Urte hasieran aipatu genuen, euskarazko Wikipediaren erronka, Wikimedia Fundazioak proposatutako Hamar Mila (10.000) artikulu funtsezkoen zerrenda osatzekoa. Ba lortu dute wikilariek: Euskara 4. hizkuntza bilakatu da Wikipedia guztiek izan beharreko 10.000 artikuluak egiten, ingelesaren, serbieraren eta katalanaren ondoren.
Zerrenda osatzeaz aparte, artikulu hauen neurketa automatiko bat egiten du Wikimedia Fundazioak, bakoitzak ze luzera, zelako erreferentziak eta ilustrazioak dituen, kalitate neurketa bat egiteko balio duena. 2022 hasieran, 33. zegoen euskarazko Wikipedia kalitate-irizpide horren arabera, eta urtea amaitzera doanean 23. postuan gara, seguruenik 20. ere izan gaitezkeelarik hurrengo eguneraketan (neurketa hilak 15 dituela egin ohi da).
Hauxe da grafikoa, Euskal Wikilarien Kultur Elkarteak prestatua, euskararen gorakada erakusten duena ranking horretan:
EWKE ez da konformatzen, jakina, lortutakoarekin. Elkartearen blogean argitaratu dutenez, 10.000 artikulu hauetan kalitate gehiago erdiestea eta sailkapenean gora egitea izango da 2023rako erronka.
Hamar mila artikuluen artean bi heren, 8.000 byte baino laburragoak dira. Eta 881 artikuluk 1.000 byte baino gutxiago dute. Edukiaren aldetik horiek osatzea kalitatean hobetzeko bidea izango da. Alorrez alor, hauxe da artikuluen luzera-kalitate egoera:
Grafiko honetako kolore argiek (ezkerretan) artikulu laburrak adierazten dituzten; eta ilunagoak eskuinetan osoagoak. 2023ko erronka izango da, hortaz, grafiko ilunagoa lortzea datorren artean.
Gogoratu, denon esku dago Wikipedia editatzea eta horretan laguntzea.
Euskarazko Wikipediak ekimen interesgarri bati ekin dio 2024 honetan. Euskal Herriko Historia 100 objektutan. Ideia hartu zuten wikilari euskaldunek antzeko motiboarekin apailatutako liburu batzuekin. BBC-k eta British Museum Londreskoak Munduaren Historia bat egin zuten 100... [+]
Euskarazko Wikipediak 433.000 artikuluen muga gainditu berri du (ikus estatistikak), eta horrekin batera 33. postua eskuratu du artikulu kopuruan, Wikipedia guztien ranking edo zerrenda honetan. Lorpena ospatzeko, diseinu berritzailea estreinatu du gaur gure Wikipediak, eta... [+]
Historikoki egin diren entziklopedia gehienetan gizonezkoek leku handiagoa izan dute emakumezkoek baino. Wikipedian ehunekoa handiagoa bada ere, desoreka nabaria da. Gauza bera gertatzen da euskarazko Wikipedian ere. Hala ere, egoera horri buelta eman nahian ari dira wikilariak.
Euskarazko Wikipediak 2023an egindako lorpenez jardun genuen hemen lehengoan, eta beste alor bat aipatuko dugu orain, zelako aurrerakada egin den emakumezkoen biografiak osatzen, genero desoreka (oraindik nabarmena) konpontzen saiatzeko.
Euskarazko Wikipediak 2023 urtea bikain amaitu zuen. Azken egunetan bere Twitter eta Mastodon kontuetatik zabaldu dituen datu eta grafikoekin osatu dugu artikulu hau, hori demostratzeko. Kantitatean, 8.5 milioi hitz gehiago izan dira 2023an Wikipediara gehituak, eta artikuluen... [+]
Puntueus fundazioak uztailean salatu zuen Google bilaketek euskara diskriminatzen zutela, bilaketen erdietan baino ez baitzen agertzen euskara lehen tokian. Irailean, berriz, emaitzen %73ak euskara lehenetsi du.
Euskarazko Wikipediaren jardunaz eta adimen artifizialaz idatzi du Luistxo Fernandezek Sustatun.
Astearte gauez Euskarazko Wikipediak 400.000 artikuluen langa gainditu zuen. Mugarrirako azken egunetan prestaturiko Justizia klimatikoa artikulua prestatu zen; zenbait wikilarik landu dutena, eta estatistiketan une zehatzean argitaratzeko prestatu zena. Hizkuntza bertsioen... [+]
Filosofia, ekonomia, historia, matematika eta beste hainbat arlori lotutako bideo pedagogikoak zabalduko ditu Ikusgela proiektuak, euskaraz eta modu askean partekatzeko. Jakintza “narratiba berrietara” egokitzea helburu, Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak... [+]
Wikipediaren kalitate eta interes orokorra bermatzeko (edo kalibratzeko) tresna bat Wikimedia Fundazioak proposatutako Hamar Mila (10.000) artikulu funtsezkoen zerrenda da. Jakintzaren hainbat alorretan "funtsezko" artikuluak zerrendatu dituzte (ikusi azalpena galegoz,... [+]
Astelehenean aurkeztu zen ofizialki Txikipedia aplikazioa, eskola-umeentzat egokitutako Euskarazko Wikipediaren proiektuaren mugikorretarako bertsioa. Txikipediak egun dituen 3.000 artikulu baino gehiagoetara sarbidea ematen du aplikazioak, iOS eta Android... [+]
Gaur betetzen dira 20 urte Wikipedia sortu zela. Ingelesezko produktu bat zen orduan, baina urte berean, 2001eko abenduaren 6an, sortu zen euskarazko lehen ekarpena. Euskarazko azala eta bertsio beregaina, nolabait, 2003ko azaroan sortu zen. Gaur egunean, hizkuntz... [+]
Interneteko entziklopedia askera igo dituzte azken hilabeteetan ekialdeko nafar euskalki horren inguruko eduki, erreferentzia eta iturri nagusiak.
Euskarazko Wikipediaren zenbaki onak ezagunak dira aspalditik.