzien arloetakoak, eta nabarmendu dute premiazkoa dela neurri horiek ezartzea, eta mesedegarriak direla, amentzat ez ezik, baita beste askorentzat ere. Horrez gain, zehaztu dute ama terminoa modu inklusiboan erabili dutela, eta barne hartzen dituela, adibidez, aita transak eta guraso ez-binarioak; eta amengan jarri dutela arreta, frogatuta dagoelako arrisku handiagoa dutela akademia uzteko, gurasotasunak dakarrenarengatik.

Haurdunaldian laguntzea da lehen neurria. Instituzioek laguntza-sistema integrala eskaini behar dute, baliabide nahikoekin, eta alderdi fisikoa ez ezik, emozionala eta profesionala ere zaindu behar dute. Jarraian datozen neurriak jada haurra jaio ondorenerako dira. Hurrenez hurren, hauek bildu dituzte: guraso-baimen malguak; haurrak zaintzeko eta edoskitzeko instalazioak; saileko jarduerak eskola-ordutegian antolatzea; irakaskuntza-jarduerak egokitzea, eta profesionalki aurrera egiten laguntzea.

Buru-osasunari ere erreparatu diote, eta lehentasunezko gaia izan behar duela adierazi dute, gainera. Haien arabera, buru-osasuna zaintzeko programak eta baliabide integralak ezartzea ezinbestekoa da akademiako amek izaten dituzten erronkei heltzeko. Aukeren artean, eta amen ongizaterako, aholkularitza-zerbitzuak, estresari aurre egiteko tailerrak eta bizitza eta lana orekatzeko ekimenak aipatu dituzte.

Ongizatearekin oso lotuta dago baita langiro segurua eta inklusiboa izatea, ikertzaile guztientzat. Hala, errespetuzko, berdintasunezko eta diskriminazioarekiko zero-tolerantziako kultura sustatzea proposatu dute. Horretarako, amatasunean edo generoan oinarritutako diskriminazio eta jazarpen protokoloak ezartzea eta zabaltzea eskatu dute.

Azkenik, lan-kargaren banaketa justua eta gardena bermatu behar dela aldarrikatu dute, eta argi utzi dute amen aldeko neurri horiek ikertzaile guztiei egiten diela mesede. Are gehiago: azpimarratu dute ez dutela eskatzen amek tratu berezia jasotzea, beste inoren gainetik; aitzitik, ohartarazi dute beste talde batzuek ere zailtasunak izan ditzaketela akademian jarraitzeko (zenbait kondizio mediko dituztenak, esaterako), eta uste dute haientzat ere berariazko neurriak diseinatu eta ezarri beharko liratekeela.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Amatasuna
Gurasobakarrak hautuz
“Txarra eta ona, dena intentsitate handiagoz bizi dugu”

Familiaz, azalpenak eman beharraz, topikoez, askatasunaz, kontziliazioaz, sareaz eta komunitateaz, erru sentimenduaz, ekonomiaz, traba legal eta administratiboez, haurraren eskubide urraketez... solastatu gara, hautuz gurasobakar diren Argider, Junkal, Koldo eta Maitanerekin... [+]


Erloju adimendunak, gurasoen kontrol gosea asetzeko

Udako oporrak gainean, non dagoen uneoro jakiteko erloju adimenduna erosi diozu seme-alabari? Ez duzu bakarrik uzten, arduraz jokatuko ez duen beldurrez? Egungo belaunaldi gaztea inoizko kontrolatuena dela diote The Guardianen, eta dagoeneko adinez nagusi diren heldu... [+]


“Ez ezazu indarkeria obstetrikoa salatu, ez baduzu argi galduko duzula: denbora, dirua eta osasun mentala”

Nazio Batuen Erakundeak Espainiako Estatua zigortu du Nahia Alkortak bere lehen erditzean jaso zuen biolentziagatik, baina gobernuek ez dute ebazpena onartu. 'Mi parto robado' liburua idatzi du bizitakoa gizarteratzeko, eta arazo sistemikoa dela azaltzeko.


