Lau agente zauritu dituzte ostegun gauean egondako istiluetan. Gazteetako bi adingabeak direnez, askatu egin dituzte. Donostiako Aste Nagusiko “ez-jaietan” beste hainbat atxilotu egon dira antzeko ekintzengatik.
Ertzaintzak hamar herritar atxilotu ditu ostegun gauean Donostiako Parte Zaharrean, Poliziari objektuak jaurti eta lau agente zauritu eta gero. Atxilotutako bi gazte 17 urteko adingabeak dira eta aske utzi dituzte; gainerakoek 18 eta 32 urte bitartean dituzte, eta ostiralean zehar geldituko dira Donostiako Guardiako Auzitegiaren esku, Berria hedabideak jakinarazi duenez.
Hamar gazteei desordena publikoa eragitea egozten diete. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Donostiako Aste Nagusiko “ez-jaietan” koronabirusaren aurkako neurriak betetzen zirela kontrolatzen ari ziren poliziak. Adierazi dutenez, goizaldeko hirurak inguruan, gazteek lekuan zeuden zakarrontzietatik hartu zituzten beirazko botilak, eta etengabe bota zituzten polizia-lerroaren aurka.
Osasun egoera dela-eta, Donostiako Aste Nagusiko festak bertan behera gelditu dira aurten ere. Halere, “ez-jaien” ospakizunak egin dituzte hainbat herritarrek, eta istilu ugari sortu dira azken egunotan. Asteartean bi gazte atxilotu zituzten Poliziari objektuak jaurtitzeagatik; ostegunean, bost lagun atxilotu zituzten antzeko ekintzengatik.
Hedabide eta politikari ugariren ahotan entzuten dugun segurtasun ezaren eta delinkuentziaren diskurtsoa argudio hartuta, bai Hendaiako auzapezak bai Donibane Lohizunekoak iragarri dute udaltzainek armak eramango dituztela. 2025ean sartuko da neurria indarrean.
Gorroto-gertakarien kopurua 2022. urtearekin alderatuta %35 txikiagoa izan zen, baina bigarren kopururik handiena da azken zortzi urteetan. Tipologiari dagokionez, lesioak (%32) eta mehatxuak (%24) nabarmendu ziren. Delituak jasan zituztenen erdia baino gehiago migratutako... [+]
Urteko delinkuentzia kasuen txostena aurkeztu dute Eusko Legebiltzarrean. Guztira, 6.143 kasu zenbatu dituzte indarkeria matxistarekin zerikusia dutenak, gehienak bikotekidearen edo bikotekide ohiaren aldetik jasandakoak.
Abuztuaren 25etik 29ra bitartean egingo dituzte Bilboko Irria jardunaldi kulturalak. Konpartsek bertan behera utziko dituzte ekitaldi batzuk, antolakuntzarako behar dituzten “balio handiko” gauzak ebatsi dizkietela atzeman ondoren.
Mutiloako taberna batean emakumeen komunetan gizon batek grabaketak egin dizkie hainbat emakumeei, eta indarkeri mota honen aurka altxatzeko deia luzatu du Aranguren ibarreko mugimendu feministak.
Igandean Lemoako gazte bati Zornotzan emandako jipoiagatik zortzi pertsona atxilotu dituzte. Adin nagusikoak diren hiruk Durangoko epaitegian deklaratuko dute ostiralean; adin txikikoentzako zentroetara eraman dituzte beste lau, eta azken adingabea zaintzapeko askatasunean... [+]
Uztailaren 17-18ko gauean gertatu da sutea. Jerome Bourrier Baionako prokuradoreak “nahita egindako erasoa” izan dela esan du, eta Polizia Judizialak ikerketa abiatu du.
200 euro inguru kobratzen zieten Irungo muga administratiboa zeharkatzen laguntzeagatik. Espainiako Polizia Nazionalak hamabost pertsona inguru atxilotu ditu operazioan.
Ostegunean Bilboko Otxarkoaga auzoan izandako hilketak, auzoaren segurtasunaren inguruko eztabaida piztu du. Zenbait hedabidek eta pertsonek zabaldu duten ikuspegiarekin ez dago ados Karlos Renedo Otxarkoagako herri mugimenduko kidea.
Armintzan (Lemoiz, Bizkaia) 1945ean sortua, Juan Luis Olaran Sustatxa arrantzale, itsas gizon eta sukaldari izana da idazle baino lehen. Azkenaldion, erretiroa hartuta, hiru liburu idatzi ditu, tartean zentral nuklearraren inguruko El contubernio nuclear, Lemoiz, eta Izarra... [+]
Kaleetan ze-suma dabiltzan gazte noragabeak, gerra zibila amaituta egokitu ez diren gudariak, jauntxo militarrek xaxatutako gaztetxo heldu gabeak... Nor eta zer dira Boli Kostako Abidjan hiriburuan izua zabaltzen duten 8-25 urte arteko mutikook? Erdialdeko Amerikak marak eta... [+]
Ana Morales itzultzaileak asteburuan gertatu zitzaion gertaera baten berri eman du Twitterren. Iruzurgile bat dabilela, nafarra itxuraz, euskarazko iruzur nahiko landu batekin Bizkaiko herrietan bueltan. Beste txiolari batzuek ere topatu dute pertsonaia.
Ez da legelaria, ez da kriminologoa, baina delitua aztertzen du soziologiaren ikuspuntutik. Egun Nafarroako Unibertsitate Publikoan egiten du lan, akademian aritzeak sortzen dituen estutasun ekonomikoak lagun. Iruñeko Katakrakek antolatu Zelatatu eta zigortu... [+]