'Bi arnas' proiektuaren ziklo amaiera ospatu dute
“Torturak ama eta alabarengan sorturiko zauria arintzen lagundu du dokumentalak”

Torturatu zuten Iratxe Sorzabal presoa eta haren ama ditu protagonista Bi arnas dokumentalak. Duela bi urte abiaturiko prozesua borobiltzeko ekitaldia egin dute eta bide horretan lortutako etekin ekonomikoak bi elkarteri eman dizkiote: Harrera eta Axut! Ekitaldiak une... [+]


Erdi Aroan erditzea

Toledo, 1272-1280. Alfontso X.a Gaztelakoak Ama Birjinari eskainitako 427 kanta monodiko bildu zituen. Santa Mariaren Kantigek Erdi Aroko musika eta literatura bildumarik garrantzitsuenetakoa osatzen dute, baina, kantiga miniaturaz apainduta daudenez, ilustrazio horiek beste... [+]


Eskolako guraso elkarteetan gizonezkoak hamarretik bi baino ez direla utzi dute agerian Katalunian

Gurean ere agerikoa den errealitatea islatzen dute Kataluniako datuek: guraso elkarteetan, eskolako bilera eta zereginetan, gurasoei zuzendutako tailerretan… emakumeak dira gehiengoa. “Haurrak heztearen funtzioa amek hartzen dute eta sentsazioa dute gainezka... [+]


Haurdun geratu nahi eta ezin, isilpeko dolua

Antzutasuna tabu eta estigma den gizarte honetan, zenbat galdera erantzun bila: haurdun geratu nahi eta ezin lortu, noiz arte luzatzen dira saiakerak, eta bide horretan zenbaterainokoa da nekea, bakardadea, erruduntasuna, lotsa, beldurra, obsesioa? Nola eragiten die etxeko eta... [+]


2023-11-29 | Saioa Baleztena
Alaine Agirre. Isildutakoa aldarri
“Eraldatu egin naiz amatasuna bilatu eta ezin aurkitzearen prozesuan”

Bertzeen artean, Odol mamituak, X hil da , Bi aldiz erditu zinen nitaz ama, eta Kamisoi zuri zetazkoa eleberrien eta Txoriak etortzen ez diren lekua poema liburuaren idazlea da Alaine Agirre (Bermeo, 1990). Isildutakoak ekartzen ditu paperera. 2021eko irailean argitaratu zuen... [+]


Gurasotasun baimena hemezortzi astera luzatuko da sektore pribatuan ere, EAEn

Gizarte Segurantzak baimendutako hamasei asteen laguntza osagarri gisa planteatu du Eusko Jaurlaritzak bi asteko luzapena. 2019tik sektore publikoko langileek baimena eskuratzeko aukera dute.


Garazi Abrisketa
“Gure alaba hilik jaio zen, baina familiaren aitortza jaso zuen eta hori garrantzitsua izan da zauriak sendatzeko”

Garazi Abrisketa (Arrankudiaga-Zollo, 1988) ama izan zen maiatzean, baina bere alaba hilik jaio zen. Esperientzia horrek amatasunari, heriotzari eta tabuari buruz luze eta sakon hausnartzera eraman du. Aiaraldea Hemen aldizkarian elkarrizketaren zati bat argitaratu ondoren,... [+]


Nahia Alkorta Elezgarai. Sabeletik mundura
“Indarkeria obstetrikoa aitortu zaigun lehen emakumeak gara munduan”

“Oinarrizko eskubideak aitortzeko egiten dut. Niri ez dit inork nire erditzea itzuliko, ezta bizitutako trauma hori sendatuko ere. Beraz, ondorengoei halakorik ez gertatzeko ari naiz lanean”. Hitz gordinak dira, minetik eginak, eta min horretatik abiaturik,... [+]


Edoskitzeak saretzen

Nafarroako beste zentroekin batera, edoskitzea naturalizatzea du helburu Lesakako osasun etxeak.


“Osakidetzak etengabe sustatzen du edoskitzea baina ez du baliabiderik jartzen”

“Edoskitzeko unea oso mingarria zen; zauriak nituen titi buruetan, Urrek etengabe negar egiten zuen, hartu eta askatzen zuen, zailtasun handiak zituen”; Andere Ormazabalenak dira hitzak, haurrak mihi-haria zuen eta edoskitzearen lehenengo momentutik zailtasunak izan... [+]


Eguneraketa berriak daude